BAKARKA TAULAN FESTIBALAK EMOZIOZ BETEKO DU MENDI ZOLAN KULTUR GUNEA

Hendaiako kultur zerbitzuak bere 12. Bakarka Taulan Festibala antolatzen du otsailaren 9tik 11re Mendi Zolan kultur gunean. Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa den Bakarka Taulan Festibalak, izenak dioen bezala, publikoaren aurrean bakarrik aurkitzen diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu. Emankizun mota honek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta emozioak zuzenago eta biziago sentitzeko […]

Errepublika plaza edertze bidean

Urte hastapen honetan Herriak plazaren berrantolatze lanekin dirau. Proiektu horrek zerbitzuak bilduko dituen eta dauden instalazioen (saltegiak, merkatuak, ospakizunak) erabilera ahal beste erraztuko duen hiri eta paisaia lekua sortu nahi du orori zabalik izanen diren promenatzeko leku segurtatu eta atsegin berriak eskaintzeaz bat. Lanak: estaldura altxatzea, sareak eta estaldura berria ematea, mailak kokatzea .. Abian […]

Ia 200 atleta eta buruzagi sarituak

2023 honetan ere sarituen zerrenda ederrak ditugu. hendaiako igeriketa kLUBa tarroen kategoria JUNIOR kategoria etorkizun kategoria  hendaiako judo kluba ENDAIKA ENDAIARRAK HENDAYE BIDASSOA SURF CLUB HENDAYE SAUVETAGE CÔTIER – LES CORSAIRES MOTO STADE HENDAYAIS RUGBY TENNIS CLUB HENDAYAIS LES ÉGLANTINS HENDAYE BASKET BALL STADE HENDAYAIS HANDBALL UNSS IRANDATZ kolegioa igeriketa sASKibaloia kirol sokorria taldeka SURF […]

Sasoiko lanpostuak – 2024ko uda sasoia

Lantaldeen azkartzeko 2024ko udako sasoian, Hendaiako Herriak sasoilariak kontratatzen ditu. Hainbat lanpostu mota proposatzen ditu beharren arabera. Lanpostu horietako batzuek gaitasun eta diploma bereziak behar dituzte. EGUTEGIA Hautagaitzak 2024ko otsailaren 15etik martxoaren 15 bitartean igorri behar dira. Sasoilari gazteak ekainaz geroztik irailaren hondarra bitartean izan litezke udal zerbitzuetan laneko. Onartu izanaren edo ez izanaren arrapostuak […]

Bixintxo – 2024KO URTARRILAREN 19TIK 28RA

Zer berri 2024an? Errepublika plazaren antolaketa lanengatik, plazako jatetxeak bestetara sartu nahi izan ditu udalak. Horietako hiru, hau da, Ttiki, 26 eta Fave deiturikoak bestara lotuko dira urtarrilaren 20 eta 27 larunbatetan beren espezialitateak eskainiz. Gaztelu Aretoaren zabaldegian kokatu aterpean topatuko dituzue. Beste berria: urtarrilaren 28an, igandearekin, herri bazkaria «xerrikume errea» bestazaleen aho gozamenerako, eta […]

Zerbitzu publikoen eskaintza hobea hurbilean

Administrazio prozeduren desmaterializatzearen ondorioz, erabiltzaile anitzi beren eskubideak eskuratzeko ahala arras urritu zaie. Horretarako tresneriaren faltagatik edota informatika ezagutza aski ez izanez, herritarren zati bat bide digitaletik at geratu da. Arazoari aterabidea eman eta lurraldeko biztanleei eskura eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoen eskaintza handitzeko, Udalak France Services baliabidean sartu nahi izan du eta labela jasotzeko eskari […]

Ene karrika argiztatzen dut: 3. fasea

Herriak bere baliabide hori hedatzen darrai. 2023ko apirilaren 24az geroztik udal zerbitzu teknikoak herriko hainbat auzotan ari dira kutxak pixkanaka kokatzen. Hirugarren fase honek hirurogei eta hamar karrika baino gehiagori eragiten die, eta horien argitasun publikoaren itzaltzea arratseko 23:00ak eta goizeko 5:00ak artean egiten da.   Herriak bere baliabide hori hedatzen darrai. Urte zahar honetan, udal zerbitzu teknikoak herriko hainbat auzotan ari dira […]

Bizitegia ororentzat, kezka handiko gaia

Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig Cottençon lehen auzapezordeak, Richard Irazusta bizitegien auzapezordeak eta Gracy Pradier zerbitzuen zuzendari nagusiak Se Loger Au Pays – Herrian Bizi plataformako bi kide hartu dituzte herriko etxean bizitegiei dagokionean Euskal Herrian dugun egoeraz mintzatzeko Topaketa horretan, Kotte Ecenarrok azaldu ditu herrian bizitegi langunduen egiteko Udalak hainbat urtetik hona plantan eman […]

Egiazko Elkartasun Alokantzako etxe multzo berri bat sortu da

 Azaroaren 29 asteazken honetan, Cécile Elissalde, Bizitegien Langile Batzorde erakundearen (BLB-COL) lehendakariak eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak Henry Martinet etxe multzoaren lehen harria kokatu zuten, Leclerc hiribidearen 34 zenbakian. Henry Martinet etxe multzoa herriaren hedapenean parte hartu zuen 19. mendeko arkitekto hori bizi zen (egun Bellevue hotela dena) bizitegiaren ondoan eraikiko da. Proiektu horrek bi […]

Gihartu ezazu 2023ko zure telethona

Telethon lantaldea abenduaren hastapenean arituko da eritasun genetiko bakanen aurkako borrokan. Abenduaren 2 eta 3 asteburu horretan, parte har ezazu hitzordu guztietan. EGITARAUA ABENDUAN ZEHAR ABENDUAREN 2 LARUNBATEAN, GAZTELU ARETOAN 9:30: Animazio hainbat – Edariak, pastizak eta matahamiak salgai – Gaztelu aretoaren atarian > Ibilketa gormanta baten abiatzea: 7 km – Parte hartzea: 5 € […]

Ezezkoa eman diezaiegun emakumeei egin indarkeriei

1999. urteaz geroztik, azaroaren 25a emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko borroka eguna dugu. Egun horren karietara, bai eta aste osoan ere, hainbat eragile arituko dira Hendaian ahal beste jende borroka horren alde ohartarazi eta mobilizatzen. SEGURTASUNERAKO ETA GAIZKINTZAREN PREBENTZIORAKO TOKIKO BATZORDEAREKIN HERRIA MOBILIZATZEN DA. Badira beste jardunak ere aurreikusiak: HENDAIAN HARREMANETARAKO DITUZUNAK HISTORIA ZERTXOBAIT Artikulu […]

Familiaren Astea – AZAROAK 18-25

Azaroak 18an, larunbata 10:00-18:00 Topaketa jostagarriak Jokoaren inguruko tailerrak. Trait d’Union elkartearen parte hartzearekin eta elkarte bereko gurasoek animaturik. Irandatz eta Dongoxenia haurtzaindegietan: musika tresnak eraikitzeko tailerra, haurtzaindegiko profesionalek animaturik, eta beste tailer anitz!! Ameslari ttipi eta handientzako joko eta jostailuen azoka. Jokoaren inguruko zenbait gune proposatuak izanen zaizkie familiei. Lekua: Gaztelu Aretoa Egitarau osoa: […]