Hondarraitzeko auzoan 30 Km/orduko gune esperimentala ezarriko da

Udalak bestelako mugikortasunen eta lekualdatze moldeen aldeko jardunean dirau. Halatan, bada, uztail hastapen honetan, Hondarraitzeko auzoa 30 Km/orduko esperimentazio zona bilakatuko da.

Mugikortasun partekatu eta iraunkorreko ekimen honek oinezko, bizikletazko edota autozko lekualdaketa eta espazio partekatuen erosotasuna bermatu nahi du. In fine, karrika seguruagoak lortzea da xedea, bai eta zarata gutxiago lortzea ere bizi ingurune baketua ukan dezagun.

Antolaketa arinak maiatzaren 17 astelehen honetan hasten dira eta ekainaren hondarrerako bururatzekoak dira. Erabiltzaileen eguneroko lekualdaketetan zenbait aldaketa ekarriko dituzte. Zirkulazio noranzkoa aldatu edota zenbait karrika norabide bakarrean emateaz gain, indarrean dagoen txirrindazko kontrako norabidearen printzipioari loturik dira ere (2008-754 Dekretua 2008ko uztailaren 30ekoa). Izan ere, bide guztiak, bi salbuespenetatik at (Itsas etorbidea eta Granadondo karrika), norabide bikoitzekoak dira txirrindentzat.

ANTOLAKETEN BEHIN-BEHINEKO EGUTEGIA

Lehen eskuhartzeak maiatzaren 17an hasiko dira, txirrinden kontrako norabideen seinaleak kokatuz.

Gero, ekain hastapenean, zirkulazio norabideen aldaketak eginen dira, lehenik auzoko mendebaldean (Magnolia etorbidea, Kakiondo karrika, Tuliparbola karrika) eta gero ekialdean (Elizazilio karrika, Lezka karrika, Esposlili karrika).

Eragiketak ekain hondarrean bururatzekoak dira, zonarako 5 sarbide eginez.

Navigation de l’article