Hendaia Euskaraz

HENDAIA EUSKARAZ, hamazazpigarren aldia

Martxoan, Hendaia euskaraz bizi da!

Badu 17 urte Hendaiaren bihotza euskararen erritmoan taupaka ari dela udaberri guztiz. Martxoa euskararen hilabetea bilakatzen da: bizitasun hats bat irakurtzeko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko… eta batez ere euskaraz bizitzeko.

Hendaia Euskaraz ekitaldi bat baino gehiago da: Udalaren engaiamendu sendo eta jarraikiaren adierazpena da, elebitasunaren eta euskal kulturaren alde. Hizkuntza ez ezik, kultur programazioa, toponimia, seinaletika edota herriko komunikazioa ere biltzen ditu politika horrek. Hendaia Ipar Euskal Herriko herri aitzindarietako bat da euskararen arloan.

Hendaia Euskaraz Udalak elebitasunaren eta euskal kulturaren alde eramaten dituen ekintzen jarraipenaren baitan kokatzen da.

Udalak euskararen alde duen engaiamendua ez da martxora mugatzen: urte osoan hedatzen da. Hala ere, hilabete horrek momentu indartsua izaten segitzen du, non arreta euskaraz jartzen den eta hendaiarrak, gazteenetatik hasi eta zaharrenetaraino, eskainitako ekintza ugarietan parte hartzera gomitatuak diren.

Hilabete bat, Euskara ospatzeko hamaika modu

Ekitaldi hau publiko orori zuzendua da: kuriosoak, zale errabiatuak edo sinpleki deskubritzeko gogoa dutenak, bakoitzak bere plazera aurkituko du kultur mosaiko honetan. Aurtengo edizioaren momentu garrantzitsuen artean, sorginkeriari buruzko hainbat hitzordu, Claude Labat eta Markoren erakusketaren inguruan, talentu handiko musikariz inguraturiko Tapia eta Leturiaren kontzertua, Axut! eta Artedrama konpainien azken ikuskizuna, ON! plataforma berriaren aurkezpena edota euskarazko kirol jarduerak Irandatz igerilekuan.

Gomitatzen zaituztegu herriko zerbitzuek eta Hendaiako elkarteek osaturiko egitarau hau ezagutzera, eta proposaturiko jardueretan parte hartzera. Presta zaitezte kolore anitzeko martxoa bizitzeko, non euskara nonahi izanen den, denentzat eta denekin.

Egitaraua

KASU! Programa aldaketa

Martxoaren 5ean iragan behar zen ON.eus plataformaren aurkezpena gibelatua izan da!

Data berria: Martxoaren 31n, asteartea
18:30
Hendaiako Gaztelu Aretoan

Martxoaren 4an

15:00

1605 – 1615 Sorginkeria, jukutriak eta dantzak

Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean
Claude Labat historialariaren eta Marko marrazkilariaren erakusketaren euskarazko bisita gidatua.
Dohainik.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Erakusketa martxoaren 28a arte irekia, asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:00

Claude Labat historialariaren eta Marko marrazkilariaren urratsak jarraituz, ikus ezazue Lapurdiko eta Nafarroako sorgin ehiza ospetsuei buruzko kolore handiko erakusketa hau.

XVII. mende hastapenean Euskal Herrian izan ziren gertakariei buruzko begirada berri bat.

Haien anbizioa: jasotako ideiak deseraikitzea, historialarien azkenaldiko lanak argitan ezartzea eta sorginkeria, haren fantasiak eta garai hartako Europako gizarteen pentsamolde mamitsuak ilustratzea.

Euskararen hilabetea dela eta, CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteak erakusketa honen bisita gidatua proposatzen dizue. Aipatutako gaia dela eta, bisita hau gehiago publiko heldu bati zuzendua da.

Martxoaren 6an eta 20an

18:00 – 19:30

Kantuz Kantu

Akelarre elkartearen egoitzan, Askatasunaren karrika, 3
Euskal kantu herrikoiak taldean kantatzeko hitzordua.
Dohainik.
Mintzaian elkarteak antolaturik.

Hitzak banatuko zaizkizue, eta musikari batek lagundurik, momentu aproposa da euskal errepertorio tradizional eta herrikoia osatzen duten kantuak elkarrekin ezagutzeko edo errepikatzeko!

Jarduera hau urte osoan proposatua da, hilabeteko 1. eta 3. ostiraletan.

