Berri nagusiak

  • Berriak

30km/h eremua: karrika parteka dezagun

30eko eremuak gure mugitzeko ohiturak aldatzen ditu: erne egon gaitezen. Bide seinale guziak plantan ezarriak izan dira. Orain, hiri osoa 30eko eremu gisa sailkatua da ofizialki, salbu Enperadore hiribidea, Pausu karrika, Hapetenea karrika eta Itsas Hegiko bidehandia (Lizardi etorbidearen bidegurutzeraino) Bakoitza bere lekuan 30eko eremuak auto gidariak, txirrindulariak eta oinezkoak baldintza hobeetan elkarrekin bizitzera gomitatzen […]

Gehiago irakurri

Berri laburrak

  • Ahalordea: Polizia Nazionalak permanentzia bat eskainiko du, bere Errepublika plazako bulegoetan, 2026ko herriko bozetarako ahalordeak egiazkotzeko.

  • Aljeriako gerlaren bukaeraren oroimen ospakizun nazionala. Martxoaren 19an (osteguna). 11:00etan Hildakoen Monumentuan

  • DRAGATZEA: Obrari loturiko kontsignak errespetatu. Mesedez, obra hunekin loturiko kontsignak errespeta itzazue, bereziki honako eremuak: Publikoarentzat debekatuak diren eremuak, Birkargatze eremua (Hareatza karrikaren eta Granadondo karrikaren artean), Dekantazio eremua (Olibondo karrikaren eta dunaren artean), Ezinezkoa da makinak pasatzen diren eremuetan kokatzea.
    Debekatua da: Kaxen gunera sartzea, Kaxen gainera igotzea.
    Informazio guziak gaiari eskainitako artikuluan.

  • ETXEBIZITZA: Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko. 
    Xehetasun guztiak eta hautagaitza aurkezteko moldeak: https://www.hendaye.fr/eu/documents-divers-2/herriko-bizitegiak-sasoiko-langileentzat-2026ko-kanpaina/

  • ARRISKUEN KUDEAKETA: Pertsona zaurgarrien izendun erregistroan izena ematea

Newsletter

sartu
Visuel espace citoyen

Herritar
gunea

Sartu

Nire urratsak

sartu

Ikusi ere...

Hendaia - Hendaiako webgune ofiziala – 64