Berri nagusiak

  • Mugitu - Aparkatu

Erlaitzeko errepidea esperientzia gisa hestea: nola eraginen du zure egunerokoan?

Euskal Erlaitzaren errepidearen arazoak ukitzen dituen erakundeek (Estatua, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa eta Mugigarritasunen Sindikatua, bai eta Biriatu, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña herriak) errepidea 2024ko maiatzaren 21etik ekainaren 7 bitartean hesteko esperientzia egitea erabaki dute, Erlaitzaren errepidea hesteak lurraldearen funtzionamenduan nola eragiten duen aztertzeko. Errepide hori kostaren higadura jasaten ari da […]

Gehiago irakurri

Berri laburrak

  • FRANCE BLEU PAYS BASQUE IRRATIA HENDAIATIK ZUZENEAN: Maiatzaren 17an, ostiralarekin, France Bleu Pays Basque irratiaren 6/11 programa Hendaiatik zuzenean emanen dute. Lantalde osoa kokatuko da Abadia Eremuan, Asporotsttipin, Erlaitzaren Etxean, goizean zehar zuekin izateko, bai eta «Bienvenue chez vous au Pays basque» kronikarako. Informazioz eta umore onez beteriko goiza, 101.3 MHz FM bidez entzuteko

  • HAUTESLEEN ZERRENDAK: 2024ko maiatzaren 16an, ostegunarekin, 15:30ean, bilduko da hautesleen zerrenden kontrol batzordea. Batzordekideek zerrenden arauzkotasuna kontrolatuko dute eta hautesleen sartzeaz eta herriarekin lotura galdu dutenak zerrendatik ateratzeaz erabakiko dute. Batzordearen bilkura bukatutakoan hauteskunde zerbitzuan ikusi ahalko da hautesleen zerrenda.

  • ARRISKUEN KUDEAKETA: Pertsona zaurgarrien izendun erregistroan izena ematea

Newsletter

sartu
Visuel espace citoyen

Herritar
gunea

Sartu

Nire urratsak

sartu

Ikusi ere...

Hendaia - Hendaiako webgune ofiziala – 64