Geltokia

Oro har, ia 500.000 bidaiari iristen dira urtero Hendaiako geltokira, edo handik abiatzen edo igarotzen dira. Trafikoa Atlantikoko aurrealdearen hegoaldeko puntan kokaturik, Hendaiako tren-geltokiak eguzkiaren edo zeruertz urrunen bila datozen turista eta beste hainbat motatako bidaiari anitz errezibitzen ditu, Euskal Kostaldeko bainu-estazioak gozatu nahi dituztenak zein Espainiatik edo Portugaletik datozen iragaitzazkoak. Frantziako (1,435 m) eta […]

Merkatuak eta saltegiak

Asteazken eta larunbatetako janari merkatuak Hendaiako udaltzaingoak kudeatzen ditu. Hendaian saltegi baten xerka bazabiltza edo herrian kokatu nahi bazenu: Hendaia Turismo eta Merkataritzak laster batean atzeman dezazun proposatzen dizu. Merkatuak Hendaiako bi merkatuetako batean edo bietan erakutsi nahi bazenituzke zure produktuak, udaltzaingoarekin mintza zaitez. Asteazkenetan: Herri barnean, 8:30etik 12:30era Larunbatetan: Zokoburun, 8:30etik 13:00etara Araudia: 829-2021 […]

Euskoa

Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta zerbitzuak eusko monetaz ordain ditzakezu. Euskal moneta Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta Hendaiako zenbait saltokitan ere euskotan ordain liteke. Tokiko moneta osagarria da Euskoa eta euskal ekonomia berriz bertaratzeko eta biziberritzeko tresna izateaz gain, […]

Itsasbazterreko arriskuak (IAPP-PPRL)

Itsasbazterreko Arriskuen Prebentziorako Plana (IAPP-PPRL) 2017ko urriaren 19ko prefetaren aginduz onartu zen. Zoom bat egizu mapa arautuan hemen klikatuz. Arrisku Nagusien gaineko Udalaren Informazio Dokumentua Eta Herriaren Babes Plana Hendaiako arrisku nagusiak ikus

GEUZa

bandeau-page-ccas

Aurkezpena Auzapeza da Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa gobernatzen duen Administrazio Kontseiluaren legezko lehendakaria. Administrazio Kontseiluaren erdia Herriko Kontseiluak bere baitan hautatu kideek, eta beste erdia auzapezak izendatu kideek osatzen dute. Azken horiek elkarte ordezkariak izan behar dira: familien, elbarrituen, erretretadunen eta adineko pertsonen elkarteen ordezkariak, edota gizarteratzearen alde edo bazterketen kontra ari diren elkarteenak. Hendaian, […]

Gizarte ekintza

«Hendaiarren gizarteratzea eta elkartasuna bultzatzea». Gizarte ekintzak hendaiarrengandik ahal den hurbilenetik eskaintzen ditu zerbitzuak, haiei adi, haiei orientabideak emateko, laguntzeko, dituzten urraspideetan laguntzeko, zeinahi adin, gizarte egoera edo zailtasun dituztelarik ere. Gizarte ekintza larritasunean direnei egoera arintzeko egin daitekeen guztia bultzatzea da ere, herriaren elkartasuna ekarriz. Gizarte ekintza erakundeen eta elkarteen arteko lankidetza eta partzuergoa […]

Helgarritasuna, ahalmen urritasuna eta mugikortasuna

HENDAIA bere herritarren zerbitzura Bizi kalitate hobea herritar ororentzat lortzea da hautetsien etengabeko kezka eta ororentzako helgarritasuna bultzatu nahi dute ezintasun bereziak dituzten pertsonak bazter utz ez ditzagun. Hendaiako udalak herria harmonizatu nahi du, herritar orok bere ahalmen guztia eta autonomia erdiets ditzan, dituen mugak dituelarik ere, eta hartara, ahalmen urritasun bereziren bat dutenek traba hala […]

Adinekoak

Adineko pertsonek legeak ezarri gizarte laguntza eskuratzeko eskubidea ukan dezakete. Batbederari Egokitu Autonomiarako Laguntza eska dezakete ere, bai eta beren elkartasun eta erretreta kutxetara jo laguntza osagarriak eskatzeko. GEUZak adinekoak eta ahalmen urritasun bereziren bat dutenak laguntzeko zerbitzu bat kudeatzen du, bai eta janariak etxera ekartzeko zerbitzu bat eta Hendaiako Haizpean zahar etxea -mendeko direnentzako […]

Familiak

Familiak Herriaren gizarte politikaren erdi-erdian dira. Gurasoen sostengua, Hendaian, gizarte eragileei esker egiten da, hala nola Trait d’Union elkarteari, Denentzat gizarte zentroari eta gurasoen aldeko arrats eta jardueren antolaketari esker.  Hemen, familien zuzenbideari buruzko argibideak eta emakumeei egin indarkeriari buruzko argibideak atzemanen dituzue, bai eta familia baratzeetarako esteka bat ere. Honako orrialde hauek ikus itzazu: Gurasoentzako sostengua Familien […]

Osasuna

Osasun mutualitatea Argibideak eska itzazu Ma Commune Ma Santé (Nire Herria, nire osagarria) elkartearen bitartez negoziatu/mutualizatu prezioko osasun kontratuak direla eta Hendaiako Herriko Etxeak bere egiten duen ekintza honi buruz. Aholkuak eta azterketak jaso ditzakezu, bai eta, nahi bazenu, izena eman ere. Ma commune ma santé eskuorria ikus (lehio berria) (pdf – 279,00 KB – […]

Bizitegiak

bandeau-page-logement

Hendaiako hiriak alokairu apaleko 1000 bizitegi baino gehiago dauzka, horien banaketa arautua delarik. Alokairu murriztuko bizitegia lortu ahal izateko, galdegilearen diru-sarrerek ez dute dekretuz finkatu muga gainditu behar. Erreferentziazko testuak: 1998ko uztailaren 29ko 98-657 zenbakidun norabide legea, bazterketen aurkako borrokari buruzkoa Eraikuntza eta Bizitegien Kodeko L.441etik L.441-2-5erako eta R.441-1etik R.441-13rako artikuluak. Gizarte alokatzaileak Hendaiako hirian […]

Familia-baratzeak

jardins familiaux : avant plant fleuri de capucines puis légumes

Hendaiako Herriko Etxeak antolatu dituen familia baratzeak Mailareneko bidean daude, Laparka gainetan, eta 40 lursail dituzte Hendaian bizi diren familientzat. Gizarteratze-formatze lanaren kontzeptuaz eginik dira*  4100 m2 zabal den lursail batean; 2013ko ekainean ireki ziren. Lursailak 70 etik 100 m2 arteko 42 lursail Lursail horietan gehienbat barazkiak edo frutak, bai eta zenbait lore landatzera engaiatzen dira […]