Hendaia Euskaraz ekitaldiak 10 urte betetzen ditu: estreinaldia martxoaren 6an!

Hendaia Euskaraz-en programa osoa (leiho berria)

Estreinaldi ofiziala

2019ko martxoaren 6an (asteazkena), 18:00etan, Kotte Ecenarro Hendaiako Auzapezak, eta Michelle Mounios-Adurriaga Euskara arduradunak Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen 10. edizioa ofizialki estreinatuko dute. Hautetsiak, parte hartzen duten elkarte eta udal zerbitzuak eta publikoa gomitatuak dira.

Txingudiko Bertso Eskolako bertsolariek ongi etorria eman ondoren, hautetsiek 10. aldi horren momentu nagusiak aurkeztuko dituzte, eta hilabete osoan Herriko Etxeko sartzean egonen den adierazpen-taula estreinatuko dute.

3 urtez jarduerak 10 egunetan bateratu ondoren, Udal Euskara Batzordeak hamargarren urtemuga ospatu nahi izan du, hilabete osoko programazio batera itzuliz. Baina hautetsien xedea da euskarak bere toki osoa ukan dezan, naturalki, Herriko Etxearen politikan eta ekitaldi guztietan. Horregatik, urte osoko programazioa lantzea erabaki dute, martxoko hitzordua mantenduz eta gutxienez euskarazko jarduera bat sartuz, Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen dituen gaikako aste eta ekitaldietan.

Momentu naguziak

Aurtengo egitarauko une nagusien artean, Anje Duhalderen kantaldia edo Txillardegi, Hendaian bizi izan zen eta euskara batua sortzen lagundu zuen euskal hizkuntzalariari eskainiko zaion omenaldia. Baina aurten ere, Hendaiako elkarteak eta udal zerbitzuak mobilizatu dira, denei mota anitzeko programazio aberatsa eskaintzeko gisan. Publiko zabal bati gustatuko zaiola ez dago zalantzarik.

Zeremoniak segitu du Akelarre taldeko dantzariek eskaini agurrarekin eta Lanetik Egina elkarteko triki eta pandero taldeak abestu kantuekin, baso baten inguruan bukatu aitzin.

Programa

Martxoaren 6an

18:00: Estreinaldi ofiziala. Proiektua eta egitarauaren aurkezpena. Txingudiko Bertso Eskolak, Akelarre dantza taldeak eta Lanetik Eginako triki eta pandero taldeak animaturik. Herriko Etxean

Martxoaren 7an

20:30: Kantaldia: ANJE DUHALDE (ikusi azkeneko orrian). Variétés zine-antzokian:

Martxoaren 8an

17:30 – 18:30: Yogaren ezagutzea familian eta euskaraz (4-8 urte bitarteko haurrak gurasoekin). Kiran Shanti elkartean, Pausuko errepidea, 74 (Intzuran). 5€ familia bakoitzeko.

Martxoaren 9an

Ihauteriak

Martxoaren 12an

17:30 – 19:30: Generoaren Sozializazioa. Euskarazko mintzaldi-tailerra, 7 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoentzat, Jaime Altuna antropologoaren eskutik. Dohainik, toki kopuru mugatua. Ikastolak antolaturik. Mediatekan.

Martxoaren 13an

15:00 – 16:00: Hendaiako Hondartza auzoaren bisita familientzat euskaraz (8 urtetik goiti). Dohainik. Hendaiako Turismo Bulegoak antolaturik. Hitzordua Turismo bulegoan.

17:30 – 18:30: Yogaren ezagutzea familian eta euskaraz (9-12 urte bitarteko haurrak gurasoekin). Kiran Shanti elkartean, Pausuko errepidea, 74 (Intzuran). 5€ familia bakoitzeko. Martxoaren 14an

17:30 – 19:30: Generoaren Sozializazioa. Euskarazko mintzaldi-tailerra, 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoentzat, Jaime Altuna antropologoaren eskutik. Dohainik, toki kopuru mugatua.  Ikastolak antolaturik. Mediatekan.

