Hendaia Euskaraz : martxoaren 3tik 14ra – Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan

Martxoaren 3tik 14ra, Hendaia Euskaraz-en karietara, Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan, erakusketa eta Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatuaren bitartez. Txillardegi euskara batuaren aita izan da eta horrela aitortzen dute zenbait euskaltzainek, Ibon Sarasolak edo Jean-Louis Davantek kasu, nahiz eta Euskaltzaindiak berak orain arte behar bezalako aitortzarik ez egin. Hamasei urte ibili zen erbestean eta epe […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 11n: zine-topaketa euskaraz

Martxoaren 11n, Hendaia Euskaraz-en baitan, Variétés zinegelan aurreikusia zen zine-topaketa Ben Sharrock-en “Pikadero” filmaren inguruan ezeztatua Halere, filma ikusten ahalko duzue jatorrizko bertsioan (euskaraz), frantsesezko azpitituluekin, martxoaren 13an (ostirala), 21:00etan, martxoaren 14an (larunbata), 17:00etan, eta martxoaren 15ean (igandea), 17:00etan. Krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen etxean bizitzera behartua den bikote gazte baten bizipenak kontatzen ditu “Pikadero” filmak. […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 26an: Kaskarot antzerkia Mendi Zolan kulturgunean

Martxoaren 26an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Atx Teatroa konpainiak “Kaskarot” euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean. Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere jenio eta […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 14an: Ibilaldi sentikorra Bidasoako estuarioan

2020ko martxoaren 14an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ibilaldi sentikorra proposatzen dizue, Bidasoaren ertzetik. Bidasoa ongi ezagutzen dugu, gure txokoan baitugu, gure historia eta bizitzan. Baina, zer garraiatu du, zer erakartzen edo erakarri dio ibaiak nire biziari, nire egunerokotasunari? Zer gelditzen da gure baitan? Ibilaldi honen bitartez, hori ikusi, berrikusi, berrezagutzeko […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 28an: Altxorraren Bila, haur ttipientzako ikuskizuna

Martxoaren 28an (larunbata), 11:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, Maialen Alfarok “Altxorraren Bila” haur ttipientzako istorio partizipatiboa eskainiko du Hendaiako mediatekan. Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den! “Altxorraren bila!” liburuaren bitartez, etorri sofrologia ariketa jostagarriak deskubritzera. Ikuskizun hau Euskal Hirigune elkargoarekin elkarlanean proposatua da. Iraupena: […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 13an: Bertso Afaria Ondarraitzen

2020ko martxoaren 13an (ostirala), 20:00etatik landa, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako Integrazio taldeak bertso afaria proposatzen dizuete Ondarraitz klubaren egoitzan. Hendaiako Gure Ikastolako Integrazio taldea ikastolan diren ikasleen behar berezi eta ezberdinak kudeatzen saiatzen da. Bere ekintzetan aitzina jarraitzen laguntzeko, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin euskal giro goxo batean murgiltzeko aukera eskaintzen dizue. 25 […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 28an, Arteak’Abbadian: bertsolariak jauregian

Martxoaren 28an (larunbata), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Kultura zerbitzuak, Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak Abbadia jauregia (ber)deskubritzea proposatzen dizuete, Miren Artetxe eta Alaia Martin bertsolariekin. Landuko diren gaiek Antton Abadiak euskarari eta euskal kulturari egin ekarpena azalduko digute. Guztia lore jokoen sorkuntzarekin eta Abadia gazteluko geletan dauden euskarazko idazkunekin zipriztindurik. Alaia Martin Etxebeste […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 18an: Pista jokoa euskaraz

Martxoaren 18an (asteazkena), 14:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz! Zoaz Balearen atzetik, altxorrera eramanen zaituen helbide misteriotsuaren bila! Abiatzea Herriko Etxearen aitzinean izanen […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 19an: Gure haurrak euskaraz loratzeko giltzak

Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian). Euskaldun izan edo ez, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren euskalduntze bidean. Baina gure zereginak ez ditugu […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 21ean: udaberriko garbiketa itsasbazterrean

2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko. Urtero bezala, aurten ere itsasbazterra auzolanean garbituko dugu udaberria etortzearekin. Eko-hiritarra sentitzen bazara, zatoz zure eskularruekin eta hainbat elkarte eta kolektibo bezala, bazterretan uzten dugun zaborra garbitzera […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 21ean: Amalur, kontaketa eta liburu aurkezpena Mediatekan

Martxoaren 21ean (larunbata), 16:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Bi’Arte elkarteak Hendaiako Mediatekara gonbidatzen zaituzte, Amalur izeneko haurrentzako kamishibaia ezagutzera.  Amalur kamishibaia Zubilanak proiektuko lehen mitoa da. Hodei Hernando ilustratzaile/grafistak aurkeztuko du eta Ixabel Millet kontalari/idazleak kontatuko du. Eta salgai jarriko da. Zubilanak proiektu hau duela 3 urte hasi zen, eta euskal mitologia bere alderdi sinbolikoan aurkeztea […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 22an, “Bizi Dantza”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria

2020ko martxoaren 22an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Bizi Dantza”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du. aldikotz, eta orain Hendaia Euskaraz-en baitan, Akelarre elkarteak bere Udaberriko Besta antolatuko du. Horren karietara, ikusgarri hau proposatzen dizue, haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen alde. Lurra sortu […]