Robot garbitzaile bat porturako

Herriak, bere parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, urgaineko hondakinen biltze gailu bat eman du lehen aldiz abian, portuan, Itsas Oporlekuaren bulegoen ondoan, 2023ko maiatzaren 11n.

Hainbat hilabete urgaineko hondakinen arazoa duten beste portuekin ikertzen eta argibideak galdetzen eman ondoren, Herriak frantziar jatorriko DPOL deitu robota hautatu du. Portu aldeetara egokitu kutsadura garbitze sistema autonomo hori hondakinen eta mikrohondakinen egiazko hurrupagailua da. Haren interes nagusia duen autonomia da. Hondakinak korronteek eramanik metatu ohi diren lekuetan kokatu eta 24 orenetan 24 orenez aritzen da lanean. Duen sare batera hondakinak eramaten dituen korrontea sortzen du sistemak. Urgaineko hidrokarburoen irisazioak xukatzeko xukagarriak ditu ere, isurketarik gertatu edo andelen batek gain eginez gero.

Urgaineko kutsaduraren aurka borrokatzea

Ia hiru aste dira kokaturik dela eta portuko langileek, sarea hiruzpalau egunez behin altxatzen dutelarik, hondakin organikoak (hostoak eta adarrak) jaso dituzte oraingoz. Alde batetik bestera eramana izateko bezain arina delarik, laket portutik at kokatzen ahalko da, plastikozko zakuak edota zigarrokinak bezalako hondakinak metatzen diren aldeetan.

Lola eta Vincent, proiektuaren eramaileak, bozkariatu dira beren proiektua gauzatu dela ikusiz eta eskerrak eman dizkiete Herriari eta udal langileei, bai eta kapitaindegikoei ere eskaini duten laguntzarengatik. «ideekin heldu ginen eta zuek proiektua gauzatzen lagundu diguzue, eta hautuak eta aterabide onena bilatzen gurekin kontatu duzue» erran du Vincent-ek.

Ekintza berri hori bete-betean sartzen da Herriak ingurumena zaintzeko duen asmoan. Ganix Grabières, ingurumen eta herritartasunaren auzapezordeak erran duen bezala «Gure gizarteak ekoizten du eta gero eta gehiago nahi du ekoitzi, baina, horren ondorioz, ekoizten dugun horren guztiaren biziaren azkena egiazko erronka gertatzen zaigu… Badugu oraindik zer hobeturik, baina gure porturako eta, oro har, gure itsas hegirako, urraspide birtutetsuagoetan engaiatuak gara bete-betean».

Parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, herritarrek hondakinen eta haien birziklapenaren gaia hautatu zuten. Portuan kokatu robot hori bezala, marea ontziak hondartzaren eta badiaren luzera osoan kokatzea bezala, edota emaitzetarako etxola bezala, laster lurrustela egiteko ontzien plantan ematea etorriko da. Jarraituko da…

Navigation de l’article