Udal jardunak eta erabiltzaile diren elkarteak

Hendaiako Herriko Etxeak zenbait ikastaro eta animazio proposatzen dio publikoari, udal langileek emanik. Hendaiako edo Hendaiatik kanpoko elkarteek erabiltzen dute ere igerilekua beren jardunetan.

UDAL JARDUNAK

NINI IGERILARIAK ETA UR PARKEA

Larunbat goizeko saio horren arrakasta handiak laguntzen du uretarako beldurra gainditzen eta uretara ohituratzen adin txikienetik, josta eta familia giroan.

Larunbata 9etatik 10etara

IGERIKETA ESKOLA

Haurren igeriketa eskola asteazken goiz eta arratsaldetan egiten da eta 6 urtetik goiti igeriketa ikasten joateko aukera ematen du.

Lehenik eta behin, segurtasun desoreka eta mugitzeak konpontzen laguntzen die haurrei; gero, 3 urtetan zehar, igeri molde kodetuak (Bizkar gainekoa, Crawl, Tximeleta, bularrekoa) ikasten eta mugitze molde horietan hobetzen joateko aukera ematen die.

Urtero, gutxienik 300 haur datoz baliabide horren berritzera.

Asteazkena, 10:00 eta 10:45, Asteazkena 17:00, 18:00, 19:00.

Helduen igeriketa eskolak mota orotako jendeak hartzen ditu, igerilari sendoetatik hasi eta hasi berrietaraino, astean behin, giro atseginean eta, bereziki, kirol giroan. 1, 2, 3 edo 4 igeriketa, materialarekin edo materialik gabe, bi hezitzaileren aholkuen pean.

Astelehena 19:00, Asteartea 19:00.

UR GIMNASTIKA

Oso modan den jarduna da hori eta publiko mota orori (egoneko jendeak nola kirolariak) giharrak harmoniotsuki azkartzeko aukera ematen dio (gorputzaren goi eta behe aldeak) uraren euste eta erresistentzia baliatuz indartze tresna gisa.

45 minutu irauten duen musikadun ikastaro batean, jardun horrek erruz hobetzen du bihotz-biriketako ahalmena, giltzaduretako malgutasuna mantentzen du eta iraupen ahalmena hobetzen du.

Asteartea 20:00, Ostirala 16:30, larunbata 11:00.

ERABILTZAILE DIREN ELKARTEAK

Tokiko zenbait elkartek baliatzen dute igerilekua erregularki; udal jardunen segidan eta osagarri aritzen dira elkarteak. Igerilekura sartzea urririk dute Hendaiako elkarteek eta ordainpean Hendaiatik kanpokoek.

HENDAIAR ELKARTEAK

Hendaiako Igeriketa Kluba, kirol igeriketa kluba da; federazio igeriketako lehiaketetan parte hartzeko hartzen eta formatzen ditu igerilariak.
Webgunea ikus (leiho berria)

Hiru Kirol Hendaia, triathlon kluba (igeri, bizikletan ibili, korrika egin).
Webgunea ikus (leiho berria)

Hendaye Sauvetage Côtier «les corsaires», gehienbat natura ingurunean, ur geldoetako probetarako prestatzera eta beren teknikak hobetzera etortzen dira.
Webgunea ikus (leiho berria)

Agachon Club itsaspeko ehizan aritzen da apnean.
Webgunea ikus (leiho berria)

URPEAN, itsaspeko murgiltze kluba.
Webgunea ikus (leiho berria)

SNSM (itsas sokorrirako nazio sozietatea), bere eskuhartze taldeen hobetzera etortzen dira.
Webgunea ikus (leiho berria)

Hendaye Bidassoa Surf Club.
Webgunea ikus (leiho berria)

Hendaiaz kanpoko elkarteak

  • Orenbete: 95,00 € –  Lerro baterako: 27,00 €