Jarraipen batzordea

Parekotasunez osatzen dute herritarren 10 ordezkarik eta Hendaiako Herriko Etxearen 10 ordezkarik (8 hautetsi gehi 2 teknikari); jarraipen batzordea urraspide osoaren gardentasunaren eta zuzentasunaren bermatzailea da.

Honako egiteko hauek ditu:

  • Proiektuen onargarritasuna bali egitea,
  • Onartu diren proiektuen gauzatzearen jarraipena egitea,
  • Parte hartze bidezko aurrekontuaren lehen aldi honen balioztapena egitea, gauzatzen doan neurrian
  • Hurrengo aldietan egin beharreko hobekuntzak edo aldaketak proposatzea.

Batzordekide izateko, honako hauek behar dira:

  • Hendaian bizitzea,
  • Adinez nagusi izatea
  • Hautagai aurkeztea

Jarraipen Batzordeko kide izanen diren 10 hendaiarren hautagai deialdia otsailaren 12ko gauerdian hetsi da.

Behar zen epean hautagai aurkeztu dira honako jaun-andre hauek:

CASALONGA Rita and.; DUPUY SEVERINI Fernanda and.; FONTAINE Manuela and.; IRIGOYEN Mirentxu and.; LASARTE Aintzane and.; MARTIN FABRE Ana and.; REUTLINGER Fatima and.; ROBERT Nellie and.; BERRA Jean-Michel j.; DUHART Mattin j.; MIGUEL Miguel j.; MINGUET Serge j.; MOLINARI Eric j.; MORTELETTE Michel j.; NAVARRON Christian j.; PARTIE Raymond j.; POURTAU André j..

Herriak orori eskertzen die parte hartu izana. 17 hautagai horien artean 10 jarraipen batzordekideak hautatzeko zozketa datorren herri kontseiluan eginen da, hau da, martxoaren 3an, asteazkenarekin.

Orduan izendatuko dira Hendaiako Herriko Etxearen hamar ordezkariak ere.