Larunbatean aire zabaleko merkatua berriz irekiko da

Aire zabaleko merkatua berriz irekiko da larunbat honetan, 8:30etik 13:00etara, Laranjondoen aparkalekuan.

Suprefeturak onartu berri du Herriak aire zabaleko larunbateko merkatua berriz has dadin egin zion baimenaren eskaria.

Halere, antolatutako dispositiboak era “mistoan” funtzionatuko du, drive-a eta oinezkoentzako merkatua bateratuz.

Aitzina ibiltzeko sistemak, hesi keinuen errespetatzeak eta urruntasun arauek balio dute horretan ere.

Sartzea Laranjondo karrikatik eta irteera Txingudi etorbidetik, auto zein oinezkoentzat.

Navigation de l’article