Hendaia Euskaraz: martxoaren 19an: Gure haurrak euskaraz loratzeko giltzak

Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian).

Euskaldun izan edo ez, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren euskalduntze bidean. Baina gure zereginak ez ditugu beti argi, eta horrek nahi baino gehiagotan galdekatzen gaitu. Tailer honetan, erantzun konkretuak partekatuak izango dira, hor izango diren gurasoen galderetatik abiatuta. Lehen tarte batean, gurasoek beren artean zalantza eta ideien inguruan trukatzen ahalko dute; ondoren, haurraren inguruko laguntza iraunkorra bideratzeko tartea zabalduko da.

Tailerra euskaraz izanen da eta bat-bateko itzulpena eskainiko da frantsesera.

Parte hartzeko, derrigorrezkoa da martxoaren 15a aitzin izena ematea: edo +33(0)6 83 73 64 98. Dohainik, toki kopuru mugatua.