Helgarritasuna, ahalmen urritasuna eta mugikortasuna

HENDAIA bere herritarren zerbitzura Bizi kalitate hobea herritar ororentzat lortzea da hautetsien etengabeko kezka eta ororentzako helgarritasuna bultzatu nahi dute ezintasun bereziak dituzten pertsonak bazter utz ez ditzagun. Hendaiako udalak herria harmonizatu nahi du, herritar orok bere ahalmen guztia eta autonomia erdiets ditzan, dituen mugak dituelarik ere, eta hartara, ahalmen urritasun bereziren bat dutenek traba hala […]

Adinekoak

Adineko pertsonek legeak ezarri gizarte laguntza eskuratzeko eskubidea ukan dezakete. Batbederari Egokitu Autonomiarako Laguntza eska dezakete ere, bai eta beren elkartasun eta erretreta kutxetara jo laguntza osagarriak eskatzeko. GEUZak adinekoak eta ahalmen urritasun bereziren bat dutenak laguntzeko zerbitzu bat kudeatzen du, bai eta janariak etxera ekartzeko zerbitzu bat eta Hendaiako Haizpean zahar etxea -mendeko direnentzako […]

Familiak

Familiak Herriaren gizarte politikaren erdi-erdian dira. Gurasoen sostengua, Hendaian, gizarte eragileei esker egiten da, hala nola Trait d’Union elkarteari, Denentzat gizarte zentroari eta gurasoen aldeko arrats eta jardueren antolaketari esker.  Hemen, familien zuzenbideari buruzko argibideak eta emakumeei egin indarkeriari buruzko argibideak atzemanen dituzue, bai eta familia baratzeetarako esteka bat ere. Honako orrialde hauek ikus itzazu: Gurasoentzako sostengua Familien […]

Osasuna

Osasun mutualitatea Argibideak eska itzazu Ma Commune Ma Santé (Nire Herria, nire osagarria) elkartearen bitartez negoziatu/mutualizatu prezioko osasun kontratuak direla eta Hendaiako Herriko Etxeak bere egiten duen ekintza honi buruz. Aholkuak eta azterketak jaso ditzakezu, bai eta, nahi bazenu, izena eman ere. Ma commune ma santé eskuorria ikus (lehio berria) (pdf – 279,00 KB – […]

Bizitegiak

bandeau-page-logement

Hendaiako hiriak alokairu apaleko 1000 bizitegi baino gehiago dauzka, horien banaketa arautua delarik. Alokairu murriztuko bizitegia lortu ahal izateko, galdegilearen diru-sarrerek ez dute dekretuz finkatu muga gainditu behar. Erreferentziazko testuak: 1998ko uztailaren 29ko 98-657 zenbakidun norabide legea, bazterketen aurkako borrokari buruzkoa Eraikuntza eta Bizitegien Kodeko L.441etik L.441-2-5erako eta R.441-1etik R.441-13rako artikuluak. Gizarte alokatzaileak Hendaiako hirian […]

Familia-baratzeak

jardins familiaux : avant plant fleuri de capucines puis légumes

Hendaiako Herriko Etxeak antolatu dituen familia baratzeak Mailareneko bidean daude, Laparka gainetan, eta 40 lursail dituzte Hendaian bizi diren familientzat. Gizarteratze-formatze lanaren kontzeptuaz eginik dira*  4100 m2 zabal den lursail batean; 2013ko ekainean ireki ziren. Lursailak 70 etik 100 m2 arteko 42 lursail Lursail horietan gehienbat barazkiak edo frutak, bai eta zenbait lore landatzera engaiatzen dira […]

Desfibrilagailuak

Hendaiako Herriko Etxeak bat egiten du desfibrilagailuak publikoaren eskura jartzeko Frantziako kanpainarekin. Urrats hori oinarrizkoa da gaixotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzen diren heriotzak edo ezindurak gutxitzeko katean. Herrian desfibrilagailuak kokatzeko plana (lehio berria) (pdf – 2,29 MB – nouvelle fenêtre) 2 desfibrilagailu daude karriketan eta gainerakoak eraikin publikoetan. ESKURAGARRI DAUDEN DESFIBRILAGAILUAK 2 Kanpoko Desfibrilagailu Automatiko (KDA-DAE) daude karriketan eskuragarri: […]

Hondakinak

Hondakinen bilketa EUSKAL ELKARGOAK egiten du eta tratamendua, berriz, BIL TA GARBI Sindikatuak. Profesionalek gure orrialdean zenbait argibide atzemanen dute obra hondakinei buruz, hondakin berdei buruz… Herriak karriketako hondakinak eta hondartzakoak biltzen ditu eta zenbait aholku eskaintzen dizkizu. Ikus itzazu: Etxe hondakinak eta sailkapena: bilketa eta tratamendua  Profesionalen hondakinak: hondakin berdeak, bizigabeak, kartoiak Gainerako hondakinak: itsasertzaren […]

Bainu uraren kalitatea

Bainurako urak Eskualdearen Osasun Agentziak aztertzen ditu (ARS). Halarik ere, Herriko Etxeak hets lezake hondartza bat osasunerako arriskurik bada. Gure osasunerako aukera bat Auzapezak kalitate oneko ura bermatu behar die bainatzaileei hondartza begiraturik den orenetan. Halatan, bada, Euskal Elkargoarekin batera parte hartzen du gerta litekeen osasun arriskuari aitzina hartzeko kudeaketa sisteman. Hondartza bat hesteko erabakia […]

Egoera zibila

Egoera zibileko agirien eskatzeko (sortze, ezkontza, heriotza, ezagutze agiriak), honako aukera hauek dituzu: Posta arruntaz, honako helbide honetara: Hendaiako Herriko Etxea, 60150 64701 PK, HENDAIA Cedex Herriko Etxearen harlekura etorriz, nortasun agiri batekin Urraspideak linean, Herritarren txokoan eginez (lehio berria) Egoera Zibilaren Zerbitzua Herriko Etxearen behereko solairua Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13ak eta […]

Hauteskundeak

HENDAIAKO HAUTESLEEN ZERRENDAK  KONTROLATZEKO UDAL BATZORDEAREN OSAKETA Herriko Kontseiluan aulki gehienak lortu dituen zerrendako kontseilariak: Marie CÉZA and.(Titularra) Maïka HARAMBOURE and.(Titularra) Laetitia NAVARRON and.(Titularra) Michel JEHAN jn.(Ordezkoa) Louis EIZAGUIRRE jn.(Ordezkoa) Claudie ROMAN and.(Ordezkoa) 2. zerrendako herriko kontseilariak: Monsieur Pascal DESTRUHAUT jn. (Titularra) Madame Hélène HIRIBARREN and. (Titularra) Monsieur Jean-Baptiste SALLABERRY jn. (Ordezkoa) Madame Marie-Carmen BARRERO […]

Puska aurkituak

PUSKAREN BAT ATZEMAN DUZU? Hendaiako herriko etxera ekar ezazu, otoi, Gai Orokorren Zerbitzura (Herriko Etxearen Harlekua). Puska aurkituen araudiak “asmatzaile” hitza dakar. Asmatzailea puska atzeman eta herriko etxera ekartzen duen pertsona da. Puska aurkituen araudia ikus  (leiho berria) (pdf – 337,44 KB – nouvelle fenêtre) Puska atzeman duena haren zaintzailea da eta ez da haren […]