Ireki da mugaz gaindiko garapen iraunkorrerako baliabideen etxea!

2019ko ekainaren 5ean, asteazkenarekin, garapen iraunkorraren astean, jende anitz aritu da lanean etxalde izan zen Larretxea etxean… eta bazen zergatik, baliabideen etxea bilakatu baita!

Izan ere, «Larretxea» lurraldeko baliabideen etxe berria eguerdi aldera ireki da, bertan zirelarik CPIE Euskal Itsasbazterrako lehendakaria Laurence LASSALLETTE, Itsas Hegiaren Kontseiluaren eskualdeko arduradun Nathalie MADRID andrea, Euskal Elkargoaren Marie-Ange THEBAUD andrea, eta Hendaiako Herriko Etxearen izenean Kotte ECENARRO auzapez jauna, Chantal Kehrig-Cottençon lehen auzapezordea eta Isabelle POLA-LAKE ingurumenaren ardura duen auzapezordea.

Egitura hori informazioa emateko eta iritziak partekatzeko plataforma izanen da eta europar funtsek diruztatzen duten Txinbadia+ proiektuaren barnean egin ahal izan da.

Eremurako lehengo sarbidea zena

Larretxea etxaldea urte luzez izan da Abadia eremurako ezinbesteko pasabidea. Xendraren gainaldean den eraikin zahar hori, aitzinaldea mahatsondoz estalirik, ekitaldi askoren leku izan da: erakusketak, eskola umeentzeko eta paseatzaileentzako animazioak, informazio gunea, saltegi txokoa… eta lekuen lorategia.

Asporotsttipi ireki zenetik, badugu orain erlaitzera eta Abadia eremura sartzeko beste ate berria, paisaia eta aberedi-landaredi aberatsa duen eta itsasoaren uhinen erritmoetara bizi den naturagune hori ezagut dezagun.

Itsas hegiaren erakunde babeslearen jabegoaren erdi-erdian da Larretxea etxaldea eta zeregin berria eman behar zitzaion.

Ingurumenaren eta garapen iraunkorraren baliabide etxea

Eraikina barnetik berrantolatzeko lanak INTEREG POCTEFA 2014 – 2020 egitarau batek,-TXINBADIA+ izenekoak- diruztatu ditu eta itsas ertzaren zaindarien eta IEZI Euskal Itsas Bazterra elkarteko animatzaileen lan baldintzak hobetuko dira horrela. Lan horiei esker, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren baliabide etxea kokatu ahal izan da bertan.

Helburuak

Etxearen erdian, ingurumenaren eta turismoaren eragileek, ikasleek, irakasleek, ikerlariek, animatzaileek, paseatzaileek garapen iraunkorrari buruzko tresna eta baliabide bibliografiko eta digital anitz atzemanen dituzte.

Badira lege testuak, zientzia azterketak, josteta kantuak, jostailu ekoarduratsuak…, hizkuntza bitan ere, tokiko bioaniztasuna hobeki ezagutzeko lan dinamika berriak eta inguruan ditugun naturaguneen hondakortasunaz ohar gaitezen.

2300 erreferentziadun katalogoa: 2200 obra, 100 DVD, 80 kazeta.

Dituen gaiak

Geologia(k), naturagunea, bioaniztasuna, kultura, laborantza, naturaguneen kudeaketa eta ingurumenaren aldeko heziketa, naturaguneen balioa publikoki azaltzea

Publikoari zabalik edota hitzordua hartuz

Urte osoan zehar, baliabideen etxea orori zabalik da, bertan kontsultatzeko baliabide bibliografiko osoa. Haur eta gazteentzako leku bat bada ere, garapen iraunkorraren gaiak ikusteko bakoitzak ukan dezakeen moldeari egokitzeko.

Xerkaketa digitalei dagokienean, guztiak hitzordua hartuz egiten dira eta IEZI elkarteko langileek lagun zaitzakete zure xerkaketan.

Zabal orduak

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 16:00etara
Xerkaketa digitalak: hitzordua hartuz

Argibideak
Erlaitzaren Etxean – telefonoa: +33 (0)5 59 74 16 18
Dokumentazioa – telefonoa: +33 (0)59 20 37 20
Webgunea (leiho berria)
Facebook (leiho berria)
E-helbidea: 

Argazki batzuk

Prentsa dosierra

Prentsa dosierra – Frantsesez (leiho berria)(pdf - 839,40 KB - nouvelle fenêtre)

Navigation de l’article