Olinpiar eta Paraolinpiar Astea, apirilaren 3tik 7ra, Lizardiko ama eskolan

Olinpiar eta Paraolinpiar Astearen harira, Lizardiko ama eskolak hainbat jarduera antolatuko ditu aste osoan, apirilaren 3tik 7ra bitartean, «2024 Belaunaldia» labelari esker. Hendaiako Herriko Etxeak eragiketa hori sostengatzen du bere «Jokoen Lurraldea 2024» labelaren bitartez. Horren egiteko, Marion, Gazteria eta Numerikoa Sailaren koordinatzaileak eragiketa lagundu du, bere ezagutzak eta sostengu logistikoa eskainiz proben antolaketarako.

Osasunaren eta egunero jardun fisikoan aritzearen onuren gaiaz arituko dira ikasleak. Partekatze eta ezagutze tenorea izanen da ere, kirol paraolinpokoetan arituz.

ASTERAKO EGITARAUA

  • Olinpiar Jokoen irekitze ekitaldiak
  • Kirol mugimenduarekin elkarlanean, olinpiar eta paraolinpiar diziplinen ezagutzea, kirol jarduneko lantegiak antolatuz
  • Parakirolen ezagutzea, ahalmen urritasunaren gaineko behakoa alda dezagun
  • Olinpismoaren ikurren inguruko arte jarduerak
  • Eskola osoa hartzen duten olinpiadak eta gero askaria.

ZER DA «2024 BELAUNALDIA» LABELA?

2024ko Pariseko Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoen Heziketa egitaraua da. «2024 Belaunaldia» egitaraua Hezkuntza eta Gazteria Ministerioarekin, kirol mugimenduarekin, eskola eta unibertsitate kirol federakuntzekin eta heziketa kidegoarekin elkarlanean egin lanaren emaitza da. Hainbat baliabide du 2024 Belaunaldia egitarauak: 2024 Belaunaldia labela, Olinpiar eta Paraolinpiar Astea, eguneroko jardun fisikozko 30 minutuak.

Paris 2024 antolakuntzak laguntze berezia pentsatu du bere heziketa egitarauarekin, besterik gabe «2024 Belaunaldia» deiturikoarekin. Helburua heziketa kidegoa eta ikasleak Olinpiar Jokoen oldearen inguruan aritzera eramatea da, gazteen egunerokoan kirol gehiago sartzeko. Bai eta kirolak dakartzan baloreak ere zabaltzea ere, hala nola elkarren begiramena edota gizarteratzea. Engaiamendu horri balioa emate aldera, 2024 Belaunaldiak ere badu bere labela. Nahi duten eskola guztiek eska dezakete «2024 Belaunaldia» labela: honako lau irizpide hauek betetzera engaiatzen dira horrela:

  • Lurraldeko kirol klubekin proiektu egituratzaileak garatzera;
  • Olinpiar eta paraolinpiar ekitaldietan parte hartzera;
  • Goi mailako kirolariak lagundu edota hartzea;
  • Ikastetxeen kirol hornikuntzak tokiko kirol elkarteei irekitzera kirol jarduna bultzatzeko

Navigation de l’article