Hendaia Euskaraz

HENDAIA EUSKARAZ, hamazazpigarren aldia

Martxoan, Hendaia euskaraz bizi da!

Badu 17 urte Hendaiaren bihotza euskararen erritmoan taupaka ari dela udaberri guztiz. Martxoa euskararen hilabetea bilakatzen da: bizitasun hats bat irakurtzeko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko… eta batez ere euskaraz bizitzeko.

Hendaia Euskaraz ekitaldi bat baino gehiago da: Udalaren engaiamendu sendo eta jarraikiaren adierazpena da, elebitasunaren eta euskal kulturaren alde. Hizkuntza ez ezik, kultur programazioa, toponimia, seinaletika edota herriko komunikazioa ere biltzen ditu politika horrek. Hendaia Ipar Euskal Herriko herri aitzindarietako bat da euskararen arloan.

Hendaia Euskaraz Udalak elebitasunaren eta euskal kulturaren alde eramaten dituen ekintzen jarraipenaren baitan kokatzen da.

Udalak euskararen alde duen engaiamendua ez da martxora mugatzen: urte osoan hedatzen da. Hala ere, hilabete horrek momentu indartsua izaten segitzen du, non arreta euskaraz jartzen den eta hendaiarrak, gazteenetatik hasi eta zaharrenetaraino, eskainitako ekintza ugarietan parte hartzera gomitatuak diren.

Hilabete bat, Euskara ospatzeko hamaika modu

Ekitaldi hau publiko orori zuzendua da: kuriosoak, zale errabiatuak edo sinpleki deskubritzeko gogoa dutenak, bakoitzak bere plazera aurkituko du kultur mosaiko honetan. Aurtengo edizioaren momentu garrantzitsuen artean, sorginkeriari buruzko hainbat hitzordu, Claude Labat eta Markoren erakusketaren inguruan, talentu handiko musikariz inguraturiko Tapia eta Leturiaren kontzertua, Axut! eta Artedrama konpainien azken ikuskizuna, ON! plataforma berriaren aurkezpena edota euskarazko kirol jarduerak Irandatz igerilekuan.

Gomitatzen zaituztegu herriko zerbitzuek eta Hendaiako elkarteek osaturiko egitarau hau ezagutzera, eta proposaturiko jardueretan parte hartzera. Presta zaitezte kolore anitzeko martxoa bizitzeko, non euskara nonahi izanen den, denentzat eta denekin.

Egitaraua

Martxoaren 4an

15:00

1605 – 1615 Sorginkeria, jukutriak eta dantzak

Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean
Claude Labat historialariaren eta Marko marrazkilariaren erakusketaren euskarazko bisita gidatua.
Dohainik.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Erakusketa martxoaren 28a arte irekia, asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:00

Claude Labat historialariaren eta Marko marrazkilariaren urratsak jarraituz, Lapurdiko eta Nafarroako sorgin ehizari buruzko erakusketa koloretsua ezagutzeko aukera.
XVII. mende hasieran Euskal Herrian gertatutako pasarteak beste ikuspegi batetik lantzen dira.
Jasotako ideiak deseraiki, historialarien azken ikerketak argitan jarri eta garaiko gizarteen pentsamoldeak ilustratzea dute helburu.
Gaia dela eta, bisita publiko heldu bati zuzendua da nagusiki.

Martxoaren 5ean

18:30

ON! Euskarari buruzko erreferentziazko plataforma

Gaztelu Aretoan
On.eus plataformaren aurkezpena.
Euskaraz, aldi bereko itzulpena frantsesera.
Dohainik.
Aurkezpena 14:00etan herriko langileentzat.

www.on.eus plataforma 2025eko irailaren 16an aurkeztu zen Baionan.
Euskararen biziberritzean engaiatutako elkarte eta instituzioentzako tresna pedagogiko eta partekatua da.
Artikuluak, bideoak, aholkuak, ikastaroak, ipuinak, podcastak eta jokoak biltzen ditu, publiko anitzari zuzenduta.

Martxoaren 6an eta 20an

18:00 – 19:30

Kantuz Kantu

Akelarre elkartearen egoitzan, Askatasunaren karrika, 3
Euskal kantu herrikoiak taldean kantatzeko hitzordua.
Dohainik.
Mintzaian elkarteak antolaturik.

Hitzak banatuko dira, eta musikari baten laguntzarekin, euskal errepertorio tradizionala elkarrekin ezagutzeko edo berriz kantatzeko aukera izanen da.
Jarduera hau urte osoan proposatzen da, hilabeteko 1. eta 3. ostiraletan.

Martxoaren 7an

17:00 – 01:00

Release Party RTZ

Gaztelu Aretoan
Hiri kulturen inguruko animazioak.
17:00etatik goiti skate eta hip-hop dantza iniziazioak, mikro irekia Kramsa kolektiboarekin.
21:00etatik goiti kontzertuak.
01:00etatik goiti DJ Üskülüz Gaztetxean.
Prezioak: 10€ aitzin-salmentan / 15€ bertan.
Lanetik Egina elkarteak antolaturik.

RTZ taldearen disko berriaren karietara, euskarazko Hip Hop kulturaren inguruko egun osoa proposatzen da.
Arratsaldean animazio irekiak, gauean kontzertuak eta ondotik besta Gaztetxean.

Martxoaren 8an

11:30

Emazteen soka dantza

Errepublika plazan
Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari.
Mutxiko Elkarteak antolaturik.
Eguraldi txarra balitz, Gaztelu Aretoan.

