Berri nagusiak

  • Adinekoak

Hendaiako Ahalmen Urritasunaren astea 2026eko martxoaren 09tik 13ra

Martxoaren 9tik 13ra iraganen den ekitaldi honek, gure komunitatean desgaitasuna duten pertsonen inklusioa sustatu, informatu eta sentsibilizatzea du helburu. Ekitaldia Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak (GEUZ) antolatzen du, tokiko eragile eta elkarte anitzen lankidetzarekin. PROGRAMA Aste osoan zehar Ahalmen urritasunaren inguruko sentsibilizazio tailerrak eskola kanpoko harrera-guneetan, hiriko animatzaileen eskutik. “Andaye, Oroitzapenen Hiria” museoaren bisita doakoa desgaitasuna duten […]

Gehiago irakurri

Berri laburrak

  • Ahalordea: Polizia Nazionalak permanentzia bat eskainiko du, bere Errepublika plazako bulegoetan, 2026ko herriko bozetarako ahalordeak egiazkotzeko.

  • Aljeriako gerlaren bukaeraren oroimen ospakizun nazionala. Martxoaren 19an (osteguna). 11:00etan Hildakoen Monumentuan

  • DRAGATZEA: Obrari loturiko kontsignak errespetatu. Mesedez, obra hunekin loturiko kontsignak errespeta itzazue, bereziki honako eremuak: Publikoarentzat debekatuak diren eremuak, Birkargatze eremua (Hareatza karrikaren eta Granadondo karrikaren artean), Dekantazio eremua (Olibondo karrikaren eta dunaren artean), Ezinezkoa da makinak pasatzen diren eremuetan kokatzea.
    Debekatua da: Kaxen gunera sartzea, Kaxen gainera igotzea.
    Informazio guziak gaiari eskainitako artikuluan.

  • ETXEBIZITZA: Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko. 
    Xehetasun guztiak eta hautagaitza aurkezteko moldeak: https://www.hendaye.fr/eu/documents-divers-2/herriko-bizitegiak-sasoiko-langileentzat-2026ko-kanpaina/

  • ARRISKUEN KUDEAKETA: Pertsona zaurgarrien izendun erregistroan izena ematea

Newsletter

sartu
Visuel espace citoyen

Herritar
gunea

Sartu

Nire urratsak

sartu

Ikusi ere...

Hendaia - Hendaiako webgune ofiziala – 64