Oieskeriarik ez!

Eguneroko oieskeriek herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hondatzen dituzte. Alabaina, nork ez du herri garbi eta atsegina nahi? Herriaren garbitasuna ororen zeregina dugu baina, batez ere, nor bakoitzarena.

Hendaiako Herriak oieskerien aurka ohartarazteko kanpaina bati ekin dio 2021eko ekain honetan: «Karrika zure etxea duzu, zain ezazu».

Ez zaitezte nahas! Afixen irudiak arinak iruditzen bazaizkizue ere, mezua seriosa da eta zentzuz beterikoa. Afixen lehen multzo hau Garapen iraunkorraren, Bizi Ingurunearen eta Herritartasunaren Batzordeko hautetsiek eskatu dute eta lurrera bota zigarrokinen, zakurren gorozkien, traste handien botatze basatien eta aparkatze trabagarrien aurkako borroka ematen dute agerian.

Ganix Grabières, dosierraren ardura duen auzapezordeak herritartasun arazoa dela uste du: «Leku publikoak guztion jabetza dira partekatuak baitira. Nor bakoitzak hori kontuan hartuz joka eta erantzukizun hori bere gain har dezan nahiko nuke. Guztion egunerokoa hobetuko litzateke horrela. Hori du bilatzen batez ere aitzina hartzeko xedea duen urraspide honek.»

Ikuspuntu horretatik abiatuz, udaltzainak eta haien laguntzaileak herria ibiliko dute heldu diren egunotan eta legea gogora ekarriko dute. Behin lehen aldi hori pasa eta legea urratzen harrapatuak izanen direnei isuna jarriko zaie.

Garbitasuna herrian

Herriko auzo hiritartuak (herri barnea, Hondarraitzeko erdigunea eta geltoki auzoko erdigunea) egunero garbitzen dituzte udal zerbitzuek.

zer dio legeak?

  • Karrikan zigarrokin bat botatzeak 68 €ko isuna dakar (Zigor Kodearen R. 633-6 artikulua).
  • Karrikan traste handiak uzteak 68 €ko isuna dakar (Zigor Kodearen R. 633-6 artikulua). Ibilgailu motaren arabera alda liteke, halere, eta 5. motako edo 1500 euroko isuna ekar lezake. GOGORA: Traste handien bilketa – zenbaki berdea: 0800 64 2014.
  • Oso trabagarri den aparkatzeari 135 €ko isuna ezartzen zaio (Bide Kodearen R. 417-11 artikulua)
  • Zakurren gorozkiak karrikan uzteak 68 €ko isuna dakar (Zigor Kodearen R. 633-6 artikulua).

Herriak zakur zakuttoak dituzten 16 gune eskaintzen ditu (mapa ikus) nork bere zakurraren gorozkiak biltzeko jendetasun keinu funtsezko hori bultzatzeko. Banatzaile horiek bete eta berehala husten dituzte batzuek eta horrela beste zakur jabeei horien erabiltzeko aukera kentzen diete. Nolanahi ere, zakutto horiek hor izan edo ez, zakur jabeek beren zakutto bereak behar dituzte eraman.

zakur zakuttoen guneen kokaguneak

  • Errepublika plazan
  • De Gaulle jeneralaren etorbidean/Jean Jaurès eskolan
  • Karrika berrian/zinemagelaren biribilgunean
  • Kanetako zabaldegian
  • Santa Ana kaperan
  • Doléac karrikan/ama eskolan
  • Badia bidean/Errotazilio karrikan
  • Florako biribilgunean
  • Hostailbidean/Askapen karrikan
  • Txingudi badian/Arrosa-landareen karrikan
  • Txingudi badian/Hegaztien behatokian
  • Txingudi badian/Beltzenean
  • Itsas etorbidean/Zokoburun
  • Itsas etorbidean/Surf klubean
  • Zaldi karrikan/Zopiteko estadioan
  • Zopiteko bidean/Dongoxenea karrikan

Navigation de l’article