Herriak jarraitasuna eman nahi ukan dio herritarren igeriketa ikasketari ur ekipamendu berria eraiki bitartean. Azureva oporlekuarekin egin partzuergo bati esker ikasketa horiek atxiki ahal izan ditugu, bereziki Hendaiako eskolentzat. Horri esker igeriketa ikastaroak antola litezke udal igerizain sokorrigileekin batera neguko eskola oporraldiko bi asteetan: 2025ko otsailaren 23tik martxoaren 07ra. Ikastaro horiek urririk dira. Lehentasuna igerian […]
Otsailaren 13tik 16ra, Hendaia, Bakarka Taulan Festibalaren erritmora dantzatuko da. Aldi berri honetan ausardiaz eta aniztasunaz kutsaturik datorkigu. Aurtengo berri handia: festibala joritu eta lau egunetara luzatuko da, arrats saio berri batekin bakarkako antzerkiaren joritasun eta bizitasun guztia ospatzeko. Taulagainean bakarrik aritzea esperientzia zorrotza da, hala artistarentzat nola ikusleentzat ere. Artistarentzat, erronka handia da guztia […]
KE.IG – 008.2025 Bi mila eta hogeita bosgarren urtean, urtarrilaren hogeita bi, asteazkenean, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and., […]
UNSS IRANDATZ KOLEGIOA TALDEKAKO IGERIKETA Nathan BERTIN – Lucca CREO PARADA – Oihan CABANES – Ekiñe CABANES ELEIZGARAY– Baptiste MONTAGUT – Tiago MICALETTO – Lucia JIMENEZ AMIANO: Akademiako txapeldunak. SASKIBALOIA – Mutiko txikienak Oihan LARRAZA – Ilan LARRAZA – Jon ERGUIN – Wadie AISSAOUI – Noah MONIN: Barrutiko lehenak, Euskal Herriko bigarrenak eta 64 Departamenduko […]
Bixintxoko bestak urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko dira. Informazio praktiko batzuk: Zaldiko-maldikoak Gaztelu Zaharreko aparkalekuan eta pilotalekuan izanen dira; asteburu honetan hasiko da, urtarrilaren 26a arte. Asteazkeneko merkatua Gaztelu Aretoko zabaldegian eginen da festa garaian. Ezer galdu nahi ez baduzu, gure webgunean aurki dezakezu programa osoa: https://www.calameo.com/read/005751264304acc475c4d URTARRILAREN 17AN (OSTIRALA) 17:45: “Pelloten itzulera” desfilea Kaneta portutik Errepublika […]
Urtarrilaren 6az geroztik, Hendaiak France Services Etxe bat du herri barnearen erdi-erdian, Errepublika Plazan. Laguntze leku horrek administrazioarekiko urraspideak errazteko xedea du eta Herriak eta bere partzuerrek zerbitzu publikoak herritarrengana hurbiltzeko duten engaiamendua erakusten du. France Services Etxeak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du Hendaiako Herriak kontrataturiko bi aholkulariren bitartez. Aholkulari horiek astelehenetik ostiralera hartzen dituzte herritarrak, […]
Hendaiar maite horiek agur, Urte hastapen honetan, ene osasun, zorion eta haurridetasun agiantzak nahi dizkizuet igorri. Gure artean ahulen direnak ditut bereziki gogoan eta ahal duzuen guztietan eskua luza diezaiezuen nahi dizuet gonbidatu, egun, nazio eta nazioarte mailan bizi dugun testuinguru hertsagarrian, inoiz baino gehiago behar baititugu tolerantzia, onginahia eta elkartasuna erakutsi. Hala eginen dugu […]
2024ko abenduaren 11n herriko hautetsiei banaka igorri deialdien bitartez, Herriko Kontseilua bilkura arruntean biltzera deitua da, 2024ko abenduaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean. GAI-ZERRENDA I – 2024ko AZAROAREN 20ko HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 179.2024 – Herriko Kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 180.2024 – Dirulaguntza Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari […]
Oposizioa sistematikoki egin ordez, jarrera eraikitzailea dugu herritarrei zerbitzuak eman eta Hendaiaren estetika eta ingurumena zaindu nahiz. Herri barnea berritu behar zen eta igerilekua azkenetan zen eta, halatan, aldaketa horiei on deritzegu. Aparkalekuen arazoa beti hor dugu eta Gaztelu Zaharreko eta Kanetako aparkalekuak berrantolatuz herri barnetik hurbil diren aparkatzeko aukerak emanen genituzke. Legarraldia etxaldea hasi […]
Urrizti : arnasgune berde bat gehiago Hendaian ! Orain ofiziala da, Hendaiako Herriak Dordoinako Departamendu Kontseiluaren jabetzakoa zen Urriztiko muinoaren 4 hektareak erosi berri ditu. Agintaldi hastapenean, jadanik erosi ditugun Legarralde etxaldearen inguruan eta laborantzako lur gisa sailkatuak diren 11 hektareekin, 15 hektareatan hedatzen dugu Hendaiako berdegune babestuen azalera agintaldi honetan. Gaur egun indarrean den […]
Hendaiako Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluak, Artis Mental 64 elkartearekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatuko du abenduaren 20an, ostiralez, 18:00etatik 21:00etara, gazteen eta osasun mentalaren gaia jorratzeko. Nerabezaroa: erronkez eta aukerez betetako garaia Nerabezaroa bizitzako garai zirraragarria da, gazteek euren nortasuna esploratzen duten, autonomia garatzen duten eta etorkizuneko oinarriak eraikitzen dituzten unea. Hala ere, aldaketa […]
Gaur goizean, auzapeza, hautetsiak, karitatezko elkarteak, diruztatzaileak eta gizarte arloko eragileak bildu dira Lekueder karrikako 7. zenbakian, berriki berrantolatutako eraikinaren aitzinean, neguko premiazko aterpetze eta udako sasoilarien beharrei erantzuteko antolatua izan delarik. Badu 20 urte baino gehiago Hendaiako Hiria eta bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroa (GEUZ) ezegonkortasuna eta baztertzearen aurka borrokatzeko gizarte politika ausarta baten […]