Intzurako industrialdeak jokagai bikoitza du: zona dinamikoa da, non ia 1400 langile ari baitira 105 enpresatan banaturik, mugazgaindiko zona batean. Halatan, bada, langileen lekualdaketak ahal beste hobetzearen gaia agertzen zaigu, betiere energia trantsizioaren ikuspuntutik. Herriak hainbat ekintza eman ditu abian ikuspuntu horretatik. Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean POCTEFA SMARTMOB proiektuaren baitan eramaten duen […]
Elizako karrika eta izokinaren karrika izanen dira 2024ko ekain bitartean luzatuko den herri barnearen berriztapenari hasiera ematen diotenak. Heldu den astearen hastapenetik, herri barnearen biziberritzeko proiektuaren lehen faseak emanen dira abian. Antolaketa lanak Elizako karrikan eta Izokinaren karrikan hasiko dira eta gero Errepublika plazara eta haren inguruneetara hedatuko dira. Proiektu horretan partaide dira Akitania Berriko […]
Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak aulki mugikorreko errugbi erakusketa partida antolatu du maiatzaren 22rako, Irandatz gimnasioan, 2024ko Olinpiar Jokoetarako kirol paraolinpikoa sustatzeko asmoz. Izan ere, Hendaiak 2024 Jokoen Lurralde labela duenetik, talde dinamika bultzatu nahi du eta hendaiar guztiek jokoen zirrara bizi dezatela eta ahal beste jenderi olinpiar eta paraolinpiar abentura bizitzeko aukera eman nahi dio […]
Smartmob proiektu europarrak hainbat ekintza biltzen ditu, besteak beste, garraio-sareen mapa komuna eta Irungo autobus elektrikoaren L1 mapa. Partzuergoak mugaz gaindiko webgune berri batean integratutako mapa digital bat egin du, herritarrei eta turistei oinez, bizikletaz eta garraiobide arruntaz mugitzeko aukeren berri emateko. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, hainbat ekimen garatu […]
Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren 37. aldia 2022ko maiatzaren 19tik 22ra eginen da. Leku zabalen eta mugatu gabeko edukieren itzulera izanen da karrika arteen bestaren inguruan. Herrixka gisa asmatua da, giro atsegineko leku bat sortzeko; gune nagusia Gazteluko frontoiaren eta Gaztelu aretoaren inguruan antolatuko da, baina festibala hainbat auzotan izanen da ere: Harrizabaleta-Partxetegian, Orion eta Kanetan. […]
Herriak zure iritzia ezagutu nahi du ekitaldietarako espero duzunari ahal bait ongi erantzun diezaiogun eta informazioa hobe heda dezagun. Interesatzen zaizunaren berri eman iezaguzu lineako galdetegi honi 2022ko ekainaren 30 baino lehen erantzunez. Paperezko bertsioa ere badukezu eskura herriko etxean, Komunikazioa-Parte Hartze bidezko Demokrazioa Gunean eta Ekitaldiak-Bestak Gunean. Egiten diren hamabost galderen artean, zure aisialdi […]
Herria Europaren tenorean, 2022ko maiatzaren 14, larunbatean Hendaiako Herriaren Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta bere Elkartasunezko Europarren Gorputzeko bolondresen beren kulturarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta antolatzen dute: «DIVERCITY». Festibal horren helburua parte hartzaileak (publiko oro) egungo gai garrantzitsuetaz -hala nola diren mugikortasuna, ekologia eta bakardadea- ohartarazteko. “Azken bi urteotan bizitu dugun osasun krisiarekin, […]
Proiektuaren gidari den lurralde kolektibitatea: Hendaia Proiektua aurkezteko data: 2018ko irailaren 5a Arduradunaren izena: Kotte ECENARRO jn. Funtzioa: Auzapez Helbidea: Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64 700 HENDAIA Telefonoa: 05 59 48 23 23 Helbide elektronikoa: LHParen eremua eta publikoa: Ukitzen duen lurraldea: Hendaia herria Uki ditzakeen haurren kopurua: 2850 haur (horietarik 1958 […]
Aisialdi azokak goiz honetan ireki ditu ateak laket portuan eta igande arte izanen da zabalik. Goiz honetan ireki ditu ateak, Kotte Ecenarro auzapeza eta Philippe Kehrig Hendaia Turismo eta Merkataritza elkartearen burua bertan zirela. Biak poztu dira «azoka honek berriz ere bere lekua hartu duelako bi urtez egin gabe pasa ondoren». Zazpigarren edizio honek hirurogei […]
Herriaren parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, lurrustel ontzi partekatuak emanen dira plantan leku publikoetan. Konpostagailu horiek biohondakinak han emateko eta etxeko hondakinen kudeaketa ingurumenaren begiramen handiagoz egiteko aukera emanen diete horietan parte hartzeko izena ematen duten bolondresei. «Ontzi horien kokalekuak ahal bezain ongi zehazteko, jakin behar da zein auzotan diren horien erabili nahi dituzten pertsonak […]