Garbiketa zirkularra eta ur gabeko komunak: Saint Vincent ikastetxearen ekintza aitzindaria

Baina non geldituko da ikastetxe hori ingurumenari dagokionean? Jantokiaren bio hondakinak lurbeltza egiteko biltzearen ondoren, komun idorrak kokatu dituzte orain 400 ikasleentzat eta langileentzat. Azaroaren 6 asteazkenean, San-Bizente eskolak eta kolegioak, Herriarekin elkarlanean, garbiketa zirkularraren jokagai eta aukerei buruzko aurkezpen arratsalde bat antolatu dute, herrian egin esperimentazio berritzaile baten azaltzeko: gernua bil eta laborantza ongarri […]

Familiaren astea – 2024

AZAROAK 16, LARUNBATA 10:00 / 13:00 – 14:00 / 18:00 Topaketa jostariak Gaztelu Aretoa Zatozte familian jostatzera! Jostaketaren inguruko hainbat atelier egun osoan zehar! Irakurketa ibiltaria “Grande Librairie” eta “Petite Fabrique de Clémentine Bauchant” direlakoekin (Hervé Tullet irudigilearen inguruko lana). Haur eta gurasoentzat, euskara dakiten edo ikasten dutenentzat, irri eta solas momentu goxo bat pasatzeko! […]

Hileroko permanentzia polizia eta herritarren arteko harremana azkartzeko

2024ko azaroaren 13tik goiti, ekintza berri bat ukanen dugu Hendaian herritarren eta polizia indarren arteko harremana azkartzeko. Hilero permanentzia bat eginen du Bruno Birabent Polizia-Herritarren arteko Kohesiorako arduradunak (DCPP) eta polizia nazionalaren erreserbista zibilak, hileko bigarren asteazken orotan, 9:30etik 12:00etara, Errepublika plazako Nazio Poliziaren lokaletan. Egiteko hori herritarren hurbiltasun beharrei zuzenki loturik da eta aditze, […]

Txiki Handi: elkartasunaren eta zerbitzu publikoen etorkizuneko lekua

Egun kokatu dugu Txiki Handi multzoaren lehen harria; asmo handiko proiektua dugu hori, Lizardi auzoaren erdi-erdian. Ekitaldian auzapeza izan da, bai eta herri hautetsiak, Departamendu Kontseiluaren lehendakaria, Pirinio Atlantikoetako FLKren lehendakariordea eta Pirinio Atlantikoetako suprefeta. Proiektua Herriaren gizarte politikaren harira egiten da, zerbitzu publikoak iraunkorki hurbil kokatzearen aldeko engaiamenduarekin darraielarik. Zerbitzu publikoak funtsezkoak dira familien […]

“Ibai izena duen herrialde bat”

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Ibai izena duen herrialde bat”, arte digitaleko lehiaketaren edizio berri baten deialdia egin du. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azaroaren 18an dauka lanak aurkezteko muga. 2018az […]

Gehiengoaren taldea: 2024ko iraileko udal aldizkariko zatia

Gure lehentasuna, hendaiarren beharrei erantzutea! Aldizkari honetan ikusiko zenuen bezala, Kotte Ecenarro buru duen gehiengoak bultzatutako proiektuak aurrera doaz eta gauzatzen ari dira, beti Hendaiako herritarren onurarako. Gaur egun, batzuek diote Moleresko 4 hektareako lurrak (Legarralderen azalera baino hiru aldiz txikiagoa) ere laborantzarako utzi beharko liratekeela. Zer da zehazki? Duela hamarkada batzuk, Moleresko lurrak lantzeari […]

2024ko irailaren 30tik urriaren 4ra aste urdina

Hendaiako Herriak, adinekoen aldeko politikarn engaiatua, aste berezi bat antolatzen du partaide anitzen laguntzarekin, bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren bitartez. Aurten, gai nazionalak “Mugitu elkarrekin… su garra mantentzeko!” Animazio guztientzat IZENA AITZINETIK EMAN behar da, gosaria, zinema, ibilaldi urdina eta amaiera gaualdiarentzat izan ezik. Izen emaiteak irailaren 27a aitzin. – GEUZ: 05 59 48 23 […]

Kultura-denboraldi berriaren hasiera: tradizioa eta berrikuntza uztartuz

Kultura-denboraldi berriaren irekitzea irailaren 13tik 15era izango da. Ekitaldi honek urte osoko ikuskizun, sormen artistiko eta topaketa ugariren hasiera markatuko du, bai herritarrentzat, bai bertara hurbiltzen diren bisitarientzat. Denboraldiaren hasiera honetan, Udalak Dantza Hirian mugaz gaindiko dantza jaialdiarekin duen lankidetzarekin jarraituko du aurten ere, eta «EKO Pyrénées du Cirque» Europako proiektuan parte hartzea nabarmenduko du. […]

“Mugitu Bidasoan”: Argazki Rally bat Bidasoa eskualdean mugikortasun jasangarria sustatzeko

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Mugitu Bidasoan” Argazki Rally-a antolatu dute. Hiru Udaletxeen arteko ekimen koordinatua da, eta irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da, 2024ko Europako Mugikortasun Astean, udalerri bakoitzak antolatzen dituen jarduerak osatuz. Ekimen honek mugikortasun arina eta partekatua sustatzea du helburu, muga-gaindiko eskualdean, eta parte-hartzaileei garraio jasangarri eta […]

Andaye, Oroitzapenen Hiria

2024ko uztailean jendeari ireki den gune honek, Hendaia eta oro har Euskal Herriaren historia modu ludiko eta interaktiboan ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bederatzi geletan, sorginkeriatik hasi eta XVI. mendeko arkitektura neo-euskaldunera, kontrabandismoa, XX. mendeko gatazka handiak, gastronomia, muga eta aduana barne hartzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Bilduman eskaintzen diren obrak nagusiki Versailles eta Pariseko « […]

Bidasoa Folk jaialdiak musikaz beteko ditu Badiako hiriak hiru egunez

XXIII. edizioa, abuztuaren 16, 17 eta 18an egingo da. Doako 6 kontzertu izango dira eta Hondarribian, Irunen eta Hendaian izango dira. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XXIII. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 16an, 17an eta 18an, Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren, 6 kontzertu egingo dira Folk eta musika […]

Aginpide eskuratze ekitaldia Konpantzia uhartean

2024ko uztailaren 31n, Konpentzia uhartearen gainean espainiar eta frantziar itsas armaden komandanteei eman aginpide eskuratze ekitaldia egin zen frantziar eta espainiar agintari zibil eta militarrak bertan zirela. Izan ere, Konpentzia uhartea agintekidetzaz den lurra da, Frantzia eta Espainiaren agintepean. Estatu bien agintea 6 hiletik behin aldatzen da batetik bestera. Egun horretatik goiti, Frantziak du uhartearen […]