Itzuli+, itzulpen tresna berria

Itzuli+ tresnak webguneetako testuak itzultzen ditu berehala, eta euskarazko testuak irakurtzen ditu. Itzultzaile profesionalen lana ordezkatzen ez badu ere, lagungarria izan daiteke egoera batzuetan.

Eusko Jaurlaritzak Itzuli+ aurkeztu du, itzulpen automatikoarentzako tresna berri bat. Aukera berri batzuk ematen ditu, izan ere, webguneetako testuak itzultzen ahal ditu euskaratik frantsesera edo frantsesetik euskarara, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu.

Ipar Euskal Herrian, Euskararen Erakunde Publikoak du itzultzaile automatiko hau elikatzeko ardura, euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara (gaur egun garatzen ari direnak) itzulpenen kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Horrela, EEPk eskaturik, Hendaiako Herriak dokumentu elebidun base bat eskainiko du, tresnaren garapena laguntzeko gisan.

Tresna honek Interneten dauden hainbat tresna bildu ditu: Itzuli itzultzaile neuronala; Elhuyar, Morris eta Collins hiztegiak; euskarazko Wikipedia; eta ahotsaren sintesia.

Momentuz, Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileetan erabil daiteke, behin tresna deskargatu eta, aski izanen dugu itzuli nahi dugun testua hautatzea eta Itzuli+-en ikurrean klikatzea.

Chrome nabigatzailearentzako gehigarria deskargatu

Firefox nabigatzailearentzako gehigarria deskargatu

Itzuli+ sakelako telefonoetan ere erabil daiteke.

Navigation de l’article