Udal lokal bat Kanetan Hendaitz elkartearentzat

Uztailaren 15ean, astelehenarekin, Herriak ofizialki utzi du Hendaitz elkartearen esku, Zentro Mediko Psikopedagogikoa izan zenaren Kanetako lokala, luza litekeen urtebeteko epe baterako.

Kotte ECENARRO auzapezak, Richard IRAZUSTA, Bizitegien eta Elkartasunaren ardura duen auzapezordeak eta Jean-Michel ARRUABARRENA, Gazteria eta Kirol auzapezordeak eman dizkiete lokalaren giltzak Julen ROBIDART elkartearen buruari eta elkartekideei.

URRIRIK UTZI lokala

98 m2 zabal den lokalari 12 000 € ZB kostatu duen berriztapena egin zaio eta arauetan eman da. Lan horiek Herriaren zerbitzuek egin dute. Elkarteak 56 m2 zabal den areto nagusi bat, 3 bulego eta komunak eta ondoan 117 m2 zabal den lorioa dituen lokala du orain.

10 ANIMAzIO ETa kONtzERTurako baimena urtean

Lokalak elkartearen jardunetarako dira: bilkurak, apairuak, mintzaldiak, arratseko saioak, musika entsegu eta animazioak, filmen proiekzioak, ikuskizunak, lantegiak, mus txapelketak, euskara eta bertso ikastaroak.

Hitzarmena sinatzean, elkartea herriaren ondarea zaintzera engaiatu da, lokalak zainduz, eta ordena publikoa ez kaltetzera eta auzokoekin harreman onak mantentzera.

Elkarteak eta gazteria laguntzeko politikaren barnean, Herriak aterabide egokia atzeman du Hendaitzeko gazteentzat eta, hartara, gazte horiek beren jardunetan eta egitekoetan jarrai dezakete.

Navigation de l’article