Martxoaren 15ean

20:30: Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak. EZEZTATUA ! (Euskarazko antzerkia (ikusi azkeneko orrian). Mendi Zolan kulturgunean.)

Martxoaren 16an

9:30 – 12:00: “Udaberriko garbiketa handia Hendaiako itsasbazterrean”. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa. Proposatutako topagune anitzen artean, Kanetakoa euskaraz animatua izanen da. Antolatzaileak: Hendaiako Herriko Etxea eta IEZI Euskal Itsasbazterra. Komeni da izena ematea – 05.59.74.16.18 – abbadia.cpie.accueil@hendaye.com

15:30 – 17:00: Erleak, polinizatzaileak eta pestizidak. Erlegintzari buruzko erakusketaren bisita gidatua euskaraz. Prezio librea. IEZI Euskal Itsasbazterrak antolaturik. Asporotsttipi Erlaitzaren etxean.

Martxoaren 17an

11:00: Udaberriko Besta “Musua” ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik. Akelarre elkarteak antolaturik. Erreserbak martxoaren 1etik goiti: Hendaiako Bakarxoko eta Irungo Real Union ostatuetan. Prezioa: 8,50€ (laguntza bat emanen zaio Integrazio Batzordeari). Daniel Ugarte pilotalekuan.

Martxoaren 20an

18:00 – 20:00: Hizkuntza-bikoteentzako jokoak. Gazte Informazio Bulegoan izena eman duten frantsesa/euskara hizkuntza-bikoteek mintza praktika egiteko gaualdia, joko batzuen inguruan. Dohainik. Izen-ematea derrigorrezkoa Gazte Informazio Bulegoan 03/18a aitzin: 05.59.20.41.41 – Haur eta Gazte Animazio Zerbitzuak eta Gazte Informazio Bulegoak antolaturik. Ondarraitz klubaren egoitzan.

Martxoaren 21ean

10:00: Zure txanda, Malu! Haur ttipientzako ikuskizun elebiduna, Au Fil du Théâtre konpainiaren eskutik. Haurtzaindegiko haurrentzat bakarrik. Dongoxenia haurtzaindegi elebidunean

Martxoaren 22an

ZUBILANAK EGINEZ. Ibilaldi-erakusketa eta mintzaldia euskal mitologiaren inguruan.

9:00 – 11:00 & 14:00 – 16: 00: erakusketaren bisita gidatua eskoletako ikasleentzat (baitzepadakoa da erreserbatzea).

11:00 – 12:30 & 16:00 – 18: 00: publikoarentzako bisita librea.

18:00: Mintzaldia Ixabel Millet-en eskutik. Bi’Arte elkarteak antolaturik. Dohainik, toki kopuru mugatua. Mediatekan

Martxoaren 23an

11:00 – 12:00: Euskaraz irakurtzen ausartu! Irakurketa tailerra, 0-4 urteko haurren guraso erdaldunentzat, Libre Plume elkartearen eskutik. Dohainik, toki kopuru mugatua. Izen-ematea aholkatua: . Euskal Hirigune elkargoak antolaturik, Kalakaño ekitaldiaren baitan. Xehetasunak: 06.01.07.61.28. Mediatekan.

18:00: Kantu Lotoa. Korrikaren aldeko kantu lotoa. Prezioa: 2€ kartoia. Hendaiako AEKk antolaturik, Korrika Kulturalaren karietara. Bakarxoko ostatuan

Martxoaren 24an

Mutxiko Besta. Goizean zehar: Txistularien alardea hiri-barnean
11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan
13:00: Aperitifa alaitua eta kantu bazkari herrikoia. Ondotik, mutxikoak eta euskal dantza herrikoiak Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenia)Mutxiko elkarteak antolaturik.

17:00: Linbo Planeta. Euskarazko antzerkia (ikusi azkeneko orrian). Mendi Zolan kulturgunean.

Martxoaren 27an

8:45 – 12:30: “Euskara, ikastetxetik plazara” seminarioa. Euskararen erabilera eskolaz kanpo bultzatzeko baliabideak lantzeko hirugarren lan bilkura. Izen-ematea derrigorrezkoa martxoaren 24a aitzin: . Mintzalasai – Eusko Ikaskuntza – Euskararen Urtaroa – Hendaia Euskaraz arteko lankidetza. Autoportuko gelan (Intzurako industrialdean).