Martxoaren 7an

17:00 – 01:00

Release Party RTZ

Gaztelu Aretoan
Hiri kulturen inguruko animazioak.
17:00etatik goiti skate eta hip-hop dantza iniziazioak, mikro irekia Kramsa kolektiboarekin.
21:00etatik goiti kontzertuak.
01:00etatik goiti DJ Üskülüz Gaztetxean.
Prezioak: 10€ aitzin-salmentan / 15€ bertan.
Lanetik Egina elkarteak antolaturik.

RTZ taldearen disko berriaren ateratzearen karietara, Lanetik Egina elkarteak Hip Hop kulturaren inguruko egun bat proposatzen du euskaraz, Hendaiako Gaztelu Aretoaren zabaldegian.

Arratsaldean, animazio ezberdinak izanen dira, denei irekiak eta esku-hartzaile euskaldunek animaturik: hip hop dantza iniziazioa, skate eta mikro irekia KRAMSA kolektiboaren eskutik.

Gauean, RTZ taldeak bere azken diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du, bere gomitatuekin: La BASU, ØDEI eta The Border Kidz.

Azkenik, besta luzatu nahi dutenak Gaztetxean elkartzen ahalko dira kontzertuen ondotik, DJ Üskülüz bertan izanen da animatzeko.

Martxoaren 8an

11:30

Emazteen soka dantza

Errepublika plazan
Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari.
Mutxiko Elkarteak antolaturik.
Eguraldi txarra balitz, Gaztelu Aretoan.

Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari, Mutxiko Elkarteak hitzordua ematen dizue emazteen soka dantza ikusteko, Errepublika plazan. Ondotik, mutxiko batzuk dantzatuko dira, eta kalejira edo dantza luze batekin bukatuko da ekitaldia (gizonak ere ongi etorriak dira!).
Eguraldi txarra balitz, Gaztelu Aretoan iraganen da.

Martxoaren 10ean

18:00

Egonaldia ateratzea: Amaia Carrère & Asisko Urmeneta

Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean
Sorkuntza egonaldian egindako lanaren aurkezpena.
Dohainik.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra egiturek, elkarlanean, bi hilabeteko euskal literatura sorkuntza egonaldia eskaini diote Amaia Carrere idazleari. Lehen hilabetea Hendaiako Abadia eremuan den Nekatoenea baserri zaharberrituan iragan zen. Bigarren hilabetea Pasai Donibaneko Hugoenea egoitzan pasa ondoren, Amaiak, aitzinatutako lanaren berri emanen digu Asporotsttipin, Asisko Urmenetaren laguntzarekin. Haiekin trukatzeko parada eskaintzen dizuegu eta sorginkeriaren inguruan solastera gomitatzen zaituztegu

Martxoaren 11n

14:00 – 17:00

Andaye, Oroitzapenen Hirian

Museoaren bisita, euskarazko galdetegi elektroniko batekin.
Dohainik, toki kopuru mugatua. Sakeleko telefonoa ekarri.
Erreserba derrigorrezkoa
Hendaia Turismok antolaturik.

Sartu iraganak bizia hartzen duen mundu batera, gaikako 9 gela liluragarriren bitartez, bakoitzak Hendaiako eta, oro har, Euskal Herriko historiako esperientzia sakon eta interaktibo bat eskainiz.

  • Ezagutu euskal mitologiaren sakontasuna, non antzinako kondairak bizitzen diren istorio liluragarrien eta artefaktu misteriotsuen bidez. Ondoren, murgil zaitez sorginkeriaren mundu liluragarrian, non arbasoen tradizioek misterioarekin eta ezkutukoarekin bat egiten duten.
  • Arakatu aro modernoa bere distira eta konplexutasun osoan. Itsas historiako ozeano nahasia zeharkatu Bizkaiko Golkotik San Lorentzoko ertzeraino; ezagutu nabigatzaile ausarten istorioak eta kostaldeko lurralde hauen patua sortu zuten borroka epikoak.
  • Murgil zaitez Bigarren Inperioko eta Hogeitako Orroko giro nahasian, eskualdean aztarna ezabaezina utzi zuen gizarte, kultura eta politika istiluen garaian.
  • Gogoratu XX. mendeko munduko gatazkak eta Espainiako Gerra Zibila.
  • Ezagutu kontrabandoaren mundu intrigazkoa, Bidasoa ibaiaren ertzean loratu den jarduera klandestinoa.
  • Gogoratu Europako mugen kudeaketa Schengen akordioak eta euroa ezarri aurretik…
  • Harritu gaitzazu txipiroiak eta euskal pastela prestatuz!

