Zuhaitzen Begiratzeko Nazio mailako Taldea (GNSA) herriko etxean hartua

Errepublika plazaren berriztapena dela eta horko zuhaitzen gaia, bereziki 3 ezki Donoxenera aldatzea, bilkura baten gaia izan da GNSA taldearen Géraldine Jourdan lehendakarietako baten eta Ganix Grabières garapen iraunkorraren auzapezordearen artean, bertan zirelarik ere zerbitzu teknikoen zuzendaria eta Bizi Ingurune eta Ondarearen Kudeaketa Sailetako arduradunak ere.  Zuhaitzen aldaketari buruzko erabaki hori 2019an herriko zuhaitz handienetaz […]

Mozorroak prestatu!

Hendaiako ihauteriak otsailaren 25ean ospatuko dira. 14:30etatik goiti, Gazteluko Aretoaren zabalgunean, hainbat animazio izanen da eta 16:30etan bertatik abiatuko da hirigunea zeharkatuko duen desfilea. Herriak hendaiar guztiak ospakizunetan parte hartzera gomitatzen ditu. Egitaraua: 14:30 – 16:30: Haurrentzako animazioak (egurrezko jokoak, sorkuntza tailerrak, makillajea, maska apaingarriak, marrazkiak, joko handia Animare 64 elkartearen eskutik). Gaztelu Aretoko zabaldegian. […]

Hogeita hamarretik gora zuhaitz jangarri landatuko dira negu honetan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuak gauzatzen doaz. Hil honetan, zuhaitz jangarrien landaketari dagokio. Goiz honetan, 9:00etatik goiti, bizi ingurunearen saileko hiru langilek Ttiki-handi aisialdi harrerako hamabost bat haur hartu dituzte. Animatzaileek lagundurik eta bertan direlarik ere jarraipen batzordekide zenbait, Claire Dutrilleux proiektu gidaria, Ganix Grabières herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren ardura duen auzapezordea eta Kotte Ecenarro […]

Prezioak 2023ko urtarrilaren lehenetik landa : eskolaldi inguruko harrerak eta ludoteka / eskoletako eguerdiko atsedenaldia

132.2025 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKA – PREZIOAK 2026KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA Oren erdirako tarifak KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA 0 – 7 200: 1,00 € 7 201 – 9 650: 1,19 € 9651 – 12 000: 1,49 € 12 000etik gora: 1,55 € Hendaiatik at: 1,62 € Haur batentzat: 18. oren erditik goiti KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN […]

Eskoletako menuak 2023ko urtarrilaren 2tik otsailaren 5erako astea

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Jean Jaures (Hiri-barnea) eta Robert Boulaert (Intzura) ikastetxe publikoetan zerbitzatu bazkariak Asteazkeneko menua Ttiki Handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea aisialdi zentroetan zerbitzatua 2023ko otsailaren 6tik 12ra Otsailaren 6an (astelehena) Indioilo biribilkatua Txahal-hanburgesa errea Purea belarrekin Barazki zartaginkada baserriko erara “Camembert” gasna Banillazko Vienako kopa Otsailaren 7an (asteartea) Arroltze gogortuak maionesan […]

Gehiengoaren taldea – 2023ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

Urte hastapenean, ez da dudarik oposizioko bi taldeek hitzak aurkituko dituztela Kotte Ecenarro Auzapezaren gehiengoaren hautetsiek egindako lana kritikatzeko. Joko politikoa da, omen. Eta hori ez zaigu interesatzen ! Egunerokoan kezkatzen gaituena Hendaia eta Hendaiarrak dira. Beraz, proiektuen norabidea eta erritmoa mantentzen dugu hiria edertzeko eta gure herritarren bizimodua hobetzeko. Oposizioko hautetsiak mespretxatu gabe, etengabeko borondatea […]

METEO ALERTARI BURUZKO PUNTUA

Atzo arratsaldean aktibatu zen Herriko krisi-zelula gaur goizean bildu da egoerari buruzko puntu bat egiteko. Gertakaria Hendaiara iritsi da gaur goizean, 05: 45ean, 108 km/h-ko haize-boladekin. Abiadura hori areagotu egin zen, 113 km/h-ko gorenera heltzeko, 7:30ean, Abadia eremuan. Zerbitzu teknikoetako langileek eta udaltzainek esku hartu dute gaur goizean bi puntu sentikorretan segurtasun neurriak hartzeko, Pellot […]

Bixintxo – 2023ko urtarrilaren 20tik 29ra

Bixintxoko besta maiteak hemen ditugu berriz, bi urteko osasun krisiaren ondotik. Azkenean, urtarrilaren 20tik 29ra ospatzen ahalko ditugu. Lehen aste hondarrean, Pellot-en desfilearen itzulera ikusiko da, eskoletako haurrekin eta tortilla lehiaketarekin. Horrez gain, besten irekitze ostiraleko berritasuna, hendaiar kirolari merezidunei omenaldia eskainiko zaie. Larunbat arratsaldean, danborradaren entsegu orokorra izanen da, eta ondotik pintxo-potea antolatuko da […]

Kotte Ecenarro auzapezaren 2023rako agiantzak

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak bere agiantzak opa nahi dizkie, herri kontseiluaren izenean, hendaiarrei. Urte berri on eta zoriontsua MINTZALDIA Jaun-andre horiek, adiskide maite horiek, 2023rantz hobe abia gaitezen, gatoz lehenik, lipar batez, 2022. urte honetara. Hendaiar, euskal edota frantziar herritar izan baino lehen, munduko herritarrak gara. 2022an, guztiok bazter utzi nahi genukeen Covid-19aren krisiak Ukrainako […]

Hondakin bilketaren aldaketa: informazio baliagarriak

Urtarrilaren lehenaz geroztik indarrean hasiko da Euskal Hirigune elkargoak abian eman duen bilketaren aldaketa. Etxeko estalki eta paper guztiak sailkatzen dira lurralde osoan. Aldatu dira etxe hondakinen eta sailkaturikoen banakako ontzien Hendaiako bilketa egunak. Argibide guztiak hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/les-dechets/la-collecte-des-dechets-menagers

Eskoletako menuak 2023ko urtarrilaren 2tik otsailaren 5erako astea

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Jean Jaures (Hiri-barnea) eta Robert Boulaert (Intzura) ikastetxe publikoetan zerbitzatu bazkariak Asteazkeneko menua Ttiki Handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea aisialdi zentroetan zerbitzatua 2023ko urtarrilaren 2tik 8rako astea Urtarrilaren 2an (astelehena): oporrak Urtarrilaren 3an (asteartea) Mazedonia maionesarekin Hegaztiki arrautzeztatua gasnarekin Kuia purea Jogurt naturala (bio) kanabera azukrearekin Errege-opila Urtarrilaren 4an (asteazkena) […]

Aparkatzea: Abonamendua hartzen dut

Sektoreak & Tarifak Tarifa finkoak & Abonamenduak Aparkatze Ondoko Tarifa Finkoa Abonamendua hartzen dut 2026ko kanpaina 2025eko abenduaren 10ean hasiko da. Desmartxak linean, Herriko Etxean, edo Eremu Publikoaren Kudeaketa sailean egin daitezke. Eman beharreko administrazio dokumentuak (aurkeztu beharreko jatorrizkoak): Ibilgailuaren txartel grisa Tarifa finkoaren arabera: Bizileku frogagiria Alokairu kontratua (bakantzatiarrek) KBIS (profesionalek) Urraspideak bi bidez […]