Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearen ekintzen baitan (Emazteei eta Senitartean egin Indarkerien Aurkako Ekintza, Prebentzio eta Borroka), Hendaiako Udalak hainbat ekintza bururatuko ditu Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan, baita martxoaren 8ko aste osoan ere. PROGRAMA Martxoaren 8a
Hendaiako Herriko Etxeak Frantziako kobratze enpresa batekin hitzarmen bat adostu du, CARE bulegoa, ordaintzeko epez kanpo dauden atzerritarrei ezarririko aparkamendu isunen onez oneko kobratzea abian jartzeko. CARE bulegoak Espainiako ML INTERNATIONALE kobratze enpresari ahala eman dio; egoitza soziala Madrilen du eta Espainiarako kobratzearen ardura hartzen du. 2018ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu den ordainpeko aparkatzea zigorgabetzeko […]
Hondakinek itsas ingurunean duten eragin iraunkorraren aitzinean, itsasbazterreko udaberriko garbiketak bakoitza konkretuki parte hartzera gomitatzen du ingurumenaren zaintzaren alde. Sagar xuxkurra itsasora botatzeak hutsala dirudi. Ororen buru, hondakin biodegradagarria da. Alta, “naturalak” diren hondakinek ere itsas ingurunea kaltetzen dute. Bi hilabete inguru behar ditu sagar xuxkur batek desagertzeko, kartoiak bezala. Komuneko papera bi eta lau […]
Partzuergoagen oharra Pasa den otsailaren 5ean, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiak aurrekontuak onartu eta lehendakaritza Irungo Udaletik Hendaiakora aldatu ditu. Saio honetan « Ibai izena duen herrialde bat » gazteentzako arte digitaleko lehiaketako saria banatu da ere. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzat Nagusiak beste bilkura bat egin du Irungo Udaleko Bilkura Aretoan, mugaz gaindiko lankidetzarako funtsezko […]
2025eko abenduaren 17ko herri kontseiluaren akta onartzea Deliberamenduak Txostengilea: kotte ecenarro jn. 001.2026 – herriko kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 002.2026 – débat d’orientations budgétaires 2026 Txostengilea: frédéric tranche jn. 003.2026 – hendaia turismo & merkataritza – 2026ko hastapeneko aurrekontua 004.2026 – hendaia turismo & merkataritzak antolaturiko merkatuetako mozkinak itzultzea Txostengilea: jean-michel arruabarrena […]
Herriko Etxeak “Korrespondentzia Oneko Tratatuen pasabidea” izena eman dio Setio eta Kortsarioen karriken artean kokaturiko bidexka bati, Intzura auzoan. Izen berria 2026ko urtarril hastapenean estreinatua izan da, tokiko historia ikertzen duen Agora Txingudi eta itsas ondarea babesten duen Endaika elkarteen ekimenez. Plaka bat aurkezteaz gain, transmisioa eta oroimen kolektiboa ospatzeko aukera izan da. Euskal Herriko […]
Hendaian, osoki sinesten dugu zerbitzu publikoetan. Justizia sozial hobe baten bermatzaileak dira, ezkutu bat ahulenentzat eta emantzipazio tresna bat bakoit-zarentzat. Horrela, eraikin eta zerbitzu publikoetan inbertituz, sozial eta lurralde isolamenduaren aurka lan egiten dugu, elkarteei ere gure laguntza mantenduz, horiek baitira guztiok maite dugun « elkarbizitza » horren benetako eragileak. Gaztelu aretoa, Errepublika plaza, Txiki […]
Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko. Bizitegi horiek udan zehar mobilizatuak diren sasoiko langileak eta agenteak errezibitzen dituzte, 2026ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra. Eraikinak 11 logela eta espazio komun hornituak ditu, jarduera turistikoari lotu langileen beharrei egokituak. Txostenak aurkezteko bi epe 2026ko otsailaren 1a baino lehen, lehen esleipen batzordearentzat 2026ko ekainaren 1a baino lehen, […]
Bixintxoko bestak Hendaiako bizitzaren gertakari bazterrezina dira, urtero urtarrilean ospatzen dena San Bixente herriko zaindariaren omenez. Hainbat egunez, Hendaia besten erritmoan bizi da, tradizioak, laguntasuna eta publiko guzientzako animazioak nahasiz. Egitarauari dagokionez: ikusgarriak, danborrada, kontzertuak, zaldiko-maldikoak, haurrentzako animazioak, eta herriko kultur ondarea ohoratzen duten momentu nagusiak. DANBORRADARI BURUZKO ZENBAIT INFORMAZIO Danborren alokatzea Gaztelu Aretoan: Urtarrilak […]
Joan den abenduaren 10ean, asteazkena, Txiki Handi gune berriaren estreinaldi ofiziala antolatu da Lizardi auzotegian. Estreinaldi horrek urrats handi bat markatzen du: Herriko Etxeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak biztanleei – familiak, haurrak, egoera zaurgarrian direnak – eremu publiko modernoa, iraunkorra eskaini nahi diete, elkartasunen eta denen ongizatearen zerbitzuko. Biztanleen zerbitzuko den proiektua Txiki Handi […]
2026ko kanpaina 2025eko abenduaren 10ean hasiko da. Desmartxak linean, Herriko Etxean, edo Eremu Publikoaren Kudeaketa sailean egin daitezke. Nola egin? Linean: https://hendaye.e-habitants.com/login Herriko Etxean: astelehenetik ostiralera 9:30etik 11:30era eta 13:30etik 17:00etara. Ohiz kanpoko itxierak: abenduaren 17 eta 18an, abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra eta urtarrilaren 19tik 21era. Eremu publikoaren Kudeaketa sailean (Hondarraitz auzoan): Elorri Xuri karrika, […]
Arraberritze proiektu bat baduzu? Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko aholkulariek Hendaian ere errezibituko zaituzte dohainik eta molde pertsonalizatuan laguntzeko. Zer ote da Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea? Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea Ipar Euskal Herriko biztanle guziendako sarbidea da, hots, jabeentzat, alokatzaileentzat eta jabekidetasun sindikuentzat. Pertsona orori parada ematen […]