Bozka ezazu

Publiko zabalarentzako foroa – Urriaren 2an (larunbata)

Zatozte proiektu eramaileak ezagutzera, beren proposamenak aurkeztuko dizkizuete.

NOLA BOZKATU?

2021eko urriaren lehenetik azaroaren 14ra

  • Bide elektronikotik, hemen:  https://www.espace-citoyens.net/hendaye/espace-citoyens/Demande/NouvelleDemande/M_DEMOPART/D_BP_VOTE (kasu, urriaren lehena arte ezinen duzu bozkatu)
  • Herriko Etxean, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuan, Denentzat gizarte zentroan eta udal mediatekan kokatu hautesontzietan.
  • Merkatuetan, 9:00etatik 12:00etara, urriaren 13 eta azaroaren 10 asteazkenetan, bai eta urriaren 16 eta azaroaren 6 larunbatetan.

Kasu, behin besterik ezin duzu bozkatu. Iruzur orok pertsona horren boz guztiak ezeztatuko lituzke.

NORK BOZKA DEZAKE?

Herritar orok bozka dezake gutxienik 9 urte baditu, herrian bizi bada edo bertan ikasi edota tokiko zergak ordaintzen baditu.

Orain zuri da erabakitzea!