Udalak eskaini ur jardunak

Udalak eskaini ur jardunak denentzat: Nini igerilariak, igeriketa eskola eta ur gimnastika

  1. Jardunetarako abonamendu txartelek iraila-erditik ekainaren bukaera arte balio dute. Gutxienik 20 ikastaldi emanen dira (salbu arazo teknikoren bat bada).

  2. Eskola oporretan eta besta egunetan ez da ikastaldirik izanen.

  3. Haurrentzako igeriketa eskola eta ur gimnastika klaseek 45 mn irauten dute, helduentzako igeriketa eskolako klaseek ordu bat.

  4. Jardunak ordaintzeko azken epea azaroko lehen larunbata da

  5. Abonamendua hartzen duenak edo haren ordezkariak bermatuko du ez duela hautatu duen ur jardunean aritzeko medikuaren kontraindikaziorik.

  6. Arropaz aldatzeko kabinak edo aldagelak dituzu eskura.

  7. 8 urtez peko haurrak heldu batek lagundu behar ditu eta haren erantzukizunaren pean izanen dira bainatokietara joan arte.

  8. Guraso edo laguntzaileei erregutzen diegu garaiz etor daitezen ikastaldia bururatzean, haurrak beren gain hartu eta, behar balitz, janzten laguntzeko.

  9. Aldageletara sartzea ikastaldia baino 10 minutu lehenago eginen da eta abonatuak igurikatu beharko du taldearen ardura duen hezitzaileak ureratzeko baimena eman arte.

  10. Abonatu” txartela hezitzaileei edota harrerako langileari aurkezteko gisan behar da ukan urte osoan.

  11. Urtean zehar galdatu diru itzulketarik ez da onartuko.

  12. Saioetan, higienea zaintzeko, abonatu bakoitzak bere bainatzeko txanoa eta bainujantzia behar ditu ukan. Galtzamotzak, likra eta beste “shorty” delakoak debekatuak dira.

Hendaiako Irandatz igerilekuko
bainatokiaren burua