15:00: Zine Euskaraz: “Herensugeak: Haritzaren Bihotza”. Publiko gaztearentzako animazio filma. Euskaraz, azpititulurik gabe. Prezioa: 5,50€ eta 4€ (14 urte pekoak). Variétés zinegelan

19:30: Zine Topaketa: “Margolaria”  Pintxo-pote
20:00: Aurkezpena Oier Aranzabal zuzendariaren eskutik, eta ondotik “Margolaria” dokumentalaren proiekzioa (euskaraz, frantsesezko azpitituluekin).
Filmaren ondotik: Topaketa musikala, Oier Aranzabal zuzendaria eta Mikel Urdangarin musikariarekin
Prezioa: 5,50€

Martxoaren 28an

18:30: “Txillardegi Hendaiatik: sorterrira itzultzeko azken geltokia”. Mintzaldia eta erakusketa. “Euskara batuaren aita” deitua izan den Txillardegi idazle eta hizkuntzalaria Hendaian bizi zen urte batzuk eta, hura gogoratuz, “Txillardegi Herri Ekimena” elkarteko Fito Rodriguez idazlea mintzatuko da. Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera. Dohainik. Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, Korrika Kulturalaren karietara. Herriko Etxean – Kontseiluaren gelan

Martxoaren 29an

20:30: Bakean dagoenari bakean utzi. Umorezko ikuskizuna euskaraz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraien eskutik. Hendaiako AEKk antolaturik, Korrika Kulturalaren karietara. Sartzea dohainik. Mendi Zolan kulturgunean.

Martxoaren 30ean

10:00 – 12:00: Antzerkia familian. Antzerki tailerra euskaraz familientzat (7 urtetik gorako haurrak heldu batekin), Chimères antzerki taldeko Amaia Hennebutte-n eskutik. Dohainik, toki kopuru mugatua. Izen-ematea derrigorrezkoa martxoaren 29a aitzin : mendizolan@hendaye.com – 05.59.48.30.49. Mendi Zolan kulturgunean

17:00 – 18:30: Abbadia bertsotan. Abbadia gazteluaren bisita euskaraz, Odei Barroso bertsolariarekin. Prezioak: 10€ / 5€ (6-13 urteko haurrak). Toki kopuru mugatua, aholkatua da erreserbatzea: www.chateau-abbadia.fr – 05.59.20.04.51. Abbadia gaztelu-behatokian

IKUSKIZUNEN ALDETIK…

Martxoaren 7an

20:30: KANTALDIA: ANJE DUHALDE. Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek antolaturik. Prezioak: 12€ / 6€ / 4€. Txartelak salgai emanaldia baino aste bat lehenago Mendi Zolan kulturgunean, eta bertan 45 mn lehenago. Variétés zine-antzokian.

Martxoaren 15ean

20:30: BABESLEKU ARROTZAK eta ANIMALIA BAKARTIEN HOTSAK. Rubik konpainia (Bilbo) – Iraupena: 60 mn. Euskarazko antzerkia, (14 urtetik goiti aholkatua). Kultur Sasoiaren baitan. Prezioak: 12€ / 6 €. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-tourisme.fr webgunean. Mendi Zolan kulturgunean.

Martxoaren 24an

17:00: LINBO PLANETA. Dejabu konpainia (Errenteria) – Iraupena: 50 mn. Publiko gaztearentzako antzerkia euskaraz (6 urtetik goiti). Euskal Hirigune Elkargoak antolaturik. Prezioak: 10€ / 6€ / 4€. Argibideak eta erreserbak: 06 35 16 25 91 eta www.kultura-bidean.eu webgunean. Mendi Zolan kulturgunean.

BAITA ERE…

Beste euskarazko jarduerak hilabetean zehar

Asteazken guztiz

18:00: Mintzalaguna. Elkarrizketak euskaraz baso baten inguruan. Baleak elkartean.