Foot5 zelai sintetikoa, ingurumenaren zaintzailea

Herriak 5na jokatzen den futbolean aritzeko zelai bat inauguratu zuen otsailaren 20an, asteartearekin, Beltzeneko Bixente Lizarazu gunean.

Hornikuntza hori Herriak diruztatu du osoki eta Eglantins klubaren bai eta eskoletan eta aisialdi zentroetan hartzen diren haurren jarduera fisiko eta kirolekoa garatzen lagungarri izanen da.

Ongi etorria da hornikuntza hori Eglantin klubarentzat

Zelai sintetiko hori bereziki berantesten zuen klubak, batez ere futbolean urte osoan zehar aritu ahal izateko. Hartara, bihotz berotasunez mintzatu da Marie-Laure Garcia klubaren burua inaugurazio horretan, «500 lizentziadun dituen klub historiko hau handitzen ari da, eraikitzen ari da eta kontuan hartua da hala Hendaian nola baita barruti mailan ere. Azpiegitura berri honek lizentziadunen eguneroko jardunak aldatuko ditu, aurrerantzean baldintza onetan entrenatzen ahalko baitira». Bixintxok, gazteen teknikari arduradunak berretsi ditu hitz horiek eta azpimarratu du ezen «gainerako azpiegituren osagarri den tresna eder-eder horrek teknika lantzeko aukera emanen digu eta, halatan, gure gazteei aitzin egiten laguntzeko, batez ere U6 eta U13 mailen artekoei, eta horrela, haien emaitzak hobetzeko»; hitz horiez gain, zenbait jokalari gaztek, hala nola Alaik edo Oihanek, hitzño zuhur zenbait erran dituzte ere, zelaia erakusketaño batean oinkatu ahal izanarekin zoriontsu.

Proiektu ekologikoa

Kotte Ecenarro auzapezak honela erran du: «Hendaia herri bereziki kirolzalea da. Elkarte anitz azkarki sostengatuz, udalak asmo handiko kirol politika egiteko bitartekoak dauzka helburu bikoitz batekin: kirola ororentzat eta herriaren ospe bidea». Honako kasu honek ingurumen alde bat du ere. Izan ere, Jean-Michel Arruabarrena Kirol eta Gazteria auzapezordeak honela erran du: «Hornikuntza hau birziklaturikoa eta ehuneko ehunean frantziar ekoizpena da eta emaitza onekoa izateaz gain ekoarduratsua da ere».

Izan ere, puntakoa den soropilak, dituen egitura zuzen eta kizkurreko hariekin, ederki estaltzen du zelaiaren gainalde osoa eta jokalariek hondar betegarria zuzenean uki dezaten eragozten du. Geruza indargetzailea europar baldintzen araberakoa da eta birziklatua da guztiz hidrokarburo usaintsu poliziklikorik gabe.

Aluminio karraskatuko egitura birziklatuz egina da eta alboetako panelak ere guztiz birziklatuak dira.

Antolaketa proiektua Bizi Ingurunearen Saileko langileek gauzatu dute (35m X 20m zabal den zelaia, FFFaren arauen arabera ezarria eta LED argiztapena duena); aurrekontua 239 170,20 € ZB izan da. Aurrekontu horrez gain, udal langileek astero

eginen duten mantentze lanaren kostua ere izanen da (gainazalaren eskuilatze eta garbitzea, sareen tentsioa zaintzea, eta urtean bitan hondarra kendu eta berdintzea).

Punta-puntako hornikuntza hori herri barnearen obra handiaren parte da eta beharrezkoa zitzaion Eglantins klubari ongi aritu ahal izateko, eta klub hori, Kotte Ecenarro auzapezak aipatu duen bezala «eredugarria da gazteen formakuntzan eta futbolaren oinarriak ikasten laguntzen eta elkarrekin hobe bizitzeko aukera ematen diguten baloreen transmisioan». «Begiramena, elkartasuna bai eta, batez ere, kulturaniztasuna, klubaren egiazko ADNa baita» erran zuen klubaren buruak… Departamenduko 10 klub garrantzitsuenetako bat den klub honek aldezten dituen baloreak baitira horiek.

Navigation de l’article