Arratsalde horretan, parte hartzaileek gela guztiak beren erritmoan bisitatzen ahalko dituzte. Sakeleko telefonoan deskarga daitekeen galdetegiak bisita interaktiboa egiteko aukera eskainiko die.

19:00

Euskal dantza eta generoari buruzko hausnarketa historian zehar

Mintzaldia, Oier Araolazaren eskutik. Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera.
Dohainik.
Akelarre elkarteak antolaturik
Mediatekan

Euskararen hilabetearen kari, Akelarre elkarteak Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoa gonbidatzen du. Oier jada egon zen Hendaiako Mediatekan pasa den abenduan, Olentzerori buruzko mintzaldi biziki interesgarria eskaintzera. Mintzaldi honetan, euskal dantzaren historian zehar, emakumeek izan duten lekua aztertuko du Oierrek. Gaur egungo egoeraren inguruko aurkezpen eta hausnarketa ere egingo ditu.

Mintzaldia euskaraz izanen da, aldibereko itzulpena eskainiko da ere frantsesera.

Martxoaren 12an

18:00

Gernika Batailoia

Mediatekan
Dokumentalaren proiekzioa eta liburuaren aurkezpena.
Dohainik, toki kopuru mugatua.

2025eko maiatzaren 8an 80 urte betetzen direla-eta Munduko Bigarren Gerla Europan bururatu zela, Franck Dolosor kazetariak Gernika Batailoiari buruzko liburua plazaratu du.

1945eko apirilean, Pointe de Grave aldeko guduetan, bost gudarik bizitza galdu zuten, eta beste hogei bat zaurituak izan ziren.

2015ean, Iban Gonzalez zuzendariarekin, dokumental bat egin zuen jada, Frantzian nazien kontra borrokatu zen euskal talde militar bakarrari buruz. Orain, Pamiela argitaletxearekin elkarlanean, Franck Dolosor-ek Gernika Batailoiari buruzko argazkiak, dokumentuak eta plazaratu gabeko elkarrizketak aurkezten ditu.

Zatozte liburua eta dokumentala deskubritzera, eta idazlearekin solastatzera: topaketa horretan, hendaiar familiak inplikatzen dituen anekdotak kontatuko dira.

Martxoaren 13an

18:00 – 19:30

Ibilaldi kontatua Maddi Zubeldiarekin

Larretxean – Abadiako Eremuan
Ibilaldi kontatua eta kantatua.
Prezioa: 6€.
Dohainik 12 urtez pekoentzat.
Izen-ematea https://cpie-littoral-basque.eu webgunean.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Ibilaldi kontatu eta kantatu horretan, Maddi Zubeldia kantariak Nekatoren urratsetan zureak sartzera eramanen zaitu Abadiako eremuan zehar. Neska xume bat, landa eremuan bizitza lasaia bizi zuena eta gizonen eromenaren zurrunbiloan murgildua izan zena, De Lancren sorgin ehizaren biktima, diferentzia, askatasuna, batez ere emakumeei dagokienez, jasaten ez zuen gizarte batean.

Jarduera hau martxoaren 28a arte Asporotsttipin ikusgai den Claude Labat eta Markoren “Sorginkeria, Jukutriak eta dantzak” erakusketari lotua da.

Martxoaren 19an

12:30

Ur-gimnastika euskaraz

Irandatz herriko igerilekuan
Herriko langileentzat bakarrik.
Dohainik, toki kopuru mugatua.
Izen-emateak:

Euskararen hilabetearen karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Kirol zerbitzuak herriko langileak ur-gimnastika euskaraz ezagutzera gonbidatzen ditu, Irandatz udal igerileku berrian. Jarduera hau agente euskaldunei eta euskara ikasten dutenei zuzendua da nagusiki.

Martxoaren 20an

20:30

Sorgina banaiz

Variétés zinegelan
Asisko Urmenetaren dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Zinemaren ohiko prezioak.
Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Sorgin ehiza garaia aztertuz aspaldi dabil Asisko Urmeneta. “Sugarren mende” komikia eta margoak lagun, hainbat aipamen egin ondotik dokumental batean sakontzea erabaki du. Ahanzturaren eta mitoen aurkako antidoto bat proposatzen dute zuzendariak berak, filmaren taldeak eta parte-hartzaile anitzek. Akelarre asmakuntza historikoa buruz behera emanez, “sorgin” hitza galdezkatuz, bai Historia ikuspuntu batetik, bai herritarren ikuspuntutik. Dokumentala 2025eko irailean Ataungo zinema aretoan estreinatu zen, Euskal Herrian gaindi herriz-herri bira bat irekitzeko asmoz.

