Hiriko igeriketa eskola (4 urtetik goiti)

Gure igeriketa eskolak urraskako irakaskuntza seguruan jartzen du arreta. Helburua oinarrizkoak ikastean datza, Sauv’Nage proba gainditu arte, uretan beregaintasun osoaren berme.

Familiarizazioa 4/5 urteko talde batekin hasten da (Ama-eskolako Handien gelakoak). Uretako aisetasunean oinarritutako 30 minutuko klaseak. Ondotik, igerilariaren ibilbidea hiru mailatan banatzen da: Hasiberriak / Hasiberriak +, Tartekoak  eta Aurreratuak

Proba gainditu ondotik, haurrak ibilbidea segi dezake:

Elkarte baten bitartez: igeriketa lasterketa, itsasbazterreko salbaketa

Lehiaketetan parte hartzeko (igeriketa lasterketa, itsasbazterreko salbatze teknika, surfa), elkartearekin zuzenki aipatzekoa.

Hiriko programaren bitartez:

Hobetzeko eta uretako beste jarduera batzuk ezagutzeko (waterpolo, igeriketa ur hegalekin, salbatze teknika, kirol-erronkak…).

Noiz?

Astelehen arratsaldetan 17:00/17:45/18:00etan, asteazken goizetan 9:30etik goiti, asteazken arratsaldetan 14:00etatik goiti eskolako oporretatik kanpo. 45 minutuko klaseak.

Abantailak:

Maila bereko taldeak, hezitzaile erreferente bat, norbanakoari egokituriko formakuntza liburuxka eta aitzinamendua.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria 

Nerabeak (12-18 urte)

Gorputz kalitateen garapenean oinarritu igeriketa jarduerak proposatzen ditugu (iraupena, indarra), era harmoniatsuan eta trauma arriskurik gabe.

Noiz?

Asteazkenetan 14:00etan edo larunbatetan 10:30etan eskolako oporretatik kanpo.

Abantailak:

Ordu bateko klaseak, programa anitza, salbatze teknikak ikasteko lehen urratsak, norbanakoari egokituriko aitzinamendua, batxilergoko proba gainditzeko trebatzea.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria 

Helduak (18 urtetik goiti)

Helduentzako igeriketa maila eta behar guziei egokitzen da.

Uraren beldurra

Uraren beldurra eta urari loturiko traumak gainditzeko. 45 minutuko klaseak asteazkenetan 18:00ean.

Hasiberriak

Oinarriak ikasteko: oreka, flotatzea, mugitzea eta murgiltzea.

Trebatuak

Igeriketa mota bat edo batzuetan hobetzeko, gorputza eta kirol-maila zaintzeko xedez.

Noiz?

Astelehen arratsetan, astearte eguerditan, asteazken arratsetan, 19:15ean eskolako oporretatik kanpo

Abantailak

Ordu bateko klaseak, programa anitza, mailen araberako taldeak, norbanakoari egokituriko aitzinamendua.

Abonamendua

Ikus dagokion orria 

Kasu!

Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira.