Solaslekua hurbileko laguntzaileentzat

Adineko 300 kide ditu, haietan 27 urririkako laguntzaile iraunkor, Denentzat Gizarte Zentroak; halatan, gizarteratze lanean eredugarri da hirugarren adinaren alorrean.

Osasun prebentzioa eta etxean bizitzea: bi ildo nagusi

Herriak % 33ean diruz laguntzen duen eta CARSAT kutxak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak sostengatzen duten egitura hori bere egiteko zenbait egokitu beharrean da 4 urtetik hona, “papy boom” deiturikoagatik eta hainbat arazo mota duten adinekoak heldu zaizkiolako.

Sylvie Bonnet Helduak/familiak/adinekoak zerbitzuaren arduraduna da eta zentroaren urririkako laguntzaileen koordinatzailea, eta berak egin azterketa batek erakutsi du zein egoeratan diren autonomia galtzen ari den edota ezintzen duen eritasunen bat duen norbait egunerokoan laguntzen duten haren hurbileko pertsonak, hau da, senide laguntzaileak deitu ohi direnak.

“Akidura, erruduntasuna, denborarik ez beretzat… baldintza gaitzak dira eta elkarteak medikuntzatik kanpoko harleku bat sortu beharra ikusi du, bertan solastu, informazioa bildu eta hats har dezaten” azaldu digu Sylvie-k honela ere zehaztuz “gizarte zentroaren egitekoa gizarte lotura sortzea da eta ez medikuntza sarearen lanak egitea”.

Horrexegatik, beraz, lehen egitekoa ahalmen berreskurapenerako eta eriondoko La Concha zentroaren langileekin eta Baionako geriatriako talde mugigarriarekin (EMOG) mintzatzea izan da, osasungintzaren profesionalekin elkarlan hertsian aritzeko. Partaidetza horrek sare bat osatu nahi du lurraldean adinekoak dituzten beharretarantz bideratzeko, larrialdiaren arabera. Halatan, bada, egitura bakoitza zaldaina zaio besteari medikuntzazko edo medikuntzatik kanpoko mintzatalde batera bidera ahal dezan.

La Concha zentroarekin urtebete luzez lanean aritu ondoren, lan hori zehaztu nahi eta martxoaren 16an hitzarmen bat sinatuko da lankidetza horren ofizialtzeko.

Harrera hilean bi egun erdiz

Hilean bi ostiral arratsaldez (14:00-16:00), Sylvie eta Sylvia zahartze inbaditzaileak edota etengabe norbaiten beharra dituztenen senideentzako topaleku eta informazio leku hori animatzeaz arduratzen dira. Beste laguntzaileekin mintzatzeko eta esperientziak trukatzeko lekua da ere.

Harrera anonimoa da, urririk eta izena eman beharrik gabekoa. Laguntzaileak beharra sentitzen dutenean etor litezke edo ahal dutenean. “Ez da balio jujamendurik egiten, baita 5 minutuz edo oso noizean behin etortzen badira ere. Ez da laguntzailea beste egiteko batekin hertsatu nahi, jadanik egiteko aski baitu jadanik” dio Sylvie Bonnet-ek.

Azaroaren 7an hasi zen eta handik hona 7 laguntzailek igaro dute gizarte zentroaren atea. Oso hastapen ona da hori.

Hurrengo datak

Matxoaren 13 eta 27 ostiralak

Apirilaren 10 eta 17 ostiralak

Usaian ez bezala, maiatzaren 7 osteguna

Ekainaren 5 eta 19 ostiralak

Denentzat Gizarte Zentroa

Richelieu karrika 29 – Intzura auzoa – Hendaia

Telefonoa: 05 59 20 37 63

Navigation de l’article