Filmaren proiekzioaren ondotik (jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin), solasaldia izanen da zuzendariarekin (euskaraz, aldi bereko itzulpena frantsesera). Dokumental hau martxoaren 28a arte Asporotsttipin ikusgai den Claude Labat eta Markoren “Sorginkeria, Jukutriak eta dantzak” erakusketari lotua da.

Martxoaren 21ean

14:00 – 18:00

Euskara uretara!

Irandatz herriko igerilekuan
Denentzako doako atelierrak euskaraz udal igerilekuan (atelier bakoitzaren iraupena 30 mn).
14:30 > Ur-gimnastika (16 urtetik goiti)
15:30 > Igeriketa aholkuak (helduak)
16:30 > Lehen sokorri keinuak (familiak, 8 urtetik goiti)
17:30 > Uretako bizikleta eta ibilaldia (16 urtetik goiti)
Prezioak: igerilekurako sartzearen prezioa

Irandatz igerilekuaren berriz zabaltzearen kari, Hendaiako Udal Kirol zerbitzuak gonbidatzen zaituzte ekipamendu berri horretan proposatuak diren uretako jarduera ezberdinak ezagutzera. Igerilekurako sarrera baten prezioan, ordu guztiz parte hartzen ahalko duzue euskaraz animaturiko 30 minutuko atelierretan. Zuek ere, beraz, uretara… euskaraz!

Martxoaren 22an

11:30

Mutxikoak

Gaztelu Zahar pilotalekuan
Euskal dantza herrikoiak.
Dohainik.
Mutxiko Elkarteak antolaturik.

Mutxiko Elkarteak Gaztelu Zahar pilotalekura gonbidatzen zaituzte, mutxikoak eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoiak dantzatzera.

Hitzordu hau hilabetero iragaten da, 4. igandean, eta euri egiten badu, aterpean eginen da.

Martxoaren 24an

17:30

Aurrerapena: HASIAN HASI

Mendi Zolan kulturgunean
Objektu antzerkia euskaraz.
Dohainik.
Erreserbak Mendi Zolan eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

“Hasian Hasi” esperientzia indibidual bat da, ikuslea ikusteko eta entzuteko aukera ematen duena, ikuskizun txiki bat, entzuteko kabina ibiltari batean. Ikusleek, ipuin tradizional baten interpretazio bat halabeharrez aurkituko dute. Kabinara sartu aintzinetik, hainbat objektu artean hautatu beharko dute. Objektu bakoitzak ipuin bat irudikatzen du. Horrela, ez dute istorioa hautatzen, baina hautatutako objektuari esker, antzerki eszena txiki bat bizitzeko aukera izango dute, beren istorioaren bururapena bizitzeko.

Ikusgarri hau 2026ko Antzerkiaren Maiatza festibalean programatua da.

Ikuskizuna 16:30etik 18:30era proposatua da, eta ondotik, artistekin solastatzeko aukera izanen da 18:30etik goiti (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera).

Martxoaren 25ean

04:45 – 05:00

Korrika Hendaian

Hendaiako hirian
AEKk antolaturik.
Ibilbide zehatza korrika.eus webgunean.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 24. edizioa dugu. Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, Bilbon bukatzeko martxoaren 29an, Euskal Herri osoa 10 egunez zeharkatu ondoren. Pausuko bidetik sartuko da Hendaiara goizeko 4:45ak aldera martxoaren 25ean. Ondotik, Hapetenea, Raphaël Lassallette, Xurienea, Tunelgo, Zubiko, Elizako eta Askatasunaren karrikak hartuko ditu, De Gaulle etorbidean bukatzeko, Irunera Santiago zubitik sartu aitzin goizeko 5:00ak aldera.

Eskoletako haurrek ere korrika eginen dute euskararen alde, haientzako Korrika Txikia martxoaren 27an antolatuko baita.

Zuek ere Korrika lagun dezakezue, bizkarrekoak edo jantziak erosiz, Korrika Kulturalaren baitan proposaturiko jardueretan parte hartuz, eta noski, korrika eginez!

