Gizarte mistotasun kontratua bizitegi lagunduen eraikuntza sostengatzeko

Kotte Ecenarro auzapezak lau aldek sinaturiko bizitegiei buruzko gizarte mistotasun kontratu bat sinatu du ekainaren 29an Estatuarekin, Euskal Elkargoarekin eta LTEP-EPFL erakundearekin, bizitegi lagunduen eragileak bertan zirela. 

2020ko abenduaren 11ko prefet erabaki batez, Pirinio Atlantikoetako prefetak herriak bizitegi lagunduetan duen eskasia adierazi zuen, HBE-SRU Legeak eskatzen duen %25eko mailaren pean baita.   

Testuinguru horretan, 2022ko otsailaren 21eko 3 DS Legetik* (HBE-SRU Legea aldatu duena) datorren kontratu horrek zona gaitzetan bizitegi lagunduak ekoizteko eragiketa dinamikak sustatu nahi ditu.  

Halatan, bada, 2022ko abenduaren 14an Herri Kontseiluak onartu zuen bizitegi lagunduen eskasia duten herrietarako partzuergo kontratu baliabide horrek bizitegi lagunduen ekoizte helburuak erdiesteko bizitegi lagunduen eraikuntzak planifikatzeko aukera emanen dio. 

Lur funtsen arazoa 

Herriak eraikigarri den lur gutxi du eta arauek ezartzen dizkioten mugak jasaten ditu: sailkaturiko eta babesturiko guneak, Itsas Hegiaren Legea eta Itsas Hegiko Arriskuei Aitzina hartzeko Plana, Abadia eremuaren Itsasbazterraren Babes Erakundearen zaintza, Zero Artifizialtze Garbia (ZAG-ZAN) lurren artifizialtzea moteltzeko… horra gure lurraldean eraikitzea zailtzen duten lege zenbait. 

Horrez gain, Udalak, bere Tokiko Hirigintza Planaren (THP-PLU) berrikustearen harira, laborantzarako eman diren 11 ha (Legarralde) hiritartzetik kentzea hautatu du, hiri laborantzaren faboretan. 

urraspide proaktiboak egin dira 

Alabaina, Estatuak ezarri bizitegi lagunduen hirurteko ekoizpen kopuruak betetzeko, Herria etengabe aritu da bere esku dituen tresnak plantan ematen eta baliabide guztiak abiarazten: hutsik diren bizitegiak berriz merkaturatzea eta horien diruz laguntzeko esperimentazioa, herria Biharko Hiri Txikien programan kokatzea eta, horren bidez, hitzarturiko bizitegiak berriz merkatura ekartzeko finantza neurriak ezarriz, bigarren bizitegien gaineko bizileku zerga % 60ra igoz, eraikiriko funtsen gaineko zergaren zati bat kenduz Elkartasunezko Egiazko Alokantzan (EEA-BRS) diren bizitegientzat, 2023ko aurrekontuan funtsen erosteko 300 000 euroko kopuru bat ezarriz, mailegu bermea eskainiz bizitegi lagunduen programentzat, bizitegi lagunduen eragiketa baten finantza orekarako 300 000 € inguru eskainiz, bizitegi lagunduen ekoizpena sustatzeko Tokiko Hirigintza Planean (THP-PLU) garatu arau tresneria batez (% 60 baitezpadakoak).

ukituak diren eragile guztiak mahaiaren inguruan biltzea 

Gizarte mistotasunerako kontratuak Herria engaiatzen du antolaturiko heineratze ibilbide batean eta Estatuarekin eta bizilekuetaz eta harrirako laguntzaz eskudun den Euskal Hirigune Elkargoarekin lotzen du, bai eta Lurren Tokiko Erakunde Publikoarekin (LTEP-EPFL), lur funtsen eskura emateko funtsezko eragilea baita, bai eta bizitegi lagunduen erakundearekin ere.  

Halarik ere, Kotte Ecenarrok erran duenez, «Badugu, alde batetik, alor teknikokoa dena eta, beste aldetik, giza alorrekoa dena. Estatuaren aldetik baliabide juridikoetan, arauetakoetakoetan eta finantzazkoetan lagun dezala espero dugu, bai eta adi izan eta tokiko egoeretara egokitu dadila, zein bere eratakoa baita, betiere guztietan arazo bera agertzen delarik, hau da, lurralde osoan zehar pertsonak ostatatzea. Giza alde hori oso kontuz hartzekoa da; Herriak horri erantzun behar dio, noski, hala bizitegi lagunduen eraikitzean nola haien esleitzean».  

2023ko bilan Esperantza emailea 

Oraingoz, Estatuaren zerbitzuek onartzen dute Herria ikasle saiatua dela. Izan ere, 2023ko bilanak % 57.84ko egikaritze maila azaldu baitu eta bizitegi lagunduen ekoizpenaren kalitate helburuek ezarri diren betebeharrak (% 33.91 Gizarteratzeko Alokairu Mailegu Lagunduan (GAML-PLAI) eta % 26.44 Alokairurako Mailegu Lagunduan (AML-PLS)) betetzen baitituzte. Hala eta guztiz ere, herriak % 16.67ko bizitegi lagundu kopurua du, hau da, legeak eskatzen dituen % 25etik oraindik urrun. Auzapezak, halere, egin diren ahaleginak azpimarratu ditu «maila hori atxikitzeko besterik ez bada ere. Herriak ahalegin handiak egin behar ditu horretarako, bereziki eraikitze erritmo handiko hain bizi den lurralde batean» eta azpimarratu du ezen «bizitegi libreak eraikitzearekin batera, bizitegi lagunduen maila jaisten zaigu». 

*Zer dio 2022ko otsailaren 21eko 3 DS Legeak, Bereizteari, Deszentralizatzeari, Deskontzentratzeari eta Sinplifikatzeari buruzkoak?

Legeak hainbat neurri aurreikusten du bereizte alorrean, kartarako eskumenen alorrean, deszentralizatzearen alorrean (bizitegi lagundua, errepideak, EAD-RSA…), deskontzentratzearen alorrean eta tokiko jardunaren sinplifikatzearen alorrean. Hona hemen helburuak:

  • Bereiztea: kolektibitateei beren jarduna nork bere lurraldearen berezitasunetara eta nahietara egokitzeko aukera ematea 
  • Deszentralizatzea: tokiko hautetsiei egotea herrialdeko erronka handiak hurbiletik altxa ditzaten 
  • Deskontzentratzea: Estatua lurraldera hurbiltzea, kolektibitateen sostengatzeko 
  • Sinplifikatzea: tokiko jardun publikoa laguntzea 

Navigation de l’article