Martxoaren 7an (larunbata), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, bisita oso berezia proposatzen dizuegu Abbadia gazteluan. Binakako oren t’erdiko bisita horretan, Xumai Murua bertsolariak alaituko ditu gidariaren iruzkinak bertsoak kantatuz. Antton Abadia Euskaldunen Aita deitua zen bere biziaren bukaeran. Lore jokoak hasi zen antolatzen Euskal Herrian eta, euskal kultura eta euskararen defendatzaile handia zen. Bere lore jokoetan, […]
Martxoaren 7an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak “Mugazabaldu: Mugak eta Giza Eskubideak” erakusketaren bisita gidatua proposatzen dizue euskaraz. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urtemuga kari (1948 – 2018) IEZIren partaideak diren Donostiako Hezi Zerb Elkarteak eta Iruñeko Navarra Nuevo Futuro-k ekoizturiko erakusketa hiru eledun honek hiru belaunaldien eskubideen arteko ibilaldia eskaintzen […]
Martxoaren 3tik 14ra, Hendaia Euskaraz-en karietara, Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan, erakusketa eta Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatuaren bitartez. Txillardegi euskara batuaren aita izan da eta horrela aitortzen dute zenbait euskaltzainek, Ibon Sarasolak edo Jean-Louis Davantek kasu, nahiz eta Euskaltzaindiak berak orain arte behar bezalako aitortzarik ez egin. Hamasei urte ibili zen erbestean eta epe […]
2020ko martxoaren 13an (ostirala), 20:00etatik landa, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako Integrazio taldeak bertso afaria proposatzen dizuete Ondarraitz klubaren egoitzan. Hendaiako Gure Ikastolako Integrazio taldea ikastolan diren ikasleen behar berezi eta ezberdinak kudeatzen saiatzen da. Bere ekintzetan aitzina jarraitzen laguntzeko, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin euskal giro goxo batean murgiltzeko aukera eskaintzen dizue. 25 […]
Martxoaren 28an (larunbata), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Kultura zerbitzuak, Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak Abbadia jauregia (ber)deskubritzea proposatzen dizuete, Miren Artetxe eta Alaia Martin bertsolariekin. Landuko diren gaiek Antton Abadiak euskarari eta euskal kulturari egin ekarpena azalduko digute. Guztia lore jokoen sorkuntzarekin eta Abadia gazteluko geletan dauden euskarazko idazkunekin zipriztindurik. Alaia Martin Etxebeste […]
Martxoaren 18an (asteazkena), 14:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz! Zoaz Balearen atzetik, altxorrera eramanen zaituen helbide misteriotsuaren bila! Abiatzea Herriko Etxearen aitzinean izanen […]
Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian). Euskaldun izan edo ez, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren euskalduntze bidean. Baina gure zereginak ez ditugu […]
2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko. Urtero bezala, aurten ere itsasbazterra auzolanean garbituko dugu udaberria etortzearekin. Eko-hiritarra sentitzen bazara, zatoz zure eskularruekin eta hainbat elkarte eta kolektibo bezala, bazterretan uzten dugun zaborra garbitzera […]
Martxoaren 21ean (larunbata), 16:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Bi’Arte elkarteak Hendaiako Mediatekara gonbidatzen zaituzte, Amalur izeneko haurrentzako kamishibaia ezagutzera. Amalur kamishibaia Zubilanak proiektuko lehen mitoa da. Hodei Hernando ilustratzaile/grafistak aurkeztuko du eta Ixabel Millet kontalari/idazleak kontatuko du. Eta salgai jarriko da. Zubilanak proiektu hau duela 3 urte hasi zen, eta euskal mitologia bere alderdi sinbolikoan aurkeztea […]
2020ko martxoaren 22an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Bizi Dantza”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du. aldikotz, eta orain Hendaia Euskaraz-en baitan, Akelarre elkarteak bere Udaberriko Besta antolatuko du. Horren karietara, ikusgarri hau proposatzen dizue, haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen alde. Lurra sortu […]
Martxoaren 22an (igandea), Hendaia Euskaraz-en kari, Mutxiko elkarteak mutxikoen eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Eguneko egitaraua honako hau izanen da: 10:00: Txistularien diana 11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan 13:00: Zintzur-bustitzea 14:00: Bazkari herrikoia Ondarraitz klubaren egoitzan 16:00: mutxikoak eta dantza herrikoiak. 20 eurotan proposatzen zaizuen menua […]
2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 14:30etik 17:30era, Hendaiako Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabaltzen dizkizue arratsalde baterako, Geltokiko 1. mailako eskolan kokatutako egoitzan. 2018ko bukaeratik irekia, udal ludoteka elebidunak, aisialdia eskaintzeaz gain, belaunaldiarteko jendea elkartzeko leku aproposa suposatzen du eta jokoa da bertan sortuko diren harreman guztien oinarria, beti ere denon errespetu eta onberatasun osoz. 6 […]