Lehen txakur-parkea Geltokiko auzoan

“Gure lagun abereak” hobe gizarteratu eta haiekin hobe molda gaitezen, Herriak zenbait osasun ekintza eta neurri ematen ditu bere “abereak herrian” politikaren harira.

Testuinguru horretan, txakur-parkea irekitzea erabaki du, Priorenea karrikaren eta Pausuko errepidearen (RD 811) arteko bidegurutzean. Txakur jabeek leku hetsi bat ukanen dute ingurune berde eta itzaltsu batean, non 4 hankadun gure lagunek jauzika aritzen ahalko baitira lotu gabe eta segurki. Txakurren kaka biltzeko zorroen banagailu bat eta zikinontziak izanen dira bertan (kaka bildu behar duzu), lekua etengabe zabalik eta eskuragarri izanen da.

Hona txakur-parkean errespetatu beharreko aginduak:

  • Zure txakurra 16 urtez gorako pertsona batekin izan behar da.
  • Xakur-kumeek gutxienez 4 hilabete ukan beharko dituzte, txertatuak izan beharko dira, baita zizareen kontra tratatuak ere. Xakur emeak ez dira onartuak ohara direlarik.
  • Parke hau gozatzeko eremu bat da, xakur kategorizatuak, ausikitzaileak edota portaera ebaluazio eskaera bat izan dutenak ez dira baimenduak.
  • Metodo hertsagarriak ez dira baimenduak ez eta bortizkeria fisikoak, psikologikoak edo hitzezkoak.
  • Parke hau sozializaziorako eremua da. Debekatua zure xakurrari jaten ematea parkearen barnean. Beste xakurren presentzian jostailuak bildu beharko dira.

Espazio itxi hori bi ate automatikoz hornitua dago, eta horietako bakoitzaren ondoan:

  • Erabiltze arauak azaltzen dituen seinalea,
  • Kaka biltzeko zorroen banagailua,
  • Zikinontzi bat.

Barnean aurkitzen dira ere:

  • Eremu hareatsua, txakurrek kaka hor egin dezaten saiatzeko,
  • Banku itzaltsu bat.

Han, beste edonon bezala, jabeak beharturik daude beren txakur kuttunaren kakak biltzera.

Bigarren txakur-parkea, agility ibilbide batekin, laster ireki beharko litzateke datozen asteetan Bidasoa bazterrean, industrialdearen eta etxebizitza gunearen arteko mugan (Industria kalearen muturrean).

Herria hasia zen jadanik zenbait ekintzekin, batez ere garbitasunaren alorrean, herrian 16 txakur kaken zakutxoen banagailu kokatuz. Bestalde, Herriko Etxea “Les chamis de Mamie” elkartearekin eta 30 Millions d’Amis fundazioarekin jarri zen harremanetan, katu askeen kopuruak kudeatzen eta doitzen duten ezagutza eta trebeziagatik. Horretarako, bi hitzarmen sinatu zituzten 2021eko abenduaren 16an. Horrez gain, parte hartze bidezko lehen aurrekontuaren barnean eta Herriaren bioaniztasuna babestu eta garatzearen aldeko politikaren harira, erle beltzaren babesteko proiektu bat hautatu zen eta hemendik 2023 bitartean emanen da plantan. Proiektu horren egitekoa kofoinak kokatzea izanen da pestiziden erabiltzeari uztearen alde ohartarazi eta espezie hori herrian atxikitzeko.

ZAKUR ZAKUTTOEN GUNEEN KOKAGUNEAK

  • Errepublika plazan
  • De Gaulle jeneralaren etorbidean/Jean Jaurès eskolan
  • Karrika berrian/zinemagelaren biribilgunean
  • Kanetako zabaldegian
  • Santa Ana kaperan
  • Doléac karrikan/ama eskolan
  • Badia bidean/Errotazilio karrikan
  • Florako biribilgunean
  • Hostailbidean/Askapen karrikan
  • Txingudi badian/Arrosa-landareen karrikan
  • Txingudi badian/Hegaztien behatokian
  • Txingudi badian/Beltzenean
  • Itsas etorbidean/Zokoburun
  • Itsas etorbidean/Surf klubean
  • Zaldi karrikan/Zopiteko estadioan
  • Zopiteko bidean/Dongoxenea karrikan

Navigation de l’article