Martxoaren 26an

19:30

AA Aita

Umorezko bakarrizketa Jon Plazaolaren eskutik.
Prezioa: 10€ – Aitzin-salmenta: akelarre.eus
Akelarre elkarteak antolaturik.
Variétés antzokian

Jon Plazaolak, aita izan ondoren eta aitatasunaren inguruan egindako gogoetatik abiatuta, “AA AITA” ikuskizuna sortu du. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia ardatz hartuta. Aurreko lanen arrakastaren ondoren, esperientzia pertsonalak baliatzen ditu patetismoa eta ergelkeria propioa zein giza izaerari dagokiona aztertzeko. Helburua argia da: publikoak barre egitea, eguneroko kezkak alde batera utzita, hausnarketa sakonetan sartu gabe.

Pintxo pote bertan.

Martxoaren 27an

20:30

KONTZERTUA: Tapia eta Leturia

Gaztelu Aretoan
Tapia eta Leturia 9 musikarirekin.
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko.
Aitzin-salmenta Mendi Zolan eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

Tapia eta Leturia bueltan dira. Soinujole baten eta pandero-jole baten konbinazioa baino askoz gehiago dira. 1984tik, lehen aldiz elkartu zirenetik, trikitixaren doinua agertoki posible guztietara eraman dute: txapelketetatik jai eta erromerietara, aretoetatik eta folk eta rock jaialdietatik ere igaroz. Baina, batez ere, triki garaikidearen munduko benetakotasunaren marka erregistratua dira: bi musikari, testuinguru posible guztietara egokitzen dakitenak.

Ez galdu kontzertu paregabe hau!

Martxoaren 28an

9:30 – 11:30

Udaberriko garbiketa Hendaiako itsasbazterrean

Txingudiko Badiako behatokian
Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa.
Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Izen-ematea https://cpie-littoral-basque.eu webgunean.

Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteak Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa antolatzen dute. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntario honek (elebitan) Hendaiako biztanleak, elkarteak, auzo batzordeak eta enpresak mobilizatzeko aukera ematen du. Hendaia Euskaraz-en kari, ekitaldi horretan parte hartzea proposatzen dizuegu.

Zatozte itsasbazterra garbitzera eta bioaniztasuna ezagutzera!

Txingudiko Badiako behatokiko bilgunea (Kontsulatuaren biribilgunean) euskaraz animatua izanen da.

19:30

Heriotzak Eduardo du izena

Borderline Fabrikan
Euskarazko antzerkia Formol Antzerki Taldearen eskutik.
Prezioak: 8€ / 10€.

Mezu bat iritsi da kontrolera. Poema bat dela uste dugu. Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo besterik ez dira geratzen. Suntsipen orokorra. Barruko iluntasunean egin dezakegun gauza bakarra izarrak izatera jolastea da. Argi txikiak gara, pauso ahalketiz. Agurrak, poesia eta musikita.

 

Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. Urteurrena ospatzeko Formol Laborategiaren poesia ez-errezitaldia. Biziei ere omen.

Martxoaren 29an

18:30

NOR NAIZEN BANEKI

Mendi Zolan kulturgunean
Euskarazko antzerkia.
Iraupena: 130 minutu.
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko.

Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?

Ikusgarri honek sortze-egonaldia egin zuen 2025eko ekainean Mendi Zolan kulturgunean. Beste emanaldi bat antolatuko da kolegio eta lizeoetako ikasleentzat martxoaren 30ean.

Martxoaren 31n

18:30

ON! Euskarari buruzko erreferentziazko plataforma

Gaztelu Aretoan
On.eus plataformaren aurkezpena.
Euskaraz, aldi bereko itzulpena frantsesera.
Dohainik.
Aurkezpena 14:00etan herriko langileentzat.

2025eko irailaren 16an Baionan aurkeztu zen www.on.eus, euskararen biziberritzean engaiatutako elkarte eta instituzioentzako plataforma pedagogiko eta partekatu berria da. Proiektua “ON! Piztu” elkarteak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bultzatu dute, Europako FEDER funtsen eta EEPren sustenguarekin.

ON.eus eduki sakabanatuak bildu, sailkatu eta herritarren esku jartzen ditu, hizkuntza eta kultura aniztasuna kontuan hartuz. Izan haur euskaldunen guraso, euskaraz ikasten ari diren heldu, euskaraz bizi nahi duen euskaldun edo interesa duen erdaldun, zatoz plataformak eskaintzen dituen tresnak ezagutzera (artikuluak, bideoak, aholkuak, ikastaroak, ipuinak, podcastak eta jokoak) eta elkarteko kideekin solastatzera.