Erreserbatu behar diren “Uretako jarduerak”

Uretako ibilbidea

Aurkezpena:

Tailer desberdinak aldizkatzen dituen ibilbide-trebatzea. Parte hartzaile bakoitza rolez aldatzen da gihar multzo eta gorputz ahalmen desberdinak lantzeko. Klase osoa eta anitza.

Noiz?

Asteartetan 19:00etan, ostiraletan 12:15ean, eskolako oporretatik kanpo

Abantailak:

45 minutuko klaseak, programa anitza tresnekin.

Norentzat?

Kirolzaleentzat.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria, 10 saioetarako, Jarduera Txartela.

Uretako bizikleta

Aurkezpena:

Uretan pedalatu uretako bizikleta baten gainean! Jarduera honek bizikletaren onurak eta uraren erresistentzia batzen ditu. Silueta mehatzeko, zangoak indartzeko eta sistema kardiobaskularra hobetzeko ezin hobea.

Noiz?

Astelehen eta asteazkenetan 12:00etan Uretako bizikleta intentsiboa (40 minutuko klasea), asteazkenetan 19:00etan, ostegunetan 19:15ean (30 minutuko klasea) eskolako oporretatik kanpo.

Abantailak:

30 ala 40 minutuko klaseak, programa anitza musikarekin, jarduerari eskainiriko bainutokia.

Norentzat?

Gorputz egoera onean direnentzat.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria,10 saioetarako, Jarduera Txartela.

Osasun Kirola

Kirolean lasaiki berriz aritu nahi dutenentzat, izan eritasun, zauri baten ondotik edo eguneroko motrizitate zailtasunengatik. Saioak egokituak dira eta Gorputz Ariketa Egokituetan formatuak diren profesionalek kudeaturik. Talde ttipiak dira norbanakoari egokituriko laguntza eskaintzeko gisan.

Noiz?

Astearte eta ostegunetan 16:00etan, eskolako oporretatik kanpo

Abantailak:

45 minutuko klaseak, programa anitza musikarekin, jarduerari eskainiriko bainutokia.

Norentzat?

Eguneroko jestuak egiteko zailtasunak dituztenentzat, medikuaren ordenantza dutenentzat.

Abonamendua:

Ikus dagokion orria

Kasu!

Bainutokitik atera behar da igerilekua hetsi baino 30 minutu lehenago.

Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira