0-4 urtekoak urari ohitzeko jarduerak

Gure ur-ernatze programak ttipienak ura ezagutzeko bidean laguntzen ditu, familian, segurtasun osoz.

Burbuilariak (6 hilabete -2 urte)

Larunbat goiz guziz (eskolako oporretatik kanpo), ordu beteko saio librea, gurasoek lagunduriko niniek ur-ernatze une atsegina partekatzen dute, urari ohitzeko.

Noiz?

Larunbat goiz guziz eskolako oporretatik kanpo
8:30-9:30 iritsiera mailakatuak 9:00ak arte

Abantailak:

Ura 32 gradutan, giro lasaia, bainutoki antolatua.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria Saio bakarrerako, hiruileko, (eskola) urterako

Txiki-Txaplariak (3-4 urte):

Gurasoek lagundurik, haurrek igeriketaren oinarrizkoak ikasten dituzte joko eta jarduera jostagarrien bidez.

Noiz?

Larunbat goiz guziz eskolako oporretatik kanpo, 09:30-10:30.

Abantailak:

Ura 32 gradutan, giro lasaia, ibilbide pedagogiko berezia, hezitzaile baten aholkuak.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria

Kasu!

Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira.