Euskarazko baliabideak

Konfinamendu garai hauetan, garrantzitsua da euskararekin dugun lotura ez galtzea. Gure denbora librea baliatzen ahal dugu ere, ondotik gure egunerokoan oso baliagarriak izanen zaizkigun nozio batzuen ikasteko. Hona hemen, beraz, denentzat baliagarriak diren baliabide batzuk, haur zein gurasoentzat, euskaldun zein ikasten dutenentzat! Euskara ikasteko Gure Irratiko boluntario talde batek grabatu eta Radiokulturak digitalizaturiko Herritartzen euskara […]

Euskaraldia, berriz abian da!

Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik… beren leihoetan eta sare sozialetan. Gauzak ardurenean ezeztatzen diren garai honetan, hona, bederen, parte hartzen ahalko dugun hitzordu bat. Euskaraldia, hamabost egunez euskaraz ahal bezain bat mintzatzera gonbidatzen gaituena, iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ez […]

Emakumeei egin indarkerietarako ekintza gida eskuragarria

39 19: Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 19:00etara – Emakumeen aurkako indarkeriez informazioa: https://stop-violences-femmes.gouv.fr/ Sexu indarkerien eta indarkeria sexisten berri linean ematea: https://www.service-public-fr Honako plataforma hau erabil ezazu: https://arretonslesviolences.gouv.fr NUN SALATU ?  DONIBANE LOHIZUNEKO POLIZIA ETXEA Andre Ithurralde etorbidea, 15 Tel: + 33 (0)5 59 51 22 22 Harrera 24h/24 HENDAIAKO UDALTZAINGOA Hendaiako Herriko Etxea Errepublika plaza Tel: […]

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa, leihatil bakarra hurbileko gizarte ekintzarako

Osasun krisi egoera honetan, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak bere zenbait egitekotan dirau, betiere hesi keinuak betetzeko egin beharreko egokitzapenak eginez. Zaurgarrien diren pertsonen aldeko ekintza gehienak atxiki ditu eta batzuetan areagotu: adinekoen aldeko ekintzak, isolaturik direnen aldekoak, ekonomikoki ahul direnen aldekoak, aterpegabekoen aldekoak edo ahalmen urritasunen bat dutenen aldekoak. Konfinamendu garai honetan, bereziki begiratzen ditu […]

«Antzerkiaren maiatza» Bertan behera geratu da 2020an

«Antzerkiaren Maiatza» Bertan behera geratu da 2020an COVID-19 epidemia dela eta nola joanen den jakin ezean, Hendaiako Herriko Etxeak bertan behera utzi behar du bere «Antzerkiaren Maiatza» festibala, 2020ko maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zena. Bertan behera utzi diren ikuskizunen konpainia eta artistekin harreman hertsian da kultura zerbitzua emanaldiak beste garaitara gibelatzeko aukerak lantzeko elkarrekin, gibelatu […]

Koronabirus: Martxoko berriak

Hemen aurkituko dituzue martxoko berri guztiak koronabirusaren inguruan. 2020ko martxoaren 31 – 18:00 Apirilaren 1eko ekoizleen “drive” delakoaren antolaketa moldeak ezagunak dira. Hitzordua apirilaren 1ean, 9:00etatik 12:00etara. Ikusi horri buruzko atala berrien orrialdean. 2020ko martxoaren 31 – 8:30 Banku publikoetan esertzea debekatua da Osasun mailako ohartarazpena: bankuak birusa transmiti dezake. Horregatik debekatua da banku batean […]

COVID 19: Herriko langileentzako informazioa

2020KO MARTXOAREN 19 – 15:30 Lanerako joan-etorri agiria Dokumentu berri eta osatuagoa atera da gobernuaren webgunean. Dokumentu hau bihar, martxoaren 20an, helaraziko zaie sailburu guztiei. Sailburuek lanean ari diren eta horren beharra duten agenteei eman beharko diete.  Agenteek beren zerbitzuburuarengana jo behar dute. 2020KO MARTXOAREN 17 – 12:00 Joan-etorri guztiak aitzin deskargatu eta bete behar […]

Odol bilketa mantentzen da martxoaren 19 eta 20rako

Odol bilketak nazio mailako lehentasunezko ekintzak dira erien zaintzen jarraipena bermatzeko. Horrexegatik, EFS erakundeak mantentzen ditu Hendaian egitekoak diren martxoaren 19 eta 20, ostegun eta ostiraleko odol bilketak. Segi ezazu odola ematen, betiere gripe sintomarik ez baduzu Segurtasun neurriak hartzen dira bilketan. Emaileei honako hauek eskatzen zaizkie: Ez dezatela beste inor uki Beste emaileengandik metro […]

Herriko bozak: lehen itzuliaren emaitzak

Bozetako parte hartzea: %45,01 Hendaia Biltzen – Uni(e)s pour Hendaye (L. Navarron): 768 bozkatzaile – %18,38 Hendaia guztien artean – Hendaye en Commun (L. Tariol): 327 bozkatzaile – %7,82 Hendaia zuekin – Hendaye avec Vous (K. Ecenarro): 1717 bozkatzaile – %41,09 Elgarrekin, goazen aitzina – Ensemble réveillons Hendaye (P. Destruhaut): 1367 bozkatzaile – %32,71 Xehetasunak: Emaitza 2020ko […]

Martxoaren 21ean: udaberriko garbiketa gibelatua

Nazio mailan emandako aholkuengatik, Hendaiako Udalak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak Hendaiako itsasbazterraren udaberriko garbiketa handia GIBELATZEA erabaki dute. Gure itsasbazter guztia, Beltzenetik Abadiaraino garbitzeko eragiketa handian parte hartzera gonbidatzen zaitugu!  Urtero bezala, Hendaiako Herriko Etxeak eta IAEZI elkarteak enpresak, auzo batzordeak, elkarteak eta abarrak deitzen dituzte haiek beren kideak, langileak eta jende guztiak gonbida […]

Azken gomendioak martxoaren 15 eta 22an bozkatzera joateko

Bozkalekuen zabaltzea Bozkalekuak goizeko zortzietan zabalduko dira eta 18etan hetsiko Nortasun agiri bat behar da eraman Hautes egunean, nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu eta, ahal bada, hautesle txartela ere bai. Bozkatzeko unean nor zaren erakusteko, honako dokumentu hauetako bat aurkez dezakezu: Nortasun txartel nazionala (indarrean edo 5 urte gabe epez kanpo) Pasaportea (indarrean edo […]

Kalakaño, lehen haurtzaroaren euskarazko hitzordua

2020ko martxoaren 13tik 29ra, Kalakaño-k euskarazko programazio aberats bat eskaintzen du lehen haurtzaroaren inguruan: tailerrak, ikuskizunak, mintzaldiak eta haurrei, gurasoei, aitatxi-amatxiei eta haurtxoez arduratzen diren profesionalei zuzenduak direnak. Programa osoa ikusi Euskarazko lehen haurtzaroko profesionalen sarearen sortzea Martxoaren 13an (ostirala), 19:00etan, Errobi-Aturriko elkargoaren etxean, ondoko tailerra antolatua da: “Euskarazko lehen haurtzaroaren profesionalak eta Euskara: beharrak, […]