Ludotekaren opor egitaraua

Udal ludoteka elebidunak bere «Ludoland» egitaraua aurkeztu du, 6 eta 13 urte arteko haurrentzat. Uztailaren 8 astelehenetik abuztuaren 2 ostiralera bitarterako. 

Geltokiko lehen mailako eskolan kokaturik da, Doléac karrikan, ludoteka eta astelehenetik ostiralera izanen da zabalik, 14:30etik 17:30era. Haurrak ur jokoetan, mahai jokoetan eta kirol jokoetan aritu ahalko dira, bai eta eskuzko jardueretan, hala nola baratzezaintza, sukaldaritza lantegia…

Zuen haurren udako jardunak prestatzeko, ez ahantz lehen opor egunean jadanik hasiz izen ematea.

 

 

 

Navigation de l’article