Eguberriko Azoka

Gaztelu Aretoa Abenduak 6, larunbata: 14:00etatik 20:00etara Abenduak  7, igandea: 10:00etatik 19:00etara Erakusketari, artisauak eta jakiak eskaintzen dituzten postuak. Guztiondako ikuskizun eta animazioak. Egitaraua Abenduak 6, larunbata Berria aurten: Olentzeroren herrixkaren argiztatzea 13:30etik goiti : Bizar Xuri auzoetan zehar ibiliko da gurdi mugikorrean Festi-Sud-en eskutik. 14:00 > 17:00 : «L’âne ta Lan»ekin kalexa ibilaldia 14:00 > 19:00 […]

Emakumezkoei egin indarkerien aurkako nazioarteko egunaren inguruko jarduerak

1999az geroztik, azaroaren 25a emazteei eraginiko bortizkerien kontrako borrokaren eguna da. 20 egunez, genero, sexu eta familia barneko bortizkeriaren aurkako ekintzak obratuko dira. Horren karietara, Hendaiako Herriko Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluko (CLSPD) familia barneko bortizkeriaren aurkako taldeak urte osoan eragile anitzekin egin lana baloratzeko aukera du. UDALAK ANTOLATU EKINTZAK AZAROAREN 10etik 30era “A […]

%90ean tokiko energia berriztagarrien bidez hornituriko berokuntza sarea

Joan den azaroaren 12an, asteazkena, biomasa bidezko berokuntza sarea ofizialki ibiltzen hasi da Irandatz auzotegian. Honakoen arteko lankidetzaren emaitza da: Hendaiako Herriko Etxea, ENGIE Solutions, Frantziako estatua ADEME agentziak esleituriko diru laguntzaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF). Proiektuak lurraldeko ereduzko trantsizio energetiko ausarta mamitzen du. 667 metro luze den biomasa […]

Topaketa Jostariak hurbil ditugu!

Asteburu batez, Gazteluko Aretoa gune ludiko bilakatzen da, non bakoitzak, bere adina edozein delarik ere, ongi pasatzeko, trukatzeko eta jarduera berriak ezagutzeko aukera duen. Une goxoak familian edo lagunartean partekatzeko parada ederra, jolasaren plazerrari berriz lotuz. EGITARAUA UNIBERTSOAK CAMEROUN « Losiè » elkartea . Gozoki salmenta Lyme Euskadi elkartea.“Loteria txikia” Udal Mediateka. “Liburuak dilindan“ Udal ludoteka […]

Itsasoan – Armatondoko etorkizuneko hustubiderako ikerketa

Armatondoko ur araztegia hobetzeko proiektuaren harira, Euskal Hirigune Elkargoak urrats berri bat abiatzen du itsasoan ikerketa geofisiko bat eginaraziz. Obren helburua da etorkizuneko hustubidearen sortzea apailatzea, ur tratatuak itsaso zabalera bideratzea ahalbidetzen duen itsaspeko hodia, segurtasun eta ingurumena errespetatzeko baldintza ezin hoberenetan. Hydrogéotechnique enpresaren esku utziriko ikerketa urrats hori itsas zolaren ezaugarriak aztertzean datza, aire […]

Xabier Manterolaren heriotza

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezaren prentsa-oharra, Xabier Manterola hautetsiaren heriotzaren harira Hunkipen eta tristura handiz jakin dute Hendaiako auzapezak, Kotte Ecenarrok, Kontseiluko hautetsi  kide guztiek, bai eta Herriko Etxeko eta Gizarte Ekintzako Udal Zentroko (CCAS) langileek ere, 2020az geroztik hautetsi izan den Xabier Manterola zendu dela. Besteen zerbitzura engaiatu izanagatik ezaguna, belaunaldi anitz markatu zituen Uda Leku elkartean egindako […]

San Bixintxo elizaren zaharberritzea: obren 1. urratsa hastear da

2025eko azaroaren 3tik goiti, San Bixintxo eliza bere historia luzearen urrats berri batean sartuko da, zaharberritze obren lehen urratsaren abiatzearekin. 2026ko urtarril-erdi arte iraunen du. Lehen urratsaren ardatz nagusiak ezkila dorrea, eliza barnea eta eraikinaren hegoaldeko gurutzadura izanen dira. Abiaturiko obren helburua da Hendaiako ondarearen elementu nagusi hori iraunkorki zaharberritzea eta zaintzea. Horien barne sartuko […]

Omiasaindu hurbiltzen zaigularik, hilerriak apailatzen ari dira

Zenbait egunen buruan, Beltzenea eta Xurienea hilerrietako bidexkak usain goxoz eta kolorez beztituko dira. Omiasaindu hurbiltzen zaigu eta urtero bezala familiak beren hurbilekoen oroimena lorez apaintzera etorriko dira, oroitzapen puska bat utziz hilobi gainean. Horretarako, Claude Michelena usaian baino adiago ere egoten da dena prest izan dadin. Joan den irailaren 1ean hasi den hiriko hilerrizain […]

Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2025eko irailaren udal aldizkariko zatia

Uda zoragarria izan da eta eskolara itzulera ondo joan da. Gure hirian jai garrantzitsuak izan dira, bizitasuna eta partekatzea sustatuz. Zarpai Bandaren 55. urteurrena Hendaiako altxor bat dela frogatu du. Hiri Besta eta Euskal Bestak jaialdietan biztanleria pozik elkartu da, belaunaldien arteko trukeak sortuz. Molères-eko atala ere garrantzitsua izan da; gure taldeak nekazaritza-eremu gisa sailkatu […]

Gehiengoaren taldea: 2025eko irailaren udal aldizkariko zatia

Eraikitzeko baimena – Goiara proiektua Moleres izeneko lekuan : Hendaiarrak kontsultatu ditugu eta haien iritzia entzun dugu. PROALDIM enpresak Moleres izeneko lekuan 242 etxebizitza eraikitzeko baimena aurkeztu du 2025eko apirilaren 11an. Proiektu horretan honako hauek sartzen ziren : 146 bizitegi lagunduak (alokairuan eta etxebizitza eskuragarriak) egoitza nagusian, 20 etxebizitza pribatu, prezio kontrolatuan, egoitza nagusian, 76 […]

Aste Urdina 2025ko urriaren 06tik urriaren 10ra

Hendaiako Herriak, adinekoen aldeko politikarn engaiatua, aste berezi bat antolatzen du partaide anitzen laguntzarekin, bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren bitartez. Aurten, gai nazionalak “Zahartzea: elkarbanatu beharreko indarra!” Animazio guztientzat IZENA AITZINETIK EMAN behar da, gosaria, zinema, ibilaldi urdinak. Izen emaiteak irailaren 26a aitzin. – GEUZ: 05 59 48 23 10 Denei irekia. Urririk. URRIAK 06, […]

TOKIAN TOKIKO KOMUNIKABIDEEN ALORREAN EUSKARA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA IREKI DA

Hendaye dans consorcio transfrontalier bidasoa txingundi

Diru-laguntza honen helburua euskararen erabilpen soziala sustatzea da, Bidasoa-Txingudiko eskualdean euskarazko edukiaren ekoizpena sustuz. Eskaerak aurkeztu daitezke urriaren 04 arte. Diru-laguntza hauen helburua tokian tokiko hedabideen alorrean euskarazko edukiaren sorkuntza sustatzea da eta beraz, 3 udalerrietan, Irunen, Hondarribian eta Hendaian, euskarazko edukia argitaratzen eta zabaltzen duten tokiko pertsona fisiko, enpresa edo elkarteak izan daitezke onuradunak. […]