Gehiengoaren taldea: 2026ko urtarrilaren udal aldizkariko zatia

Hendaian, osoki sinesten dugu zerbitzu publikoetan. Justizia sozial hobe baten bermatzaileak dira, ezkutu bat ahulenentzat eta emantzipazio tresna bat bakoit-zarentzat. Horrela, eraikin eta zerbitzu publikoetan inbertituz, sozial eta lurralde isolamenduaren aurka lan egiten dugu, elkarteei ere gure laguntza mantenduz, horiek baitira guztiok maite dugun « elkarbizitza » horren benetako eragileak. Gaztelu aretoa, Errepublika plaza, Txiki […]

Herriko bizitegiak sasoiko langileentzat – 2026ko kanpaina 

Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko. Bizitegi horiek udan zehar mobilizatuak diren sasoiko langileak eta agenteak errezibitzen dituzte, 2026ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra. Eraikinak 11 logela eta espazio komun hornituak ditu, jarduera turistikoari lotu langileen beharrei egokituak. Txostenak aurkezteko bi epe 2026ko otsailaren 1a baino lehen, lehen esleipen batzordearentzat 2026ko ekainaren 1a baino lehen, […]

Bixintxo 2026 – Urtarrilaren 16tik 25era

Bixintxoko bestak Hendaiako bizitzaren gertakari bazterrezina dira, urtero urtarrilean ospatzen dena San Bixente herriko zaindariaren omenez. Hainbat egunez, Hendaia besten erritmoan bizi da, tradizioak, laguntasuna eta publiko guzientzako animazioak nahasiz. Egitarauari dagokionez: ikusgarriak, danborrada, kontzertuak, zaldiko-maldikoak, haurrentzako animazioak, eta herriko kultur ondarea ohoratzen duten momentu nagusiak. DANBORRADARI BURUZKO ZENBAIT INFORMAZIO Danborren alokatzea Gaztelu Aretoan: Urtarrilak […]

Txiki Handi gunearen estreinaldia

Joan den abenduaren 10ean, asteazkena, Txiki Handi gune berriaren estreinaldi ofiziala antolatu da Lizardi auzotegian. Estreinaldi horrek urrats handi bat markatzen du: Herriko Etxeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak biztanleei – familiak, haurrak, egoera zaurgarrian direnak – eremu publiko modernoa, iraunkorra eskaini nahi diete, elkartasunen eta denen ongizatearen zerbitzuko. Biztanleen zerbitzuko den proiektua Txiki Handi […]

Aparkatzeko abonamenduen hartzea eta berriztatzea – 2026ko kanpaina

2026ko kanpaina 2025eko abenduaren 10ean hasiko da. Desmartxak linean, Herriko Etxean, edo Eremu Publikoaren Kudeaketa sailean egin daitezke. Nola egin? Linean: https://hendaye.e-habitants.com/login Herriko Etxean: astelehenetik ostiralera 9:30etik 11:30era eta 13:30etik 17:00etara. Ohiz kanpoko itxierak: abenduaren 17 eta 18an, abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra eta urtarrilaren 19tik 21era. Eremu publikoaren Kudeaketa sailean (Hondarraitz auzoan): Elorri Xuri karrika, […]

Permanentzia berria France Services agentzian: Bizilekuaren eta Energiaren Etxea

Arraberritze proiektu bat baduzu? Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxeko aholkulariek Hendaian ere errezibituko zaituzte dohainik eta molde pertsonalizatuan laguntzeko. Zer ote da Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea? Ipar Euskal Herriko Bizilekuaren eta Energiaren Etxea Ipar Euskal Herriko biztanle guziendako sarbidea da, hots, jabeentzat, alokatzaileentzat eta jabekidetasun sindikuentzat. Pertsona orori parada ematen […]

Eguberriko Azoka

Gaztelu Aretoa Abenduak 6, larunbata: 14:00etatik 20:00etara Abenduak  7, igandea: 10:00etatik 19:00etara Erakusketari, artisauak eta jakiak eskaintzen dituzten postuak. Guztiondako ikuskizun eta animazioak. Egitaraua Abenduak 6, larunbata Berria aurten: Olentzeroren herrixkaren argiztatzea 13:30etik goiti : Bizar Xuri auzoetan zehar ibiliko da gurdi mugikorrean Festi-Sud-en eskutik. 14:00 > 17:00 : «L’âne ta Lan»ekin kalexa ibilaldia 14:00 > 19:00 […]

Emakumezkoei egin indarkerien aurkako nazioarteko egunaren inguruko jarduerak

1999az geroztik, azaroaren 25a emazteei eraginiko bortizkerien kontrako borrokaren eguna da. 20 egunez, genero, sexu eta familia barneko bortizkeriaren aurkako ekintzak obratuko dira. Horren karietara, Hendaiako Herriko Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluko (CLSPD) familia barneko bortizkeriaren aurkako taldeak urte osoan eragile anitzekin egin lana baloratzeko aukera du. UDALAK ANTOLATU EKINTZAK AZAROAREN 10etik 30era “A […]

%90ean tokiko energia berriztagarrien bidez hornituriko berokuntza sarea

Joan den azaroaren 12an, asteazkena, biomasa bidezko berokuntza sarea ofizialki ibiltzen hasi da Irandatz auzotegian. Honakoen arteko lankidetzaren emaitza da: Hendaiako Herriko Etxea, ENGIE Solutions, Frantziako estatua ADEME agentziak esleituriko diru laguntzaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF). Proiektuak lurraldeko ereduzko trantsizio energetiko ausarta mamitzen du. 667 metro luze den biomasa […]

Topaketa Jostariak hurbil ditugu!

Asteburu batez, Gazteluko Aretoa gune ludiko bilakatzen da, non bakoitzak, bere adina edozein delarik ere, ongi pasatzeko, trukatzeko eta jarduera berriak ezagutzeko aukera duen. Une goxoak familian edo lagunartean partekatzeko parada ederra, jolasaren plazerrari berriz lotuz. EGITARAUA UNIBERTSOAK CAMEROUN « Losiè » elkartea . Gozoki salmenta Lyme Euskadi elkartea.“Loteria txikia” Udal Mediateka. “Liburuak dilindan“ Udal ludoteka […]

Itsasoan – Armatondoko etorkizuneko hustubiderako ikerketa

Armatondoko ur araztegia hobetzeko proiektuaren harira, Euskal Hirigune Elkargoak urrats berri bat abiatzen du itsasoan ikerketa geofisiko bat eginaraziz. Obren helburua da etorkizuneko hustubidearen sortzea apailatzea, ur tratatuak itsaso zabalera bideratzea ahalbidetzen duen itsaspeko hodia, segurtasun eta ingurumena errespetatzeko baldintza ezin hoberenetan. Hydrogéotechnique enpresaren esku utziriko ikerketa urrats hori itsas zolaren ezaugarriak aztertzean datza, aire […]

Xabier Manterolaren heriotza

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezaren prentsa-oharra, Xabier Manterola hautetsiaren heriotzaren harira Hunkipen eta tristura handiz jakin dute Hendaiako auzapezak, Kotte Ecenarrok, Kontseiluko hautetsi  kide guztiek, bai eta Herriko Etxeko eta Gizarte Ekintzako Udal Zentroko (CCAS) langileek ere, 2020az geroztik hautetsi izan den Xabier Manterola zendu dela. Besteen zerbitzura engaiatu izanagatik ezaguna, belaunaldi anitz markatu zituen Uda Leku elkartean egindako […]