Emazteen soka dantza eskainiko da, ondotik mutxiko batzuk eta kalejira edo dantza luzea eginez.
Gizonak ere ongi etorriak dira.

Martxoaren 10ean

18:00

Egonaldia ateratzea: Amaia Carrère & Asisko Urmeneta

Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean
Sorkuntza egonaldian egindako lanaren aurkezpena.
Dohainik.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Amaia Carrère idazleak Nekatoenean eta Pasai Donibaneko Hugoenean egindako lana aurkeztuko du, Asisko Urmenetaren laguntzarekin.

Martxoaren 12an

18:00

Gernika Batailoia

Mediatekan
Dokumentalaren proiekzioa eta liburuaren aurkezpena.
Dohainik, toki kopuru mugatua.

Franck Dolosor kazetariak Gernika Batailoiari buruzko lana aurkezten du.
Bigarren Mundu Gerlan Frantzian nazien kontra borrokatu zen euskal unitate bakarraren historia azaltzen da.
Dokumentalak eta liburuak argazkiak, dokumentuak eta testigantzak biltzen dituzte.

Martxoaren 13an

18:00 – 19:30

Ibilaldi kontatua Maddi Zubeldiarekin

Larretxean – Abadiako Eremuan
Ibilaldi kontatua eta kantatua.
Prezioa: 6€.
Dohainik 12 urtez pekoentzat.
Izen-ematea https://cpie-littoral-basque.eu webgunean.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Maddi Zubeldia kantariak Nekatoren istorioa kontatuko du, De Lancren sorgin ehizaren biktima izan zen neskarena.
Askatasuna eta diferentzia onartzen ez zituen gizarte baten isla da kontakizuna.
Jarduera hau “Sorginkeria, Jukutriak eta dantzak” erakusketari lotua da.

Martxoaren 19an

12:30

Ur-gimnastika euskaraz

Irandatz herriko igerilekuan
Herriko langileentzat bakarrik.
Dohainik, toki kopuru mugatua.
Izen-emateak:

Euskararen hilabetearen karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Kirol zerbitzuak ur-gimnastika euskaraz ezagutzera gonbidatzen ditu herriko langileak.

Martxoaren 20an

20:30

Sorgina banaiz

Variétés zinegelan
Asisko Urmenetaren dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Zinemaren ohiko prezioak.
Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.

Dokumentalak sorgin ehizaren inguruko mito eta eraikuntza historikoak aztertzen ditu.
Proiekzioaren ondotik, solasaldia izanen da zuzendariarekin, euskaraz, aldi bereko itzulpena frantsesera.

Martxoaren 21ean

14:00 – 18:00

Euskara uretara!

Irandatz herriko igerilekuan
Denentzako doako atelierrak euskaraz.
Prezioak: igerilekurako sartzearen prezioa.

Igerilekuaren berriz zabaltzearen kari, uretako jarduera ezberdinak proposatzen dira euskaraz animaturik.
30 minutuko atelierrak orduro eskainiko dira.

Martxoaren 22an

11:30

Mutxikoak

Gaztelu Zahar pilotalekuan
Euskal dantza herrikoiak.
Dohainik.
Mutxiko Elkarteak antolaturik.

Hilabetero egiten den hitzordua da, 4. igandean.
Euria eginez gero, aterpean eginen da.

Martxoaren 24an

17:30

Aurrerapena: HASIAN HASI

Mendi Zolan kulturgunean
Objektu antzerkia euskaraz.
Dohainik.
Erreserbak Mendi Zolan eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

Ikusle bakoitzak esperientzia pertsonal eta intimo bat biziko du, objektu baten bidez antzerki eszena labur bat deskubrituz.
Ikusgarri hau Antzerkiaren Maiatza 2026 jaialdian programatua da.

Martxoaren 25ean

04:45 – 05:00

Korrika Hendaian

Hendaiako hirian
AEKk antolaturik.
Ibilbide zehatza korrika.eus webgunean.

1980tik euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herria zeharkatzen du.
24. edizio honetan, Korrika Hendaian barrena igaroko da goizaldean.

Martxoaren 27an

20:30

KONTZERTUA: Tapia eta Leturia

Gaztelu Aretoan
Tapia eta Leturia 9 musikarirekin.
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko.
Aitzin-salmenta Mendi Zolan eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

1984tik trikitixaren erreferente nagusietakoak dira.
Kontzertu honek festa kolektiboa proposatzen du, tradizioaren eta energia garaikidearen artean.

Martxoaren 28an

9:30 – 11:30

Udaberriko garbiketa Hendaiako itsasbazterrean

Txingudiko Badiako behatokian
Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa.
Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Izen-ematea https://cpie-littoral-basque.eu webgunean.

Hendaiako itsasbazterra garbitzeko eta bioaniztasuna ezagutzeko hitzordua.
Bilgunea euskaraz animatua izanen da.

19:30

Heriotzak Eduardo du izena

Borderline Fabrikan
Euskarazko antzerkia Formol Antzerki Taldearen eskutik.
Prezioak: 8€ / 10€.

Poesia eta antzerkia uztartzen dituen proposamen berezia.
Biziei egindako omenaldia, Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrenean.

Martxoaren 29an

18:30

NOR NAIZEN BANEKI

Mendi Zolan kulturgunean
Euskarazko antzerkia.
Iraupena: 130 minutu.
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko.

Identitatearen, norberaren ezagutzaren eta besteen begiradaren inguruko hausnarketa sakona.
Ikusgarriak sortze-egonaldia egin zuen Mendi Zolan 2025eko ekainean.