Etxe hondakinen eta sailkatu hondakinen bilketa Euskal Elkargoak egiten du.
Gero, haien tratamendua edota birziklapena Bil Ta Garbi Sindikatuak egiten du balio emate zentroetan, edo Canopia zentroan (Baiona), edo Mendixka zentroan (Sarrikotapea) edo beste adarretan.
Herriak karriketako edo hondartzako hondakinak ditu bere gain hartzen eta profesionalei obra hondakinak botatzeko zentro bat eskaintzen die.
Bilketa eta tratamendua
Bilketa
Hondakinen bilketa EUSKAL ELKARGOAK egiten du 2017. urteaz geroztik.
Tratatuak izanen diren lekuetaraino eramateaz arduratzen da ere.
Prebentzioa lantzen du ere, lurraldeko biztanleek gehiago eta hobeki sailka ditzaten hondakinak!
Honako informazio hauek atzeman ditzakezu:
- bilketak (egunak…) hemen: Euskal Elkargoaren webgunea – Hego Lapurdiko Eremua (leiho berria)
- borondatezko ekarpen guneak (zer bota eta herrian non kokaturik diren)
Citeo-ren webgunean (leiho berria)
Gure mapa elkarreragilea ikus - zaku horien banaketa eta aholkuak sailkapenaren enbaxadoreek egiten dituzte, hilean behin, Xakamartegia hondakindegian (zaku horiak orain dela gutxi etorri eta bakarkako etxe batean bizi direnentzat dira edo kutxa horia galdu dutenentzat).
Sailkapenaren enbaxadoreak Hendaiara noiz etorriko diren jakiteko esteka(pdf - 1,39 MB - nouvelle fenêtre) - Mapa elkarreragilea: Ingurumena hondakinak
Euskal Elkargoa
Hego Lapurdiko Eremua
Zk. BERDEA: 0800 64 20 14
Euskal Elkargoaren webgunea (leiho berria)
TRATAMENDUA
Hondakinen tratamendua BIL TA GARBI Sindikatu Mistoak egiten du, honako asmo honekin: «hondakin gutxiago sortu gero eta balioztatze handiagoa eginez eta lurperatzea ahal den gutxien eginez».
2002an sortu zen eta etxe hondakinen eta haien gisakoak kudeatzeko adar oso bat gauzatzen du Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren mendebaldean.
Ekologia Trantsiziorako Ministerioaren «Zero Hondakin, Zero Xahutze» proiektura lotzen da.
Bil Ta Garbi webgunea ikus (leiho berria)