2025eko azaroaren 3tik goiti, San Bixintxo eliza bere historia luzearen urrats berri batean sartuko da, zaharberritze obren lehen urratsaren abiatzearekin. 2026ko urtarril-erdi arte iraunen du. Lehen urratsaren ardatz nagusiak ezkila dorrea, eliza barnea eta eraikinaren hegoaldeko gurutzadura izanen dira. Abiaturiko obren helburua da Hendaiako ondarearen elementu nagusi hori iraunkorki zaharberritzea eta zaintzea. Horien barne sartuko […]
Zenbait egunen buruan, Beltzenea eta Xurienea hilerrietako bidexkak usain goxoz eta kolorez beztituko dira. Omiasaindu hurbiltzen zaigu eta urtero bezala familiak beren hurbilekoen oroimena lorez apaintzera etorriko dira, oroitzapen puska bat utziz hilobi gainean. Horretarako, Claude Michelena usaian baino adiago ere egoten da dena prest izan dadin. Joan den irailaren 1ean hasi den hiriko hilerrizain […]
Uda zoragarria izan da eta eskolara itzulera ondo joan da. Gure hirian jai garrantzitsuak izan dira, bizitasuna eta partekatzea sustatuz. Zarpai Bandaren 55. urteurrena Hendaiako altxor bat dela frogatu du. Hiri Besta eta Euskal Bestak jaialdietan biztanleria pozik elkartu da, belaunaldien arteko trukeak sortuz. Molères-eko atala ere garrantzitsua izan da; gure taldeak nekazaritza-eremu gisa sailkatu […]
Eraikitzeko baimena – Goiara proiektua Moleres izeneko lekuan : Hendaiarrak kontsultatu ditugu eta haien iritzia entzun dugu. PROALDIM enpresak Moleres izeneko lekuan 242 etxebizitza eraikitzeko baimena aurkeztu du 2025eko apirilaren 11an. Proiektu horretan honako hauek sartzen ziren : 146 bizitegi lagunduak (alokairuan eta etxebizitza eskuragarriak) egoitza nagusian, 20 etxebizitza pribatu, prezio kontrolatuan, egoitza nagusian, 76 […]
Hendaiako Herriak, adinekoen aldeko politikarn engaiatua, aste berezi bat antolatzen du partaide anitzen laguntzarekin, bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren bitartez. Aurten, gai nazionalak “Zahartzea: elkarbanatu beharreko indarra!” Animazio guztientzat IZENA AITZINETIK EMAN behar da, gosaria, zinema, ibilaldi urdinak. Izen emaiteak irailaren 26a aitzin. – GEUZ: 05 59 48 23 10 Denei irekia. Urririk. URRIAK 06, […]
Diru-laguntza honen helburua euskararen erabilpen soziala sustatzea da, Bidasoa-Txingudiko eskualdean euskarazko edukiaren ekoizpena sustuz. Eskaerak aurkeztu daitezke urriaren 04 arte. Diru-laguntza hauen helburua tokian tokiko hedabideen alorrean euskarazko edukiaren sorkuntza sustatzea da eta beraz, 3 udalerrietan, Irunen, Hondarribian eta Hendaian, euskarazko edukia argitaratzen eta zabaltzen duten tokiko pertsona fisiko, enpresa edo elkarteak izan daitezke onuradunak. […]
2025eko Europako Ondarearen Egunen karietara, tokiko eragile anitzek animazio eta bisita programa aberatsa eskaintzen dizuete irailaren 13tik 21era. Tokiko ondarea (berriz) ezagutu dezakezu bisita eta jarduera desberdinen bidez: ibilaldi gidatuak bizikletaz Badiako bidean, Abadia Gazteluaren, Etxe Moriskoaren eta Oroitzapenen Hiria museoaren bisita gidatuak, baita Pierre Loti-ren urratsak jarraituz eta gaztelu zaharraren eta bere hondarkinen inguruan […]
Hendaiako kultur denboraldiaren sartzea 2025eko irailaren 12an eta 13an izanen da. Bi eguneko animazioak proposatuko zaizkio publikoari 2025-2026 denboraldi artistikoa abiarazteko. Irailaren 12an, ostirala, piknik musikal bat egonen da Gaztelu Aretoan, Fortissimo Moltoren eskutik. Arratsalde amaieran, kultur denboraldiaren aurkezpena izanen da, eta ondoren, abonatuekin topaketa. Gaualdia Habia hirukotearen (biolina, biola, biolontxeloa) dohaineko kontzertu batekin jarraituko […]
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek osatua, bisita gidatuak antolatzen ditu bizikletaz irailaren 13/14 eta 20/21 asteburuetan, Badiako Bidean jarraituz, gure ondare-aberastasuna hobeto ezagutzeko, 2:30 orduko iraupenarekin, gutxi gorabehera. Horretarako, 12 pertsonako taldeak egingo dira gehienez, gutxienez 12 urte dituztela (adingabeek heldu batekin egon behar dute eta kaskoa eraman behar dute). Topagunea […]
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek osatua, bisita gidatuak antolatzen ditu bizikletaz irailaren 13/14 eta 20/21 asteburuetan, Badiako Bidean jarraituz, gure ondare-aberastasuna hobeto ezagutzeko, 2:30 orduko iraupenarekin, gutxi gorabehera. Horretarako, 12 pertsonako taldeak egingo dira gehienez, gutxienez 12 urte dituztela (adingabeek heldu batekin egon behar dute eta kaskoa eraman behar dute). Topagunea […]
Herriko Etxeak sare sozialetan argitaraturiko iruzkinak kudeatzeko politika bat plantan ezarri du. Aplikazioa eremua Gutun hau Herriko Etxeak baliatzen edo baliatuko dituen sare sozial guzietan aplikatuko da, besteak beste honakoetan (zerrenda ez osoa): Facebook, Threads, Instagram, LinkedIn, WhatsApp eta YouTube. Legezko mugak Herriko Etxea argitaratzaile gisa ari da bere Facebook erakunde-orrialdean. Horren harira, argitaratzen dituen […]
Usaiako elkarteen foroa irailaren 6an iraganen da, larunbata, 14:00etatik 18:00etara, Daniel Ugarte pilota plazan. 76 elkarte hurbilduko dira beren kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerak aurkezteko, eta publikoari sartzerako izena emateko aukera luzatzeko. Egitaraua: · boluntarioekin topaketak, · Hendaian proposatuak diren jarduerei buruzko argibideak, · mota anitzeko animazioak eta erakusmahaiak. Herriko Etxeko erakusmahai batek ere publikoa errezibituko […]