Hiri Besta / Euskal Besta 2025

Egitaraua Abuztuaren 4tik 6ra: 10:30 – 12:30 > Gaztelu Aretoan Kultura-deskubritze atelierrak, euskal kultura familian ezagutzeko. Euskal dantza ikastaroa, Mutxiko Elkarteko Mirari Manterolak animaturik. Abuztuaren 7 eta 8an 10:30 – 13:00 > Gaztelu Aretoan Kultura-deskubritze atelierrak, euskal kultura familian ezagutzeko. Euskal kantu ikastaroa, Lanetik Egina elkarteko Mattin Sorzabalberek animaturik. Ikastaro horiek publiko guztiari irekiak dira […]

Itsasoaren Besta

2025eko uztailaren 26tik 27ra Egitaraua Uztailak 26 larunbata 10:00 > Animazioak eta itsas jarduerak: Ibilaldia txalupan, “Hendaiako Bela” elkartearen eskutik. Uretako materiala (kaiak, paddle…) publikoaren esku itsas zentroan, Txingudiko hostailbidean. 12:00 > Musikaz alaituriko aperitifa, Kantu taldearekin. Jatekoa bertan, Urpean eta CMHT elkarteek proposaturik 16:00 > “Kolpez Blai” danborrada ibiltaria Itsas etorbidean 17:00 > Haurrentzako animazioak eta puzgarriak 19:30 […]

Un anniversaire ça se fête ! alors deux…

Itsasbazterreko Kontserbatorioaren 50. urteburua (1975eko uztailaren 10a) eta Asporotsttipi publikoari irekia izan zen egunaren 10. urteburua (2015eko urriaren 15a) Itsasbazterreko Kontserbatorioaren 50. urteburua markatzen duen uztailetik Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko etxea publikoari irekia izan zen egunaren 10. urteburua markatzen duen urria arte, une nagusi andana bat antolatuak izanen dira “ZORIONAK! URTEBETETZE BAT OSPATZEKOA DA! PENTSA BI…” […]

Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, Euskal Besta eta beste tokiko festak osoki gozatzeko. Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 4tik 6ra iraganen da, 10:30etik 12:30era, Mutxiko Elkarteko Mirari  Manterola-rekin, eta euskal kantuena abuztuaren 7an eta 8an, 10:30etik 13:00etara, Lanetik Egina elkarteko Mattin Sorzabalbere-rekin. Bi atelierrak Gaztelu Aretoan gertatuko dira (hiri-barnean), […]

Uda bestan izanen da!

Goiz honetan, Gaztelu aretoan bildu dira Hendaiako uda besten eragile nagusiak, udako une nagusien egitaraua erakusteko. Herria, Turismo eta Merkataritza Bulegoa, Zarpai eta Gaztelu Zahar Abesbatza, denak hor ziren uda bizi eta elkartzaile baten alde elkarrekin egin lanaren joria berriz ere erakusteko. Tokiko ekonomia biziaren zerbitzuko partzuergoa Hendaian, turismo garaia urte osora luzatzen bada ere, […]

Gehiengoaren taldea: 2025eko ekainaren udal aldizkariko zatia

Errepublikaren plaza: Hendaiako bihotza indartsuago ari da taupaka! Joan den maiatzaren 9an une berezia bizi izan genuen gure herrian: Errepublikaren plaza berria estreinatu genuen. 18 hilabeteko lanen ondoren, Hendaiak bere erdigunea berreskuratu du: iragana errespetatzen duen baina etorkizunera begira egindako espazio berritua. Elkarrekin egindako proiektu bat, guztion artean eraikia 2021eko martxotik goiti, herritarren iritzia entzuteko […]

Oinez, txirrinduz nola autobusez, gora egin eta Urrizti muinoa (ber)ezagut ezazu

2024ko abenduaren 12an, Herriak Urriztiko muinoa eskuratu zuen LTEPren bidez, hirigintzari naturgune nabarmen hori kentzeko eta bokazio publiko bat segurtatzeko, hendaiar eta hendaiar guziei irekia. Urrizti muinoa gune garrantzitsutzat ageri zaigu Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Planean (AGIP-PADD), eta natura ondarearengatik da ezagutua. Helburua leku hori alda eta biztanle eta bisitariei ezagutza eta atseden lekua eskaintzea […]

Bixintxo eliza begira dezagun

Bixintxo eliza, XVII. mendeko monumentu historikoa, berriztapen handiaren beharrean da eta emaitzen deialdia egin dute Herriak eta Ondarearen Fundazioak elkarrekin funtsezko proiektu horren sostengatzeko. Zuk ere, har ezazu parte eraikin bakan horren zaintzen. Hendaiaren erdi-erdian, Bixintxo eliza, herriaren XVII. mendeko eraikin enblematikoa, herriaren historiaren lekuko gisa da hor zutik. «Monumentu historiko gisa zerrendatua da eta […]

2025eko Berote Plana: elkar babes dezagun bero handietatik

Beroteak gero eta sarriago gertatzen zaizkigunez, Frantziak nazio mailako baliabide bat eman du plantan biztanleen babesteko xedez. 2025eko Berote Plana ekainaren lehenean jarri zen indarrean eta irailaren 15 arte izanen da hala; funtsezko zutabea dugu hori bero handiek lekarzketen arriskuen prebentzio eta kudeaketarako. Izena eman ezazu berote erregistroan Pertsona ahulen edo bakarturikoenentzat bada udal erregistro […]

“Opération Tranquillité Vacances” – Oporretara lasai joan!

Zure etxea zaintzeko zerbitzu bat behar duzu oporretan? Hendaiako Udala urte osoan zehar eskaintzen du doako zerbitzu hau, gutxienez 5 egunez hor ez bazara. Hendaiako Udaltzaingoak zure etxebizitzan patruila erregularrak eginen ditu lapurretak saihesteko. Nola eman izena? 👉 Doan eta erraz, zuzenean linean: www.hendaye.fr/otv Informazio gehiago: 05 59 48 23 23

Ez ditzagun zigarro muturrak muturrera eraman!

Lehen hendaiar zigarrokin bilketan har ezazu parte: zigarro muturren kutsaduraren aurkako herritar bilketa Zigarro mutur bakar batek 500 litro ur kutsatzeraino hel litekeelarik, handia baino handiagoa da lurrera botatzen diren zigarrokin guztiek dakarten kutsadura eta, zoritxarrez, gure herria ez da hortik libro, karrikan hautsontziak kokatuagatik ere eta herriaren eraikin publiko orotan sakelako hautsontziak banatzen badira […]

Tigre eltxoaren aurka borroka gaitezen

Bilkura publiko berria Ekainaren 10ean, 14:30ean, Denentzat Gizarte Zentroan Tigre eltxoa: osasun publikorako arriskua Tigre eltxoa (Aedes albopictus) intsektu inbaditzailea da eta  bertan kokaturik dugu Frantziar Metropolian, artean Pirinio Atlantikoetan. Hendaian, osasun publikorako arriskua da, eritasunak ekar baititzake, hala nola dengea, txikungunia eta zika birusa. Mehatxu gero eta handiagoa 2024ko urtarrilaz geroztik, arras areagotu dira […]