Plaza bat inauguratu da Maritxu ANATOL izenarekin

Avenida zubitik hurbil dagoen plaza batek darama, azaroaren 8a dugun egun honetaz geroztik, Maritxu ANATOL izena. Comète sareko kide izan zen bigarren mundu gerlan.

«Noticias de Gipuzkoa» egunkariak 2020ko urtarrilaren 26an argitaratu artikuluaren laburpen bat irakurri du ekitaldian Kotte Ecenarro auzapezak.

«Maritxu ANATOL gutako zaharrenok ezagutu genuen Hendaian; nazionalitate bikoitza zuen: aita Pausukoa zuen eta ama irundarra. Familiak aduana agentzia bat zeraman.

Azken hatsa ematean inkonziente zen bezain eskuzabala izan zen bere eguneroko abentura bizitzan; «Comète Rouge» deitu sareko kidea zen. Bruselan, 1940an, naziek jazarririko borrokalari aliatuak ateratzeko xedearekin sorturiko frantziar-belgiar erakunde bat zen sare hura. Carlos Jimenez de Aberasturi historialariak dioen bezala, erakunde horren helburua pertsona horiek egoera seguruan ematea zen, Gibraltar-eraino eramanez, Espainian ziren enbaxada eta zerbitzuei esker, okupaturik zen Europa zeharkatu ondoren. Baldintza horietan, Comète sarearen helburua Euskal Herria zen; gehienetan Bidasoa zuten zeharkatzen, non mugaren bi aldeetako euskal jende talde bat aritzen baitzen bidaia arriskutsu horren azken etapan. (Maritxurekin batera aipa ditzagun, besteak beste, Martin Hurtado de Saracho (Bilbao), Ambrosio San Vicente (Gazteizko jeltzalea, Araba Buru Batzarkidea), Alejandro Elizalde (Elizondoko gudaria), Alejandro Iribarren eta Florentino Goikoetxea).

Sarekideek Parisen hartzen zituzten iheslariak eta, paper faltsuekin, gaueko trenean laguntzen zituzten Donibane Lohizunera, Ambrosio San Vicente-ren etxera; gero, Oiartzungo Sarobe baserritik Espainia frankistara zihoazen, Portugalerako bidean. Londres zuten azken helburua.

1945ean, Maritxu Anatol, bere aduana agentzia zuzentzen zuelarik, Iruna itzuli eta Eugenio Angoso merkatari eta kirolariarekin ezkondu zen.

Askapenaren ondoren, egin zuen lana aitortu zioten: Estatu Batuetako Armaden Aitzindaritza Gorenaren burua zen Marshall jeneralak eta 1952an Estatu Batuen lehendakari izatera heldu zen Eisenhower jenerala izan ziren eginikoa aitortu ziotenen arteko bi.

Frantziak ere egin zuenaren aitzortza egin zion «erran dezakegu zuen kuraiaz eta bizitza arriskuan jarriz lagundu zuela gure herrialdean erori hegazkinlari aliatu anitz salbatzen»

Maritxu Anatol, 60 urteetan, 2014ko otsailaren 26az geroztik beraren izena daraman karrikan bizi zen.

Maritxu Anatol 1981ean hil zen, 72 urtetan, muga Iparraldetik Hegoaldera 113 hegazkinlarik eta 39 juduk pasa ondoren. Itsu eta hezueriak elbarriturik hil zen, baina, berak zioen bezala: «botak jantzirik eta burua gora»!»

Kotte Ecenarrok azpimarratu nahi izan du ezen «egia da karrika izenek oso-oso maiz gizon ospetsuak ekartzen dizkigutela gogora. Anitz dira, ordea, historian zehar kuraiaz eta bizitza arriskuan jarriz erakutsi duten engaiamenduarengatik ospetsu egin diren emazteak.

Maritxu dugu horietako bat; maiz ibiltzen zen aste batzuk direla oraindik hetsirik genuen Avenida zubian. Askatasunaren alde eta nazismoaren aurka engaiatu zen: horregatik, Hendaiako Herriak ohoratu nahi izan du karrika plaka hau kokatuz oraindik Maritxuren senarraren izena daraman etxe batetik zenbait metrotara: Angoso!»

Navigation de l’article