Hiri Besta: adinekoen bazkaria

Herriak musikaz lagunduriko bazkaria eskainiko die 67 urtetik gorako hendaiarrei, 2022ko abuztuaren 12, ostiralean, Gaztelu aretoan, 12:00etatik goiti, hiri bestaren irekitzearen karietara.

Bazkarirako izen ematea GEUZean egin behar da, honako egun-ordutegi hauetan:

  • Uztailaren 26 asteartean 13:30-17:30
  • Uztailaren 28 ostegunean 8:00-12:00
  • Abuztuaren 3 asteazkenean 8:00-12:00
  • Abuztuaren 4 ostegunean 8:00-12:00

Izena lehen aldiz emanen dutenek nortasun agiriren bat eta bizileku frogagiria aurkeztu beharko dute. Nor bakoitzak 4 pertsonaren izenak eman litzazke.

Besten koloretan jantzirik etor zaitezte, zuri-urdinez.

Urririko garraioa eskaintzen zaie bakarrik izan eta horren beharrean direnei; horren eskaria izena ematean egin behar da.

Argibideak nahi izanez gero, 05 59 48 23 10 telefonora dei dezakezu

Navigation de l’article