Izen Ematea

Prezioak 

Prezioen taula osoa publikoaren esku ezarria da Prezioen taula orrialdean.  

Ikasleei, ahalmen urrikoei, gutieneko irabazien hartzaileei eta France Travail hartzaileei dagozkien prezio murriztuak aplikatuko dira frogagiria eta nortasun agiria erakutsiz gero. Prezio murriztuak baliatzeko aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda ikusi. 

Honakoak ikusi: 

Nola eman izena? 

  • Jarduera garaia: 2026ko irailaren 21etik 2027ko ekainaren 27ra. 
  • Abonamenduen aitzinetikako salmentak eta izen emateak: 2026ko irailaren 1etik goiti, asteartea, igerilekuan bertan. 
  • Erreserbarik ez da hartuko prozedura bukatu arte. 

1. urratsa:izena emateko orria eskuratu eta egin nahi duzun jardueraren arabera osatu:

Inprimakiak lortzeko arazoren bat izanez gero, igerilekuarekin harreman sar zaitezke zuzenean, urraspidea eramaten lagunduko zaitu. 

2. urratsa:zure dosier osoa aurkeztu igerilekuan (orria osaturik, eskaturiko dokumentuak, ordainketa)

  • Orria inprimatu eta osatu. 
  • Zure bezero orria sortua Tiksy aplikazioaren bidez (deskargatzekoa), “piscine Hendaye” bilatu. 
  • Zure dosier osoa aurkeztu igerilekuan (orria osaturik, eskaturiko dokumentuak, ordainketa) jarduera bakoitz adieraziriko ordutegiaren arabera. 
  • KASU: Osorik ez den dosierrik ez da onartuko. 
Eguna  Jarduera  Ordutegiak
2026ko irailak 1, as.  Urteko uretako jarduerak (bizitasuna, gimnastika, gorputz ariketak,  
bainu handia) 
09:00-13:00
16:00-19:00
2026ko irailak 2, az.  Haurrentzako Igeriketa Eskola (5-12 urte)  09:00-13:00
16:00-19:00
2026ko irailak 3, og.  Heldu/Nerabeentzako Igeriketa 
Kirola eta Osasuna 
09:00-13:00
16:00-19:00
2026ko irailak 4, or.  Izena eman gabe 
2026ko irailak 5, lr.  Urari ohitzeko jarduerak (Burbuilariak, Txiki Txaplariak)  9:00-13:00
2026ko irailaren 8tik goiti  Erreserbatu beharreko jarduerak: uretako bizikleta, uretako ibilbidea,  
abonamendu TXARTELAK 
Urteko jarduera guziak (bigarren aukera) 
Ohiko ordutegiak

Harremanetarako 

Telefono zenbakia: 05 59 20 71 22
Helbide elektronikoa: