Eta zuk zer egin asmo duzu ekainaren 8rako?

Water Family Days – Itsasoen Mundu Eguna gizarte zibila eta herritarrak egunerokoan ari direla planetaren eta itsasoen alde!

Egin dituen 10 urteak ospatu eta batez ere etorkizuna prestatzeko, Water Family elkarteak 2018ko abenduaren 11n Water Family Days ekitaldiaren lehen edizioari ekin zion: hiru egunetako jarduera bat jadanik ari direnak edota aritzeko gogo dutenak biltzeko.

2019ko ekainaren 8an, Water Family Days ekitaldiaren azken data dugu eta horretarako 50 jende ospetsu bilduko dira Hendaian jende guztiak ohartarazteko jardunaldi baterako, puntu nagusia itsasoen «Bainu handia» dutelarik.

Water Family Days zertako?

Water Family Days ekitaldiaren helburua ahal beste jende gure planeta zaintzeaz ohartaraztea da eta bereziki gure ontasun handiena: URA. Gizarte zibila gonbidatu nahi dute ere argi eta ozenki erran dezan planetaren alde ari direla egunerokoan.

3 data sinboliko dira uraren bideari jarraikiz, menditik itsasoraino, elur lumatik uhineraino:

  • Abenduaren 11n: Mendien Mundu Eguna
  • Martxoaren14an: Ibaien Mundu Eguna
  • Ekainaren 8an: Itsasoen Mundu Eguna

Ekainaren 7 eta 8an Hendaian: Itsasoen Mundu Eguna

Ekainaren 8an, Itsasoen Mundu Egunarekin, kirolariak, zientzialariak, gazteak, enpresak bilduko dira agindu baten pean: #SorburuanEkin dezagun #EtaZuk zerEgitenduzu?

Eragile mota anitz ura zaintzeko beharraz ohartarazteko, bereziki itsasoak zaindu beharraz ohartarazteko eta gizarte zibilak egunerokoan egiten dituzten ekintza mota anitzak erakusteko. Izan ere, itsasoak lurrean kutsatzen dugunaren %80a biltzen den lekua baitira.

  • Bertan izanen diren kirolariak: Mathieu Crepel (SnowBoardeko munduko txapelduna), Fabrice Jeannet (Esgrimako Olinpiadetako medailaduna), Marianne Brechu (Freerideko munduko txapeldunordea), Stéphanie Barneix (Itsas sokorriko munduko txapeldun hainbatetan), Pauline Ado (Surf ISA-ko munduko txapelduna), Justine Mauvin (surfeko nazioarteko txapelduna), Bastien Montès (Ski abiadurako txapelduna),
  • Artista: Sam Dougados (Beach Art-eko obra).

EGITARAUAN

EKAINAK 7, OSTIRALA: Haurren formakuntza pedagogikoa Hendaiako eskoletan.

EKAINAK 8, LARUNBATA: mobilizazioa eta jende orori zabaltzea, Hendaiako hondartzan, 10etatik 18etara uraren eta elikaduraren gaiak landuko dituzten lantegiekin; animatzaileak: Water Family, Team Ocewood, Itsas ertzeko Sokorria eta EQ. Surfa ezagutzera emanen du ere Olaïan-ek:

  • 10etan: uretako ibilketa saioa (izena eman behar da)
  • 11:30ean: ekitaldi nagusia –  «Bainu Handia»: bainu sinbolikoa, orori zabalik (igerilariak, belaontziak, surflariak, belaoholetakoak…) gure itsasoen zaintza egin dezagun eta itsasoa babesteko mugi gaitezen, bertan gure enbaxadore guztiak izanen direlarik: Team Océwood, Rame pour Ta Planète, Open Swim Stars,… eta zuk?
  • 14etan: Ur zabaletako igeriketa ezagutzea; gidaria: Open Swim Stars

Nor da Water Family?

Water Family – du Flocon à la Vague 1901 legepeko elkarte bat da, ororen intereseko ezagutza duena; naturan egiten diren kiroletatik eta ingurumenaren babeste jardunetatik datozen zale errabiatuen familia bat da, 2009. urteaz geroztik eskola umeentzako eta enpresentzako eduki pedagogikoak garatzen ari dena ura eta gure osasuna babesten irakasteko eta jokabide onen balioa erakusteko.

Familia irekia da, orori (gazteei, partaideei, kirolariei, gurasoei, hezitzaileei…) ematen diena eguneroko jokabide errazen bitartez ura babestearen enbaxadore bilakatzeko aukera.

Water Family elkarteak 150etik gora kirolari enbaxadore ditu, ia 20 000 gazte ohartarazten ditu urtero eta 1000 profesional ditu lagun… eta hik! … eta zuk!

Nor da Team Océwood #WaterFamily?

Team Océwood #WaterFamily delakoak bere bigarren parte hartzea eginen du aurten uztailaren 5etik 21era eginen den bela itzulian.

Eskifaia berri horrek lau ekarpen gazte bildu ditu jadanik garailez oso horniturik zen taldera: Simon Bertheau, kapitain eta lemazain, Baptiste Hulin, beste kapitain eta belen doitzaile, Thibault Julien, 1.zk-taktikari eta Pierre Boulbin, 1.zk taktikari lemazain.
Kirol helburua: gazteen sailkapeneko ohore tauladara igotzea
Herritar helburua: itzuliaren 7 etapetako bakoitza ikustera bilduko den jende oro eta bereziki gazteenak ohartaraztea ura kutsadura orotatik garbi atxikitzearen garrantziaz

2019an, Team Océwood WaterFamily delakoaren Océboys horiek sostengatzeaz gain, Water Family elkartea Frantziako Bela Itzuliaren 2019ko edizioaren elkarte erreferentea izanen da ere, Bela Itzuliko belaontzi guztien gennaker belek gure koloreak erakutsiko baitituzte!

Zer dira Open Swin Stars horiek?

Open Swim Stars Harmonie Mutuelle Frantziako ur zabaletako lehen igeriketa zirkuitua da; 2019an 5. aldia ukanen dute eta maiatzetik iraila bitartean antolatuko da 9 hiritan.

Ekitaldia 2012an asmatu zuten eta urterik urte handitzen joan da; orain bi etapa berri gaineratuko ditu eta, lehen aldiz, swimrun bat hartuko du Parisen. Itzulia Estrasburgon abiatuko da, gero Èze, Paris, Madine, Douarnenez, Agde, Lyon, Tolosa eta Dunkerque etorriko dira. Zirkuitu honek gero eta parte hartzaile gehiago bildu nahi ditu diziplina horretara maila orotako proben bidez, eta jende oro uraren babesaren alde ohartazteko nahi gero eta handiagoa adierazten du ere.

Navigation de l’article