Hendaiako Enpleguaren foroa – Apirilak 20

Hendaiako Enpleguaren foroa20/04/2023 – 09:00 > 13:00Irandatz gimnasioan Enpleguaren Foroa laugarren urtez antolatzen dute Lan-Eko Hendaia Euskal Herriko Jarduera eta Enplegurako Laguntza Zentroak, Hendaiako Herriko Etxeak, Epta France eta Sokoa tokiko industria enpresek, Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziak eta Union des Industries et Métiers de la Métallurgie Adour Atlantique deitu batasunak. Antolatzaileek hamabost bat partzuer […]

Belaunaldiarteko harremanak Hondartzako eskolaldi inguruko harlekukoen eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren artean

Eskolaldi inguruko jardueren harira, Hondartzako lehen mailako eskolaren harlekua engaiaturik da, 2022ko urriaz geroztik, lehen mailako lehen urtetik laugarren urte arteko haurren eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren arteko harreman proiektu batean. Animatzaileek lagundurik, haurrek eta adinekoek bideo bana egin dute egitura bakoitzean, zeinetan jende guztiak aurkezten baitira, bai eta dituzten bizi inguruneak eta nahiago dituzten […]

Hendaiako Ahalmen Urritasunaren Astea, martxoaren 25etik 31ra

GEUZak, hainbat partaiderekin batera, ahalmen urritasunaren asteaantolatzen du martxoaren 25 larunbatetik martxoaren 31ra. Aurtengo aldi honetan, Elur Alberdi dugu amabitxi, para-arrauneko munduko txapeldun den hendaiarra.Ahalmen urritasunaren astearen bitartez, hiru ohartarazte ekintza proposatuko dituzte, urtean zehar, Hendaiako eskola guztietan, APF elkarteak, Itsas Ospitaleak eta Handisport Euskal Herria elkarteak.Irandatz kolegioa ere lotu da ekintza horretara aste osoan […]

Estatua hendaiar proiektuei adi

2023ko otsailaren 14 asteartean, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak herriko etxean hartu ditu Julien Charles jauna, Pirinio Atlantikoetako prefeta eta, gero, Joëlle Gras andrea, bizitegien gaiaren ardura duen Idazkariorde Nagusia. Emankor izan diren lan saio bi horien ondoren, honako hau erran du Kotte Ecenarro auzapezak: «Biharko Hiri Txikien harira daramagun inbestimendu egitaraua dela edo Aizpurdi lizeoko […]

HENDAIA EUSKARAZ, hamalaugarren aldia!

2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke. Gure hizkuntzaren egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herria hizkuntza politika ausart batean engaiatu da, euskara txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz. Aurten ere, euskara gure herriko ekitaldi nagusietan […]

Hendaia Euskaraz 2023 – Egitaraua

HENDAIA EUSKARAZ, hamalaugarren aldia! (PDF Calameo) 2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke. Gure hizkuntzaren egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herria hizkuntza politika ausart batean engaiatu da, euskara txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz.  Aurten […]

Hendaiako 2023ko txapeldunen trofeoak

Gure kirolariak eta gure klubak Hendaiako Herriaren harrotasuna dira. Urtarrilaren 20, ostiralean, saritu ditugu 2022an mundu mailan, Europa mailan, nazio mailan, eskualde mailan edota departamendu mailan arrakastatsu izan diren 167 txapeldunak. Ohi ez den zerbait egin du ere Herriak, Zarpai Banda omendu baitu lortu dituen «Trompette d’or» eta «Bandas y peñas création» sariengatik. Hendaiako judo […]

Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen – 2023ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

2022ko bilana eta 2023ko aurre – ikuspenak 2022an, udal gehiengoa utzi dugu gure arteko akordioa ez delako errespetatu, eta egun erran dezakegu damurik ez dugula arazo berei aurre egiten segitzen baitugu: metodo eza, mespretxua eta oposizioaren onarpen eza. Neurriak azaletik baizik ez dira lantzen! Udal politikari buruz eta haren aplikazioari buruz dugun ikuspegia eta gehiengoak […]

Hendaiako Herriaren Energia urritasun plana

Sar-Hitza Jasaten ari garen energia krisiak uzten digu pentsatzera 2023an negu gaitzari egin beharko diogula aurre, argindar eskasia arriskuarekin; horrek energia urritasun gehiagorantz jotzera behartzen gaitu. Halarik ere, Hendaiako Herria ez da krisi honen zain egon eta, lehenagotik ere, lan anitzi ekin die bere hornikuntzetan, karrika argiteria modernizatzen, energia berriztagarriak garatzen, elektromugikortasuna balioan ematen edota […]

Assemblée des Jeunes Citoyen.neHendaiar Gazteen Biltzarra.s Hendayais.es

Abenduaren 7 asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteriaren ardura duen auzapezordeak eta Ganix Grabières Herritartasuna bere kargura duen auzapezordeak gazteen kontseilukideak gonbidatu dituzte parte hartze bidezko instantzia berri horren aurkezpen bilkura baterako. Biltzar orokor horrek gazteen kontseiluaren funtzionamendua ezarri du eta gazteek duten bidezkotasuna eta bazterrezinezko lekua ekarri ditu ere gogora, hala herrian […]

Hendaiako Kantu Txapelketa: 9. edizio oso arrakastatsua

Abenduaren 4an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako Herriko Etxeko Hezkuntza eta Haurtzaroa eta Euskara zerbitzuek antolatu Eskolarteko 9. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Azken urteotan pandemiak sortu traba guztien ondotik, haurrak oso pozik ziren agertokira berriz igotzeaz, eta 200 bat izan ziren txapelketan parte hartzen, Hendaiako 1. mailako eskola guztietatik. Mattin Sorzabalbere (musika […]