Dantza eta musikan hastea 7 urtetik goiti Hendaian: bada oraindik zenbait leku kontserbatorioan.

La 1700 ikasle dituelarik dantza klasiko eta garaikidean, musikan, kantuan eta antzerkian, Iparraldeko Kontserbatorioak ireki berri ditu ikasturte berrirako ateak. Ikasle anitz lotu da hastapeneko ikastaldira; hor dantza eta musika, bai eta hainbat musika tresna ezagutu daitezke hautua egin aitzin. Hendaian, 7 urtetik goiti has liteke ikastaldi horretan eta oraindik bada zenbait leku libre. Maurice […]

Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko iaraileko udal aldizkariko zatia

MOLERES EZ UKITU! Egun, gure herriko lurren % 5 baizik ez dira eremu berdeak, Lizardi auzoko Moleres etxaldearen lurrak barne! Horrek erran nahi du betoiak Hendaiaren % 95 jan egin duela jadaneko. Ezinbestekoa da, beraz, Urriztirekin batera dugun azken arnasgune berdea babestea. Zenbait hautu politiko egin litezke bide horretan, baina argi da zer den gauzatu […]

Hendaiako Garapen Jasangarriaren Astea

2024, KOSKA BAT HARAGO! Europar ekitaldi baten erdian kokaturik bada ere, Garapen Jasangarriaren Hendaiar Astea zinezko une garrantzitsua bilakatuzaigu, urteen poderioz, herrian. 2024an ez da salbuespenik izango, eta ohiko parte-hartzaile batzuk ekitaldi honetan urtero parte hartzen duten arren, beste batzuek aurten lehen aldiz erantzun diote Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE-k elkarrekin egindako 16. deialdiari. Edizio […]

Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko maiatzako udal aldizkariko zatia

SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA HENDAIAKO PLAZAN ! Hainbat erronka badira herriko plazaren gainean ; lurralde antolaketa eta hirigintzarekin dute lotura, plazaren erabilera, mantenu eta helgarritasunari dagokienez. Haren inguruan hartzen diren erabakiek zuzenean eragiten diete erakargarritasun ekonomikoari zein bizi kalitateari. Ezinbestekoa da erdiguneko eremu hau goxatzea, segur eta atsegina izan dadin. Hala, plaza oinezkoentzat […]

5.Hendaiako Enpleguaren foroa

300etik GORA LANPOSTU BETETZEKO – 2024ko APIRILAREN 18, OSTEGUNA Huts egin ezinezko hitzordua zaie jadanik lurraldean kontratatzen duten enpresei eta kolektibitateei. Bosgarren edizio honetan, Hendaiako Enpleguaren Foroa heldu den apirilaren 18an eginen da, 9:00etatik 13:00etara, Hendaiako Irandatz gimnasioan. Berrogeita hamarretik gora enpresek dute jadanik izena eman ehundaka lanpostu eta formakuntza proposatzeko, kontratu mugagabe nola mugatuak, […]

Musikazko abentura berria heldu zaigu Hendaiara: MUSIKOLORE festibala

12 urte arrakastatsuren ondoren, Guitaralde izeneko gitarra festibalak adio erran digu. Egun, izan ere, publikoek dituzten kultura jokabide berriak direla eta ekitaldi horren formatua eta nondik norakoa berraztertu beharrak eraman ditu Hendaiako Herria eta Jean-Marie Ecay ekitaldiaren zuzendari artistikoa festibala orain arteko moldean bertan ebhera uztera. Urte hauetan guztietan, Herriak beti nahi ukan du aldi […]

HENDAIA EUSKARAZ, hamabosgarren aldia!

Duela 15 urtetik, udaberri guztiz bezala, Hendaiak bere indarrak bateratzen ditu martxoa Euskararen hilabetea izan dadin. Aurten berriz ere, proposatutako programak Hendaiar guztiei, ttipienei zein adinekoei, euskarazko edo euskararen inguruko jarduera batean parte hartzeko aukera emanen die. Egitarau aberatsa eskaintzen zaizue: ikuskizunak, bisita gidatuak, literatura-topaketak, eta abar… Asisko Urmeneta eta Eneko Bidegain idazleak, Maialen Errotabehere […]

Hendaia Euskaraz 2024 – Egitaraua

Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian Urtarrilaren 16tik martxoaren 23ra Asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:30 Pêcheurs en Pays Basque, Arrantzaleak Euskal Herrian Arrantzaren lanbideen inguruko erakusketa elehiruduna, Delphine Le Corff Ricau eta Anne-Sophie Susperregui-ren eskutik. Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean Otsailaren 28tik martxoaren 16ra Asteazkenetik larunbatera: 10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00 […]

Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

URTE BERRI ON! 2024a urte ederra izatea opa dizuegu guztioi. Denek izan dezatela teilatu bat buru gainean eta zer jan bere platerean, bizitzeko ingurugiro atsegina, eta lagunak momentu goxoak partekatzeko. Gure herri politikek bermatu behar dute hendaiar guztiak duintasunez eta bete-betean bizi daitezen. Etxebizitzaren alorrean, kargualdiaren hastapanetik galdegin dugun bezala, ontasunak identifikatuz eta estimatuz, proiektu […]

Hendaian, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Batzordearen lanak baditu emaitzak!

2023ko abenduaren 21eko ostegun honetan, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Batzordearen (SGPB-CLSPD) eragile guztiak bildu ziren osoko bilkuran. Elkar aditzeko tokiko instantzia horren eragile guztiak bertan zirela, Jérôme Bourrier Errepublikaren prokuradoreak, Fabrice Rosay Baionako suprefetak eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak segurtasun ezaren aurka eta gaizkintzari aurrea hartzeko eginiko lanaren emaitza onak goraipatu zituzten. Emakumezkoei edota senideartean […]