Hendaia Euskaraz: martxoaren 13an: Bertso Afaria Ondarraitzen

2020ko martxoaren 13an (ostirala), 20:00etatik landa, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako Integrazio taldeak bertso afaria proposatzen dizuete Ondarraitz klubaren egoitzan.

Hendaiako Gure Ikastolako Integrazio taldea ikastolan diren ikasleen behar berezi eta ezberdinak kudeatzen saiatzen da. Bere ekintzetan aitzina jarraitzen laguntzeko, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin euskal giro goxo batean murgiltzeko aukera eskaintzen dizue.

25 eurotan izanen da sarrera eta erreserbak martxoaren 10a baino lehen egin beharko dira +33 (0)6 95 62 25 67 telefonoan (Xabi Aranbarri).

Menua: Errusiar entsalada, txerri masailak, euskal pastela (norbaitek behar berezirik balu, erreserba egiteko momentuan adierazten ahalko du).

Gonbita luzatua da euskaltzale guztiei.